Komunikazio kritikoa interesatzen zaizu? Argentina, Brasil, Kolonbia, Mexiko, El Salvador edo Venezuelako proposamenak ezagutu nahi dituzu? Gorrotoaren diskurtsoari, gerra kapitalismoari edo multinazionalen zuriketari aurre egiteko dauden estrategien inguruan eztabaidatu nahi duzu? Komunikazio feminista bat bilatzen duzu? Urriaren 23tik 29ra Bilbo, Donosti eta Gernika artean, Komunikazioaren Astea ospatuko dugu. Izena-eman ezazu antolatutako tailer, eztabaida jardunaldi, hitzaldi edo bisitaren batera!
OINARRI POLITIKO-PEDAGOGIKOAK
- Kutsatze internazionalista. Asteak topaketarako gune bat izan nahi du, munduko herri-komunikazio esperientzien arteko kutsatzea eta elkarren arteko ikasketak sustatzeko. Euskal Herrian burutzen denez, bertako komunikazio eta herri ekimen batzuk zuzenean ezagutzeko aukera ere egongo da.
- Danok dakigu, danok irakasten dugu. Egitarauak formaziorako, gogoetarako, elkartrukerako eta errelitate zehatzen analisirako espazioak aurreikusten ditu, pertsona guztiak bizipenez betetako motxilak dakartzagulako eta danok komunikazio eta emantzipaziorako sujetoak garelako.
- Kritika eta autokritika munduari buelta emateko. Desberdintasunak areagotzen dituen eta kolapso ekologiko batera garamatzan sistema baten aurrean, asteak, inguratzen gaituen errealitatearen kritika sakona sustatuko du, era berean, prozesu emantzipatzaileetara zabalduko dena modu eraikitzale batean.
- Zaintzatik pentsatu. Astea espazio autogestionatu moduan pentsatu da zeinetan taldea prozesuaren sujetoa izango den, pertsona guztien parte-hartze ekitatiboa eta kalitatezkoa bermatuz. Era berean, harreman berdintsuak, justuak eta horizontalak sustatuko dira.
- Komunikatzen aritu, oinak lurrean izanda. Difusiorako komunikazio materialak ekoiztuko dira taldean (irudiak, audioak, bideoak, artikuluak eta erreportaiak).
Komunikazioaren Asteak ekintza irekiak, tailerrak, bisitak eta nazioarteko prozesu ezberdinetako parte-hartzaileekin elkartrukerako espazioak aurreikusten ditu, gizarte eraldaketako prozesu ezberdinen inguruan eta lan komuna sustatzeko.
Ekintza guztiak doakoak dira, baina horietako asko tailerrak eta eztabaida edo elkartrukerako saioak direnez, parte-hartuko duten pertsonen kopurua jakin behar dugu. Horregatik, zure datuak hurrengo helbidera bidaltzea eskertuko genizuke (izen/abizenak, korreoa, telefonoa, komunikabide/eragilearen izena):
[email protected]
[email protected]
EGITARAUA
Astelehena, urriak 23
10:00. Bilbao Aterpetxea Hostel.
Komunikazio alternatiboaren ikuspegia, eztabaidak eta erronkak (Tailerra).
El Salto komunikabide independienteen kolektibo bat da, Diagonal egunkariaren ekimenetik jaioa (12 urteko ibilbidearekin) eta gaur, espainiar estatuko 20 komunikazio proiektu baino gehiago biltzen ditu eta nodo ezberdinak ditu Andaluzia, Aragoi, Galizia, Madril, Nafarroa, País Valencià eta Errioxan. Proiektua komunikabide independiente bat sortzeko asmoarekin hasi zen, deszentralizatua, multimedia eta parte-hartzailea, kalitatezko kazetaritza baten bidez eraldakatea soziala sustatzeko, web orrialde eta hilean behineko paperezko aldizkari baten bidez.
Tailer honetan, El Saltoko ordezkari batzuk eta Argentina, Brasil, Kolonbia, Mexiko, El Salvador eta Venezuelako herri-mugimendu eta komunikabieetako ordezkariek, komunikazioaren erronken eta egoeraz arituko dira, abita komunikazio sinergiak aprobetxatzeko estrategiez eta herri-mugimenduekin harremanak sendotzeko tresnetaz ere.
