Tailer honetan botere korporatiboak enpresa transnazionalen bidez komunikabide hegemonikoetan duen eraginan sakonduko dugu, botere horri komunikabide alternatiboetatik aurre egiteko egon daitezkeen eragite eta esku-hartzeko ekimenak planteatuz.
Urriaren 26an Ongi Etorri Errefuxiatuekin batera, gorrotaren diskurtsoari komunikabide eta sare sozialetatik nola aurre egin eztabaidatuko dugu
Komunikabideetan ohikoa da migrante eta errefuxiatuei buruzko zurrumurruak, erdixkako egiak, setsazionalismoa eta kriminalizazioa. Hauek identifikatu eta aurre egin Xenofobiaren aurka borrokatzeko modu bat da. Urriaren 26an, osteguna, 10:00tatik 14:00tara Bilbao Aterpetxea Hostelen ospatuko den tailer honetan, xenofobiaz solastuko dugu, honi eta komunikabideen hizkuntza baztertzaileari aurre egiteko garatu daitezkeen estrategiez.
Tailerra Arantza Gutierrez emango du, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ikus-Entzunezko irakaslea, Ongi Etorri Errefuxituak (OEE) plataformako kidea eta Getxoko zurrumurruen aurkako eragilea.
Bilboko 7Katu Gaztetxeak BDS inguruan tailer bat egingo du, elkartasunerako eta desobedientziarako tresna bat
Palestinar jendarteko ehunka eragilek deituta Israeli Boikot, Desinbertsio eta Santzioen (BDS) kanpaina 2005an hasi zen, Israel Nazioarteko Zuzenbidea bete zezan presio tresna gisa. Ordutik, munduko kolektibo, elkarte, sindikatu eta unibertsitate ezberdinek kanpainarekin bat egin dute. “ Bilboko 7Katu Gaztetxeak BDS inguruan tailer bat egingo du, elkartasunerako eta desobedientziarako tresna bat” irakurtzen jarraitu
Gerrilla Marketinga. Urriaren 25ean, Bilbon, sareak dituen aukerak biderkatzen ikasteko tailerra
Ecuador-Etxea elkartasunaren arloan lan egiten duen irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, baliabideak konpartitzen eta borroka sozial eta feminista prozesuak, zein Euskal herriko eta Bilboko alternatiben eraikuntza ezberdinak ikusarazten diharduena. “ Gerrilla Marketinga. Urriaren 25ean, Bilbon, sareak dituen aukerak biderkatzen ikasteko tailerra” irakurtzen jarraitu
Komunikazio Asteari hasiera eman baino lehen, bihar, urriak 20, tailer bat izango dugu Laudion: “Venezuelatik Laudiora: feminismoak eta komunikazioa”.
Bihar, urriak 20, Laudioko Kultur Etxean 17:30tatik 19:30ra tailer bat egingo dugu Komunikazio Astea hasi aurretik. Pueblos aldizkariak, Bakea eta Duintasuna Elkarteak eta La Araña Feministak (Venezuela) antolatzen dute eta bertan, Zaskalari, Laudioko Emakumeok eta Aiaraldea komunikabide eta kolektiboek parte-hartuko dute. “ Komunikazio Asteari hasiera eman baino lehen, bihar, urriak 20, tailer bat izango dugu Laudion: “Venezuelatik Laudiora: feminismoak eta komunikazioa”.” irakurtzen jarraitu
Venezuela eta Kubaren inguruko manipulazio mediatikoari aurre egito estrategien inguruan eztabaidatzen dugu? Hurrengo asteartean, Donostin, Cubainformación eta La Araña Feministarekin (Venezuela) hitzegingo dugu.
