» María Montiel, Colombia Informa eta Congreso de los Puebloseko kidea, Komunikazioaren Astean parte-hartuko du

María Fernanda Montiel Murillok, Colombia Informako albiste agentziako berriemaileak eta iparekilade euskaldeko Congreso de los Puebloseko komunikazio koordinatzaileak, Komunikazio Astean parte-hartuko du urriaren 23tik 29ra.

Colombia Informa  herriaren ikuspegitik gizarte eta politika errealitatea ikusarazi nahi duen komunikazio agentzia bat da, komunikabide handiek herritarren inguruan zabaltzen duten hesi informatiboa apurtzeko asmoarekin. Tokiko berriemaile eta herri-komunikazioaren kolektiboei esker elikatzen da, beraien ekoizpenak publikatuz oihartzun handiagoa lortuz herrialde eta nazioarte mailan. » María Montiel, Colombia Informa eta Congreso de los Puebloseko kidea, Komunikazioaren Astean parte-hartuko du” irakurtzen jarraitu

» “Ojo de Agua Comunicación” (Mexiko) Luis Alonso Salvadorrek ordezkatuko du Komunikazio Alternatiboaren Astean

Luis Y. Alonso Salvador, Komunikazio Zientzietan lizentziatua,  Ojo de Agua Comunicación elkartean egiten du lan, kamara eta soinu laguntzaile, irrati eta bideo multimedia editatzen eta haurrentzako irratigintza tailerren dinamizatzaile gisa. Bideo dokumentalen ekoizpenetan parte-hartzen du eta baita, gizarte eragile eta komunitate indigenen prozesuak laguntzen duten irrati-sorten ekoizpenetan ere. 

Ojo de Aguak herri komunikabideen proiektuen kudeaketan, trebakuntzan, ekoizpenetan eta jasangarritasunean laguntzen du. Komunikazio tresnen erabilera eta jabetzea sustatzen du, Mexikoko aniztasun kulturala, onarpena eta errespetua bultzatzen duten adierazpenak sortuz.

Mexikar erakunde honek topaketak, foroak, jardunaldiak, erakusketak eta jaialdiak antolatzen ditu, besteak beste, herri-komunikazioa eta indigena sustatzeko. Era berean, bakearen kultura, genero ekitatea, lurraren mantenua eta ingurugiroaren zaintza garatzen du, hala nola, herri indigenen garapena beraien ikuspuntu eta proiektuen arabera.

» “Ojo de Agua Comunicación” (Mexiko) Luis Alonso Salvadorrek ordezkatuko du Komunikazio Alternatiboaren Astean” irakurtzen jarraitu

» Rosaura Audi kazetaria Komunikazioaren Astean parte-hartuko du Argentinako Komunikatzaileen Elkartea (Comuna) ordezkatzen

Rosaura Audi (Argentina, 1971) kazetaria da, nazioarteko politikan aditua. 1996an dokumentalen ekoizpenetan parte-hartzen hasi zen Argentinan. Gero Londresera bidaiatu zuen non Télam komunikabideko berriemaile lanetan aritu zen 1998 eta 2000 urte bitartean. Argentinra bueltatzean Télameko nazioarteko atalaren burua izendatu zuten. 2004tik kazetaritza irakasten du Palermoko unibertsitatean eta 2004tik 2013ra Italiako ANSA albiste agentziako berriemailea izan zen, atal buru bezela aritu zelarik.

2013an Latinoamerikari buruzko web orrialde bat garatu zuen Grupo Octubren. 2014ko iraila eta 2015eko abenduaren artean Nazioko Kultura Ministerioko Difusio, Protokolo eta Zeremonialaren zuzendaria izan zen. Gaur egun, irakaskuntzarekin jarraitzen du eta komunikabide ezberdinekin kolaboratzen du ere, besteak beste, Pueblos – Informazio eta Eztabaida aldizkariarekin (bere artikulu batzuk hemen ikusi ditzakezu). Argentinako Komunikatzaileen Elkarteko zuzendaritza taldeko kidea da, zeinetan web atariaren edizioan eta sare sozialetan difusioan ere kolaboratzen duen. » Rosaura Audi kazetaria Komunikazioaren Astean parte-hartuko du Argentinako Komunikatzaileen Elkartea (Comuna) ordezkatzen” irakurtzen jarraitu

» Komunikazioaren Astean El Salvadorreko Oscar Beltrán parte-hartuko du, Radio Victoria eta ARPASeko kidea

Oscar Beltrán kazetaria Radio Victoria eta El Salvadorreko Irrati eta Programa Parte-Hartzaileen Elkarteko (ARPAS) kidea da. Bi denboralditan ARPASeko presidentea izan da eta gaur egun, Radio Victoriako zuzendaritza taldeko kidea da.

ARPAS eskualde ezberdinetako 22 herri-irrati biltzen ditu,  komunikazio parte-hartzaile, alternatibo eta herri-hezkuntzaren bidez herritarrekin eragitea sustatuz gizarte demokratiko, ekitatibo eta jasangarri bat eraikitzeko asmoz.  » Komunikazioaren Astean El Salvadorreko Oscar Beltrán parte-hartuko du, Radio Victoria eta ARPASeko kidea” irakurtzen jarraitu

» Gioconda Motak (La Araña Feminista, Venezuela) Komunikazioaren Astean parte-hartuko du

Gioconda Mota Gutiérrez (Venezuela) Hezkuntza Integralean lizentziatua da eta ikus-entzunezko ekoizpen eta ikuspuntu feminista eta generoko komunikabideen analisi kritikorako irakaslea ere, Avila TVren Komunikabide eta Ikus-Entzun Ekoizpen Eskolan (EMPA). Avila TV hiriburuan estaldura duen estatuko kate bat.

La Araña Feministako koordinazio nazionaleko eta talde editorialaren kidea da, herrialdeko eskualde ezberdineko feministen (norbanakoak zein eragileak)  artikulazio politikorako sarea. » Gioconda Motak (La Araña Feminista, Venezuela) Komunikazioaren Astean parte-hartuko du” irakurtzen jarraitu