Hedabideak: askatasunaren zaindari izatetik boterearen zaindari izatera

1988. urtean, Noam Chomsky-k eta Edward S. Herman-ek Askatasunaren zaindariak izeneko saiakera argitaratu zuten “propaganda eredu” bat garatuz. Azaltzen zutenez, hedabideek “burujabeak izan eta egia ezagutzen lagundu” beharrean, “botere-taldeek nahiko luketen mundua” irudikatzea dute helburu bakarra. Chomskyk eta Hermanek estatu batuetako hedabideen eredua aztertzen bazuten eta azterketa hartatik 26 urte igaro badira ere, ondorioak gaur egungoak ere izan litezke eta azterketa edozein hedabide-ekosistemari egokitu dakioke.

2013. urte hasieran, Anuari dels silencis mediàtics de 2012 zela eta, Observatori Crític dels Mitjans é Mèdia-Cat[1] behatokiak Noam Chomsky elkarrizketatu zuen. Chomskyk Askatasunaren zaindariak liburuko tesi nagusietako bat mantentzen zuen: “hedabide handiak korporazioak dira, azken finean. Beste edozein negoziok bezala bezero batzuei (irakurleei, ikusleei) produktu bat (hau da, enpresak, iragarkien bitartez) saltzea dute helburu. Chomskyren arabera, “oso naif izango litzateke zalantzan jartzea hedabideen jabe eta inbertitzaileek euren hedabidean eragiten dutela onura ekonomiko handiena lortzeko asmoz”.

p61_guardianes-poder_pepa

Hedabideek (egunkariek, irratiak, telebistak eta internetek), boterari atxikitzearren kazetaritza eta hiritarrekiko konpromisoa atzean utzi duten heinean euren ondare nagusia galtzen joaten dira, hots, sinesgarritasuna. Honen ikusbide Ikerketa So- Informazioa negozioa zela ikusi zenean egiak garrantzia galdu zuen. Ryszard Kapunścińsky ziologikoen Zentruak (CIS) martxoan egindako ikerketa da. Horren arabera, kazetariarena, epailearenarekin batera, balorazio txarrena duen lanbidea da. Norabidea zuzena ez delaren seinale. Baina hori ez da guztia.

Sinesgarritasun galera hedabidetaldeek pairatzen duten egoera ekonomikoarekin batera ematen da, azken hau kapitalismoaren krisiari lotuta dagoelarik. Honek guztiak finantza entitateen menpe egotera bultzatzen ditu hedabideak. Ondorioz ez dago espainiar estatuan administrazio batzordean bankuen ordezkariak ez dituen hedabide talderik. Hedabideen egoera ulertzen laguntzen duen Papel mojado. La crisis de la prensa y el fracaso de los periodicos en España (Debate, 2013) liburuan, Pere Rusiñol idazleak hau adierazten du: “laugarren botereak dagoeneko ez dio aurre egin behar finantza sektorearen presioari, hura finantza sektore bera baita”. Bere esanetan, “botere finantzarioaren eta hedabideen arteko simbiosia hain da perfektua non, batzutan, kontrako norabidean ere ematen den: hedabideen jabeek zuzendaritza postuak dituzte banketxeetan”.

Gatazka armatuen estalduran eskarmentu handia duen Gervasio Sánchez kazetariak argi dauka kazetaritzaren krisia boterearekin lakrikunkeriatan ibiltzeari estuki lotuta dagoela. 2003ko apirilean Diagonal aldizkariak argitaratutako elkarrizketan, Sanchez bereziki kritiko agertzen da hedabideek eta bankuek elkar hartzearen aurrean: “kazetariek eta hedabideek alde batera utzi dute kazetaritzaren funtsa enpresainteresen mesederako. Boterea zelatatzeari utzi diogu bere lagunik onenak bihurtuz publizitatearen tartaren truke. Bankuekin eta aurrezki kutxekin gertatzen ari zenaren aurrean isilik geratu gara hauek, ezkutuan, ahoak itxi baitituzte publizitatearen bitartez. Hedabideak gero eta botere handiagoa duten enpresak dira. Horietako asko bankuen menpe geratu dira eta interes lotsagarriak dituzten taldeen kide dira. Botere politiko eta ekonomikoarekin harreman eskandalagarriak dituzte. Horrek guztiak kazetariaren lana oztopatzen du”.

Kazetarien sinesgarritasuna galdu da momentu batean non, Jesús Sanz eta Oscar Mateosen esanetan[2], “azken hamarkadetan, bizi izan garen mundua abiadura handiz erortzen ari den”. Funtsezko momentu honetan kazetaritza inoiz baino garrantzitsuagoa da baina, honek, askatasunaren zaindari izateari utzi dio eta boterearen zaindari bilakatu da. Ba al dago egoera aldatzerik?

Ba al dago kazetaritza kritikoa, arduratsua, ilusioa ematzen duena, zintzoa, herritarren zerbitzura dagoena eta boterearen zigorra dena garatzeko aukerarik? Zein da kazetarion erantzunkizuna egoera honetara heldu izanagatik? Eta zein izan behar du herritarron rola?

Hedabideak krisi bikoitzaren aurrean

Chomskyk eta Hermanek Askatasunaren zaindariak liburuan defendatutako tesiaren arabera, hedabideen “gizartexedea” zera da: “Estatua eta gizartea menperatzen duten talde pribilegiatuen ekonomia, gizarte eta politika gai-ordena irakastea eta defendatzea”. Hedabideak boterearen ugalketa-mekanismotzat dituen ikuspegi honetan sakontzen du Ignacio Ramonetek Pascual Serranoren Desinformación. Cómo los medios ocultan el mundo (Península, 2009) liburuaren hitzaurrean: “prentsa, irrati, telebista eta interneteko hedabide nagusien ikusmoldearen arabera, komunikazioaren eginkizuna biztanleak klase agintariaren ideiei atxikitzeko konbentzitzea da”.

Boterearekiko eta bereziki finantza- boterearekiko menpekotasun historiko hau AEBetako subprime-en krisiarekin eta kapitalismoak pairatzen duen astindu globalarekin areagotzen da. Pere Rusiñolek oso era argian deskribatzen ditu krisiaren inpaktuak hedabideetan: “boom-a burbuila baten gainean sortu zen soldata lizuna zuten zenbait exekutibok palankaz mugituta. Eta ondorengo zulatze ekidiezinak hilotz ugari eta funtsezko aldaketa asko utzi ditu jabetza eta botere ekonomikoaren egituretan”.

Zulatze honen inpaktuen norainokoa Madrileko Prentsa Elkartearen Informe Anual de la Profesion Periodística 2013 txostenak bildutako datuek adierazten dute. 2008 eta 2013 artean 11.151 lanpostu desagertu ziren Espainiako estatuan eta 284 hedabide itxi ziren. Hedabideek publizitatearen bidez lortzen dituzten diru-sarrerak ia erdira murriztu ziren 2008 eta 2012 artean. Egoera ekonomiko ahul horren aurrean, finantza-entitateek (inbertsio-funtsen edo akziodunen parte-hartze zuzenaren bitartez) hedabide- taldeen kontrolaren zati handia hartu zuten eta horrek eragina izan du informazio askatasunean eta, ondorioz, kazetarien sinesgarritasunean. Nola informatuko du zorrez jositako eta finantza-entitate batek sostengatutako hedabide batek zenbait gairen gainean, hala nola, lehentasunezko akzioen maularen, etxegabetze ugarien, banketxeen erreskatatze publikoen eta desagertutako aurrezki kutxen kudeatzaileek jasotako kalteordainen gainean? Nola egingo dute kazetariek euren funtsezko betebeharra dena, hots, boterea kontrolatzea, botereak berak hauen kontrol ekonomikoa baldin badu?

Datu hauei hedabide publiko zein pribatuek pairatzen duten Enplegu Erregulazio Espedientearen mehatxua, lan-ezegonkortasuna, edo komunikazio langileen gizarte- eta lan-eskubideen galera gehitu behar zaizkio. Honek guztiak era argian kaltetu du kalitatea. “Azken urteotako agendan nagusi izan diren gaiak berrikustean ohartzen gara ez dela gaien testuingurua azaltzen, ez direla aurkezten gaia ulertzeko beharrezkoak diren aurrekariak eta, are gutxiago, konparazioak, gaiak bere neurrian baloratu ahal izateko”, esaten du Pascual Serranok.

Hedabideak sozializazioaren funtsezko eragileak dira eta historikoki iritzi publikoa sortzen lagundu dute. Baina kontsumo azkarrerako kazetaritzak, borborka sortzen diren goiburuena, tuit kolpez egindakoa, hausnarketa gabekoa eta botererari estu lotutako kazetaritzak kolokan jartzen du hedabide hauen sinesgarritasuna. Horrez gain kazetaritzaren eginkizunen utzikeria argia egon da, entretenitzearren herritarrak hezi eta informatzeko ardura alde batera utzi baita. Honen adibide nagusia da Xosé Rúasek Quiero ser presidente (Alvarellos Editora, 2008) liburuan era ironiko baina argian deskribatzen duen telebista-kazetaritza: “Telebista herritarra asetzeko dago programatuta, etxera nekatuta heldu, afaldu, sofan eseri eta begientzako txiklea baino ez duena bilatzen. Mariano Cebrián bat dator Rúasen hitzekin Información televisiva. Mediciones, contenidos, expresión y programación (Síntesis, 2003) liburuan telebistak informazioa nola erabiltzen duen azaltzean: “ikuskizunak eta entretenimenduak lehentasuna ematen diote ikusgarria denari, ezohikoari, errealitatearen ezagutza sustatzen duten edukien gainetik”.