Kolaboratzaileak: El Salto y Hordago.
(Aldez aurretik izena-ematea beharrezkoa da).
16:00 – 17:00. Marienea – Basauriko Emakumeen Etxea.
Marieneako instalazioetara bisita.
Marienea mugimendu feministak eta Basauriko Emakumeak historikoki aldarrikatutako espazio bat da, zeinetan udal zerbitzuak edukitzeaz gain, hala nola, Berdintasun Saila – Ahalduntze Eskola, Sexu informazio Bulegoa, Emakumeentzat Informazio Zentroa, Hezkuntza Proiektuak eta Equitruke Denbora Bankua, emakumeen elkarte askoren bilera tokia da.
(Aldez aurretik izena-ematea beharrezkoa da).
17:00 – 20:00 Marienea (Basauri).
Komunikazio feminista eta komunikabide alternatiboak. (Tailerra).
Komunikabide baten ikuspegi feministaz hitz egitean, alderdi formalak gainditzeaz ari gara (hizkuntza ez sexistaren erabilera edo emakumeen hautaketa iturri aditu moduan, esaterako) komunikabideen ekoizpenetan logika feminista bat ezartzeko. Tailer honetan, Pikara Magazine, La Araña Feminista (Venezuela) eta Argentinako Komunikatzaileen Elkarteak (Comuna), komunikazio feministarako garatu dituzten proposamenak azalduko dizkigute.
Facilitan: Andrea Momoitio (Píkara Magazine), Gioconda Mota (La Araña Feminista) y Rosaura Audi (Comuna).
(Aldez aurretik izena-ematea beharrezkoa da).
Asteartea, urriak 24
09:45 – 10:45, EiTBko egoitza.
EiTBko egoitzara bisita.
Kolaboratzailea: EiTB.
(Aldez aurretik izena-ematea beharrezkoa da).
16:00 – 18.00. Aiete Jauregia, Donosti.
Bakearen eraikuntzarako bidea. Euskal Herria eta kolonbiatik apustuak, zailtasunak eta esperientziak.
Kolonbia eta Euskal Herriko gatazka armatuak, izaera eta testuinguru ezberdinekoak izan arren, ezaugarri batzuk konpartitzen dituzte, hala nola, ondorioekin zerikusiak dituztenak: biktimak, lekuz aldatutako pertsonak edo iheslariak eta preso politikoak. Tailer honen bidez gizarte zibilak egoera horiei aurre egiteko estrategien inguruan arituko gara, alegia, jendartearen parte-hartzeaz bake prozesu eta armagabetzetan; preso, iheslari edo matxinatuen bergizarteratzetan; eta memoria eta bizikidetzaren bermatzean.
Hasierako agerraldia Silvia Carballo, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen eta Lankidetzako arduraduna.
Kolaboratzailea: Bake prozesua indartzeko Foro Soziala / Foro Social para impulsar el proceso de paz
(Aldez aurretik izena-ematea beharrezkoa da).
19:00 – 21:0. Donosti.
Komunikabideak Kuba eta Venezuelaren kasuan.
Komunikabide hegemonikoek errealitate partzialetaz hitzegiten digute, eduki kas-karren bidez eta merkatuaren, eskuinaren eta oligarkiaren zerbitzuetara daudenekin. Hau oso argi geratzen da Kuba eta Venezuelako kasuetan. Gainera, komunikabide handi batzuk Latinoamerikako prozesu politiko eraldatzaileak oztopatzen saiatu dira. Tailer honetan, Kuba eta Venezuelaren inguruko manipulazio mediatikoa hausten saiatuko gara, abian jarritako komunikazio alternatiboen herri estrategien bidez.
Kolaboratzailea: José Manzaneda (CubaInformación) eta Gioconda Mota (La Araña Feminista).
(ez da izena eman behar).
Asteazkena, urriak 25
10:00 – 13-00. Bilbo.
9º Cine Invisible Nazioarteko Jaialdian parte-hartzen duten zine zuzendari eta errealizadoreekin topaketa.
Duela 8 urte hasi zen Kultura, Komunikazioa eta Garapena (KcD) GGKEak “Cine Invisible” Film Sozialak Nazioateko Zinema Jaialdia antolatzen. Urtero ospatzen den jaialdi hau aniztasun eta konpromiso sozialez betetako zinea erakusteko asmoarekin sortu zen. Denbora gutxian, derrigorrezko data bat bihurtu da Garapenerako Lankidetza, Jendarte Eraldaketarako Hezkuntza, Giza Eskubide, Genero Ekitate, kulturaniztasuna, elkartasuna,… gaien inguruan sakondu nahi duten pertsonentzat, izan ere, Giza Garapen Kulturanitz Ekitatiboa eta Jasangarria lortzeko konpromesua du.
Topaketa honetako parte-hartzaileek urteko honetako zinema jaialdian beraien lanak aurkeztera etorritako zinemagileekin eta Komunikazio Alternatiboaren Astean parte-hartzen duten ordezkariekin solasean aritzeko aukera izango dute: Marilyn Solaya (Kuba), Merve Cirisoglu (Turkia), Natalia Orozco (Kolonbia), Paula Palacios (Espainia), Gioconda Mota (Venezuela), Roberto Olivares, Gualverto Díaz eta Luis Alonso (Mexiko).
Kolaboratzailea: KCD ONGD – Kultura Communication Desarrollo.
(Aldez aurretik izena-ematea beharrezkoa da).
16:00 – 18.00. Bolunta (k( Erronda).
Gerrilla Marketinga. Sareak dituen aukerak biderkatzen.
Ecuador-Etxea elkartasunaren arloan lan egiten duen irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, baliabideak konpartitzen eta borroka sozial eta feminista prozesuak, zein Euskal herriko eta Bilboko alternatiben eraikuntza ezberdinak ikusarazten diharduena. Herri-mugimenduen argazki bidezko estaldura eta difusioa egiten dute, sare sozialak komunitatea sortzeko erabiltzen dituzte, hala nola, beraien mezu alternatiboa ziber-espazio hegemonikoan txertatzeko.
Kolaboratzailea: Ecuador Etxea.
(Aldez aurretik izena-ematea beharrezkoa da).
19:00 – 21:00. Bilbo.
BDS Kanpaina.
Palestinar jendarteko ehunka eragilek deituta Israeli Boikot, Desinbertsio eta Santzioen (BDS) kanpaina 2005an hasi zen, Israel Nazioarteko Zuzenbidea bete zezan presio tresna gisa. Ordutik, munduko kolektibo, elkarte, sindikatu eta unibertsitate ezberdinek kanpainarekin bat egin dute. Tailer honetan kanpainak Euskal Herrian izan duen bilakaera azalduko da eta era berean, kanpaina sustatzen duen mugimendu internazionalista ezaguteko tokia ere izango da.
Kolaboratzailea: Nodo BDS Bizkaia.
Osteguna, urriak 26
10:00 – 14:00. Bilbo.
Nola aurre egin komunikabide eta sare sozialetatik gorrotoaren diskurtsoari?
Komunikabideetan ohikoa da migrante eta errefuxiatuei buruzko zurrumurruak, erdixkako egiak, setsazionalismoa eta kriminalizazioa. Hauek identifikatu eta aurre egin Xenofobiaren aurka borrokatzeko modu bat da. Urriaren 26an, osteguna, 10:00tatik 14:00tara Bilbao Aterpetxea Hostelen ospatuko den tailer honetan, xenofobiaz solastuko dugu, honi eta komunikabideen hizkuntza baztertzaileari aurre egiteko garatu daitezkeen estrategiez.
Hizlaria: Arantza Gutierrez (Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kidea).
(Aldez aurretik izena-ematea beharrezkoa da).
16:00 – 18:00. Bilbao Aterpetxea Hostel.
Nola aurre egin komunikaziotik multinazionalen botereari?
Tailer honetan botere korporatiboak enpresa transnazionalen bidez komunikabide hegemonikoetan duen eraginan sakonduko dugu, botere horri komunikabide alternatiboetatik aurre egiteko egon daitezkeen eragite eta esku-hartzeko ekimenak planteatuz. Lehendabizi, transnazionalen eta beraien botere multidimentsionalaren izaera aztertuko dugu, batez ere beraien alderdi kulturalean arreta jarriz. Eta bigarrenez, statu quo hau gainditzeko eta aurre egiteko komunikabide alternatiboen ikuspuntutik egon daitezkeen zalantzak kontuan izaten saiatuko gara.
Kolaboratzailea: Observatorio de Multinacionales América Latina (OMAL) – Bakea eta Duintasuna.
(Aldez aurretik izena-ematea beharrezkoa da).
19:30 – 22:00. Bilbo, Alhondiga.
9º Cine Invisible Nazioarteko Jaialdiaren amaiera ekitaldian parte-hartzea.
Kolaboratzailea: KCD ONGD – Kultura Communication Desarrollo.
BETETA (gonbidapenak behar badituzu KCD-ONGD elkarteko web orrialdean aurkituko dituzu).
Ostirala, urriak 27
10:00 -14:30. Elai Alai Aretoa, Foru Plaza. Gernika-Lumo.
VII. Arte eta Bakearen Topaketetak: memoria eta espazioa hiriko artean.
Graffitiaren eta rap musikaren munduko artista, ikertzaile eta
galeristekin esperientziak partekatzeko aukera izango dugu, meskuhartze plastiko eta bisualen bidezko topaketa honetan. Hiriko artearen esparruan murgilduko gara, memoria, salaketa eta erresistentzia ekimenetan egiten duten ekarpenaz ohartzeko. Topaketak hurrengo eragileek antolatzen dituzte: Gernika Gogoratuz, Gernikako Bake Museoa eta Kultur Etxeak.
09.30-10.00 Inaugurazioa.
10:00 -11:30 Historia, eboluzioa eta espazioa Hiriko Artean.
Laura Garcia- Borreguero. Antropologa soziala eta kultur arloko ikertzaile independentea. Bilbo.
Daniel Muñoz. Artista, Caceres. Gernikan proiektu artistiko bat egingo du.
Aurkezpena: Maria Oianguren. Gernika Gogoratuz.
12.00-12.30 AgroArte eta Rap musika, erresistentzia eta memoria gisa.
Wilmar Botina (Boti), Colectivo AgroArte taldeko koordinatzailea, Medellín.
Luis Fernando Álvarez. (El Aka). Komunako nekazaria eta “Colectivo AgroArte“
taldeko rap musikaria, Medellín.
Aurkezpena: Iratxe Momoitio. Gernikako Bakearen Museoa.
12.30-14.30 Gizartea, sareak eta arte merkatua.
Juan Pablo Ordúñez (mAwa), artista eta ikertzailea. Bilbao.
Igor Rezola, (Dizebi), graffiti-egilea, artista eta ikertzailea. Itsasondo.
Sergio García Bayón, SC Gallery + Art Management-en sortzailea, Bilbao.
Aurkezpena: Rikardo Abaunza. Kultur Etxea.
Gernikako VII. Arte eta Bakearen Topaketeten programa PDFn hemen
(Informazio gehiago: www.gernikagogoratuz.org. Aldez aurretik izena-ematea beharrezkoa da).
18.00-20.00 Elai Alai Aretoa, Foru Plaza. Gernika-Lumo.
“Gorputz Gramatikalak” tailerra.
Gorputzaren prestaketa, Kolonbiako AgroArte (Kolonbia) taldearen eta Birgit Fritzen (Austria) eskutik, Zapalduaren Antzerkia izeneko metodologian aditua.
Aurkezpena: Andreas Schäfter. Gernika Gogoratuz.
(Informazio gehiago: www.gernikagogoratuz.org. Aldez aurretik izena-ematea beharrezkoa da).
18:00 -20:00. Gernika.
“Gorpotz gramatikalen” tailerrean parte-hartzea.
(Informazio gehiago: www.gernikagogoratuz.org. Aldez aurretik izena-ematea beharrezkoa da).
Larunbata, urriak 28
10:00 – 14:00. Pablo Picasso kalea. Gernika-Lumo.
“Gorputz gramatikalak” performance ekintza sinbolikoa.
Gaur egun, jende asko dago bere etxetik alde egitera derrigortuta. Inoiz ez
bezalako krisi humanitario bat bizi dugu, eta milioika errefuxiatu ari dira beren jaioterrira itzuli edo errotzeko leku berri bat bilatu nahian. Memoria, derrigortutako leku-aldatzea, aterpea eta deserrotzearen inguruko errealitateek mugitzen gaituzte eta horrekin lotuta egin nahi dugu ekintza hau. parte-hartzaileek beren gorputzaren bidez aldarrikatuko dute egia, justizia eta erreparazioa.
“Colectivo AgroArte”: Jhonantan Steven Ruiz (Ghido Mc), Luis Fernando Álvarez (El Aka), Hugo Andres Alvarez (El Metano Mc), Wilmar Botina (Boti), Sandra Milena Álvarez eta Maria Jose Pizarro.
(Informazio gehiago: www.gernikagogoratuz.org. Aldez aurretik izena-ematea beharrezkoa da).
18:00-20:00. Pablo Picasso kalea. Gernika-Lumo.
Hip Hop eta Rap kontzertua.
“Colectivo AgroArte” eta Maria Lopez (Laize), Betto Snay, Big Thier.
(Aldez aurretik izena-ematea beharrezkoa da).
Edozein zalantza duzula deitu hurrengo telefonora 618172037 edo idatzi hurrengo helbide elektronikoetara:
[email protected]
[email protected]
Azken bidalketak
- Urriaren 26an, Latinoamerikako Multinazionalen Behatokiak eta Colombia Informak tailer bat emango du, komunikaziotik botere korporatiboari aurre egiten ikasteko
- Urriaren 26an Ongi Etorri Errefuxiatuekin batera, gorrotaren diskurtsoari komunikabide eta sare sozialetatik nola aurre egin eztabaidatuko dugu
- Bilboko 7Katu Gaztetxeak BDS inguruan tailer bat egingo du, elkartasunerako eta desobedientziarako tresna bat
- Gerrilla Marketinga. Urriaren 25ean, Bilbon, sareak dituen aukerak biderkatzen ikasteko tailerra
- Komunikazio Asteari hasiera eman baino lehen, bihar, urriak 20, tailer bat izango dugu Laudion: “Venezuelatik Laudiora: feminismoak eta komunikazioa”.
- Venezuela eta Kubaren inguruko manipulazio mediatikoari aurre egito estrategien inguruan eztabaidatzen dugu? Hurrengo asteartean, Donostin, Cubainformación eta La Araña Feministarekin (Venezuela) hitzegingo dugu.
- Cine Invisible eta Komunikazioaren Asteak espazio bat eskainiko dute urriaren 25an zinea eta giza eskubideen inguruan solasteko
- Antxeta Irratia, Etxerat eta Egiari Zor, Komunikazio Alternatiboaren Astean parte-hartuko dute Foro Sozial Iraunkorraren izenean.
- El Salto eta Hordagok eskainiko duten komunikazio alternatiboaren egoera, eztabaidak eta erronkak aztergai izango duen tailerrak emago dio hasiera Komunikazio Alternatiboaren Asteari, urriaren 23an.
- Komunikazio feminista eta komunikabide alternatiboak (tailerra)
- María Montiel, Colombia Informa eta Congreso de los Puebloseko kidea, Komunikazioaren Astean parte-hartuko du
- “Ojo de Agua Comunicación” (Mexiko) Luis Alonso Salvadorrek ordezkatuko du Komunikazio Alternatiboaren Astean
- Rosaura Audi kazetaria Komunikazioaren Astean parte-hartuko du Argentinako Komunikatzaileen Elkartea (Comuna) ordezkatzen
- Komunikazioaren Astean El Salvadorreko Oscar Beltrán parte-hartuko du, Radio Victoria eta ARPASeko kidea
- Gioconda Motak (La Araña Feminista, Venezuela) Komunikazioaren Astean parte-hartuko du


Iruzkin berriak