Nolako luzeera izango luekete egunkari eta albistegiek, Honduras eta Argentinaz hitzegiteko, Kubaz eta Venezuelaz aritzeko erabiltzen duten espazio bera erabiliko balute? Komunikabideek (eta hauen atzean dauden enpresek) erabiktzen dute zer den edo zer ez den albiste. Nahi dutena ezabatzen dute, garrantzitsuak ez diren eztabaidak sustatzen dituzte eta errealitatea desitxuratzen dute muturreraino. “ Venezuela eta Kubaren inguruko manipulazio mediatikoari aurre egito estrategien inguruan eztabaidatzen dugu? Hurrengo asteartean, Donostin, Cubainformación eta La Araña Feministarekin (Venezuela) hitzegingo dugu.” irakurtzen jarraitu
Cine Invisible eta Komunikazioaren Asteak espazio bat eskainiko dute urriaren 25an zinea eta giza eskubideen inguruan solasteko
Duela 8 urte hasi zen Kultura, Komunikazioa eta Garapena (KcD) GGKEak “Cine Invisible” Film Sozialak Nazioateko Zinema Jaialdia antolatzen. Urtero ospatzen den jaialdi hau aniztasun eta konpromiso sozialez betetako zinea erakusteko asmoarekin sortu zen. Denbora gutxian, derrigorrezko data bat bihurtu da Garapenerako Lankidetza, Jendarte Eraldaketarako Hezkuntza, Giza Eskubide, Genero Ekitate, kulturaniztasuna, elkartasuna,… gaien inguruan sakondu nahi duten pertsonentzat, izan ere, giza garapen kulturanitz ekitatiboa eta jasangarria lortzeko konpromesua du. “ Cine Invisible eta Komunikazioaren Asteak espazio bat eskainiko dute urriaren 25an zinea eta giza eskubideen inguruan solasteko” irakurtzen jarraitu
Antxeta Irratia, Etxerat eta Egiari Zor, Komunikazio Alternatiboaren Astean parte-hartuko dute Foro Sozial Iraunkorraren izenean.
Hurrengo asteartean, hilak 24, 16:00tatik 18:00tara, “Bakearen eraikuntzarako bidea. Euskal Herriko eta Kolonbiako zailtasunak, esperientziak eta erronkak” tailerra burutuko dugu Aieteko Jauregian (Donosti), Komunikazio Alternatiboaren Astearen baitan antolatuko ekintza bat. “ Antxeta Irratia, Etxerat eta Egiari Zor, Komunikazio Alternatiboaren Astean parte-hartuko dute Foro Sozial Iraunkorraren izenean.” irakurtzen jarraitu
El Salto eta Hordagok eskainiko duten komunikazio alternatiboaren egoera, eztabaidak eta erronkak aztergai izango duen tailerrak emago dio hasiera Komunikazio Alternatiboaren Asteari, urriaren 23an.
Urriaren 23tik 29ra, Komunikazio Alternatiboaren Astea ospatuko da Bilbo, Gernika eta Donostian, Pueblos Aldizkariak eta Bakea eta Duintasuna Elkarteak antolatuta, hemengo eta latinoamerikako zenbait erakunderen laguntzarekin. El Saltok eta Hordagok eskainiko duten komunikazio alternatiboaren egoera, eztabaidak eta erronkak aztergai izango duen tailerrak emango dio hasiera tailerrez, hitzaldiz eta bisitaz betetako asteari. “ El Salto eta Hordagok eskainiko duten komunikazio alternatiboaren egoera, eztabaidak eta erronkak aztergai izango duen tailerrak emago dio hasiera Komunikazio Alternatiboaren Asteari, urriaren 23an.” irakurtzen jarraitu
Komunikazio feminista eta komunikabide alternatiboak (tailerra)
Komunikabide baten ikuspegi feministaz hitz egitean, alderdi formalak gainditzeaz ari gara (hizkuntza ez sexistaren erabilera edo emakumeen hautaketa iturri aditu moduan, esaterako) komunikabideen ekoizpenetan logika feminista bat ezartzeko. Tailer honetan, Pikara Magazine, La Araña Feminista (Venezuela) eta Argentinako Komunikatzaileen Elkarteak (Comuna), komunikazio feministarako garatu dituzten proposamenak azalduko dizkigute.
Hizlariak: Andrea Momoitio (Píkara Magazine), Gioconda Mota (La Araña Feminista) eta Rosaura Audi (Comuna).