Alternatiben sostengu herrikoia

“Herritarren zerbitzurako komunikazioa inoiz baino beharrezkoa denean, oraingo egoerara ekarri gaituzten botereekiko menpekotasun ikusten dugu”, adierazten du Javier Díazek Pueblos aldizkarian[3] berriki argitaratutako artikulu batean. Hedabideek egoera larria bizi duten arren, baikortasunerako eta itxaropenerako arrazoiak badaude. Se buscan periodistas kolektiboko kidea den José Bejaranok Kataluniako La Directa aldizkariari esandakoaren arabera (320. zkia, 2013ko ekaina), herritarrek kazetariei atzea eman izanaren arrazoia sektoreak gizartearenak ez diren interesen alde egin izana da. Konponbidea, beraz, kazetariek fokua behekoen istorioetan ezartzean eta agintzen dutenen jarduera kontrolatzean datza. “Imagina dezakezue kazetariak etengabe gora begira egon beharrean hirietako auzo xumeetan barneratuko balira gure herria definitzen duen errealitate oso bat kontatzeko, eta bulegoak eta gorbatak eta boterearekiko laguntasuna ahaztuko balituzte?” galdetzen dio Olga Rodriguezek bere buruari 2013ko azaroan eldiario.es-en agertutako “Y entonces… ¿para qué nos habíamos hecho periodistas?” artikuluan.

Tradiziozko hedabideen krisiaren alde onik badago, zera da, Enplegu Erregulazio Espedienteak (EEE) eta hedabide asko ixteak kazetaritza proiektu berrien sorburua izan direla (bai irratian, bai prentsan, bai telebistan). Proiektu hauen jaiotza argi izpi bat da iluntasunean. Madrileko Prentsa Elkartearen Informe de la Profesion Periodistica 2013 txotenak eskaintzen dituen datuen arabera 300 kazetaritza eta komunikazio proiektu inguru sortu dira 2008. urtetik. Hala ere, txostenak berak aitortzen duenez, askoz gehiago izan litezke.

Hedabide berriak bultzatzen dituzten motereak ez dira hedabide talde handiak, inbertsio-funtsak edo finantza-entitateak eta publizitatea ez da diru-iturri nagusia. Orain, irakurle, entzule eta ikusleen laguntza ekonomikoari esker, agintean kazetariak berak daude. Proiektu hauetako zenbaiten partaide den Juan Luis Sanchezen hitzeta[4], kooperatiba, fundazio, elkarte, edo modalitate fiskal klasikoen bidez (eldiario.es, Revista Mongolia edo Infolibre, adibidez, sozietate mugatuak dira), “kazetaritzaren garbiketa kritikoa” burutzen da. Garbiketa honek kazetaritza eta herritaten arteko hitzarmen galdua berreskuratzea izan behar du helburu, izan ere, Xavier Giró-k Anuari dels Silencis Mediàtics 2012-ren sarreran esan bezala, herritarrek “jakin behar dute ekin ahal izateko”.

Pikara Magazine ikuspegi feminista eta kazetaritza ona uztartzen dituen proiektua da. Proiektuko kide  den June Fernandez bat dator Sanchezekin oraingo momentua deskribatzeari dagokionez: “Poza ematen duen kazetaritza kultura garatzen ari da, ohiko hedabideen zenbait dinamika zalantzan jartzen dituena (…) eta elkarlan kultura sustatzen duena elkarri laguntzeko formula berriak sortuz, hala nola, edukiak partekatzea, banner-ak trukatzea, elkarren edukiak tuiteatzea, etab. Badakigu indarrak metatuz eredu berri hau finkatzeko aukera gehiago dugula (…) Benetan uste dut kazetaritza egiteko modua eraldatzen ari garela, eta prozesu horrek ere eraldatzen gaituela gu kazetari bezala sendotuz. Niretzat hori ez da txikikeria”[5].

Hedabide-eredu zaharra erori bitartean sortzen ari den komunikazio egoera berri hau indartzeko herritarron erantzun aktiboa egokia izango litzateke eta hedabideen sorkuntzaren partaide bilakatuko gintuzke. “Hedabide- gainegiturek eman diguten hartzaile eta kontsumitzaile izaerari uko egitea baino beste aukerarik ez dago” seinalatzen du Carmen Mayugo[6]. Herritarren sostenguarekin eta kazetarien borondatearekin soilik posible izango da oraingo eredua zalantzan jarri eta orri eta uhinak orain arte isilean mantendu dituztenei zabalduko dituzten komunikazio proiektu askatzaileak sortzea.

Herritarrek eta politika- eta gizarte- mugimenduek behetik egindako kazetaritza sortzen lagundu behar dute. Kazetaritza honek boterea (bai kontrakoa bai laguna) kontrolatu, zehatza eta egiatia, erkidegoaren zerbitzurako tresna izan eta mundua ulertzeko mudu ezberdinak partekatzeko balio beharko du. Infolibreko argitaratze-zuzendaria den Jesús Marañak dei egiten dio herritarren sostenguari oraingo eredua zalantzan jartzen duen hedabide-ekosistema berria sortzeko. Pedro J. Ramirez-ek El Mundo-ko zuzendaritza utzi zuenean Marañak hau idatzi zuen artikulu batean: “ez badugu enpresa handien, bankuetxe handien edo botere politikoen menpe egon nahi kazetari eta irakurleen arteko itunean konfiatzea besterik ez dugu: bai edukiei eta bai bitartekoen jabetzari dagokienez” [7].

Kazetaritzaren borondateak zera behar du: lanean zintzotasunez, etikaz, zehaztasunez eta zuzentasunez aritzea, herritarren boteretzea lortzeko asmo didaktikoa izatea, eta ezarritako isiluneak apurtzea. Jesús Rodriguez Setmanari Directa-ko kazetariak, Diagonal Periódico-ko 211. zenbakian idatzitako artikulu batean, kazetaritzak sinesgarritasuna berreskuratzeko behar duenarenkin bat datorren definizioa eskaintzen du. Gakoa hau da: “jakin-mina izatea, muturra sartzea, errespetuz baina jakin-minez, espiritu kritiko eta autokritikoz. Boterearen gordelekuetan argia jaurtiko duten tresnak garatu eta irakurleei pedantekeriariarik gabe erakutsi; baina komunikazioaren artean kalitateari uko egin gabe. Bidegabekeria salatu nahi dutenei eta alternatibak proposatu eta sendotzeko lan egiten dutenei ahotsa emanez”.

Beraz, konponbidea axolagabetasuna alde batera utzi eta askatasuna, eta ez boterea, zaintzeko konpromisoa hartzean datza.


Suso López ikus-entzunezko komunikatzailea eta kominikazioaren kudeaketan aditua da. susolpz@gmail.com. Twitter: @Susolopez.

Dosierra n 61 alea Bigarren hiruhilekoa n 2014.

Artículo publicado en el nº61 de Pueblos – Revista de Información y Debate, segundo trimestre de 2014, monográfico sobre comunicación, poder y democracia.


Informazioa negozioa zela ikusi zenean egiak garrantzia galdu zuen.
Ryszard Kapunścińsky


NOTAS:

  1. Ikus: www.media.cat
  2. Mateos, Oscar eta Sanz, Jesús (2013): Cambio de época, ¿cambio de rumbo? Aportaciones y propuestas desde los movimientos sociales, Cristianisme i Justícia, Bartzelona, 2013ko urria.
  3. Díaz Muriana, Javier (2014): “La comunicación como eje de transformación social, desde la experiencia del Foro Andaluz de Comunicación”, hemen eskuragarri: Pueblos – Informazio eta Eztabaida Aldizkaria, 60. zkia, 2014ko lehenengo hiruhilekoa.
  4. Sánchez, Juan Luis (2014): “Periodismo: no vale con existir”, Diagonal. Ikus hemen: www.diagonalperiodico.net, 2014/01/27.
  5. Fernández, June (2014): “Nuevos medios y formas”, Diagonal. Ikus hemen: www.diagonalperiodico.net, 2014/01/29.
  6. Mayugo, Carmen (2005): “La audiovisibilidad, territorio ciudadano para ejercer el derecho a la comunicación”, hemen eskuragarri: Martínez, M. (argtz.): O Terceiro Sector e o Audivisual, Compostela, Foro da Cidadanía e da Comunicación.
  7. Maraña, Jesús (2014); “Diez apuntes (y una postdata) sobre el cese de Pedro J.”, Infolibre. Ikus hemen: www.infolibre. es, 2014/02/01.

 

 

 

 

Print Friendly

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *