» Komunikazio Asteari hasiera eman baino lehen, bihar, urriak 20, tailer bat izango dugu Laudion: “Venezuelatik Laudiora: feminismoak eta komunikazioa”.

Bihar, urriak 20, Laudioko Kultur Etxean 17:30tatik 19:30ra tailer bat egingo dugu Komunikazio Astea hasi aurretik. Pueblos aldizkariak, Bakea eta Duintasuna Elkarteak eta La Araña Feministak (Venezuela) antolatzen dute eta bertan, Zaskalari, Laudioko Emakumeok eta Aiaraldea komunikabide eta kolektiboek parte-hartuko dute.

Gioconda Mota Gutiérrez, Hezkuntza Integralean lizentziatua da eta ikus-entzunezko ekoizpen eta ikuspuntu feminista eta generoko komunikabideen analisi kritikorako irakaslea tailerrean parte-hartuko du, kasu honetan, La Araña Feminista kolektiboa ordezkatuz, Venezuelako eskualde ezberdinetako feministen (norbanakoak zein eragileak)  artikulazio politikorako sarea.

Zaskaleari duela urtebete sortu zen Laudiko emakumeen elkarteentzat eta emakumeentzat espazio amankomun bat bilatzeko asmoarekin. Espazio kulturanitza eta belaunaldiartekoa da kaleari “zaska” egiteko eta espazio publikoa emakumeentzat aldarrikatzeko.

Laudioko Emakumeok, Laudioko Emakumeentzat Etxe bat sortzeko lanean dihardun kolektibo bat da, emakumeentzat eta beste eragile batzurentzat espazio fisiko bat izango litzatekeena.

Aiaraldea duela zazpi urte euskalderako euskaraz sortutako herri-komunikabide bat da. Hamabostero behin aldizkari bat ekoizten dute (10.000 ale) eta edizio digital bat ere dute, aiaraldea.eus.


¿PARTE-HARTU NAHI DUZU?
Deitu 618172037 telefonora edo idatzi hurrengo helbide elektronikoetara:
[email protected]
[email protected]


 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude