» Cine Invisible eta Komunikazioaren Asteak espazio bat eskainiko dute urriaren 25an zinea eta giza eskubideen inguruan solasteko

Duela 8 urte hasi zen Kultura, Komunikazioa eta Garapena (KcD) GGKEak “Cine Invisible” Film Sozialak Nazioateko Zinema Jaialdia  antolatzen. Urtero ospatzen den jaialdi hau aniztasun eta konpromiso sozialez betetako zinea erakusteko asmoarekin sortu zen. Denbora gutxian, derrigorrezko data bat bihurtu da Garapenerako Lankidetza, Jendarte Eraldaketarako Hezkuntza, Giza Eskubide, Genero Ekitate, kulturaniztasuna, elkartasuna,… gaien inguruan sakondu nahi duten pertsonentzat, izan ere, giza garapen kulturanitz ekitatiboa eta jasangarria lortzeko konpromesua du.

Urriaren 25an, asteazkena, 10:00 tatik 13:00ra Azkuna Zentroan (Bilboko Alhondiga) ospatuko den topaketa honetako parte-hartzaileek, urte honetako zinema jaialdian beraien lanak aurkeztera etorritako zinemagileekin eta Komunikazio Alternatiboaren Astean parte-hartzen duten ordezkariekin solasean aritzeko aukera izango dute: Marilyn Solaya (Kuba), Merve Cirisoglu (Turkia), Natalia Orozco (Kolonbia), Paula Palacios (Espainia), Gioconda Mota (Venezuela), Roberto Olivares, Gualverto Díaz eta Luis Alonso (Mexiko).


¿PARTE-HARTU NAHI DUZU?
Deitu 618172037 telefonora edo idatzi hurrengo helbide elektronikoetara:
[email protected]
[email protected]


 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude