Komunikabide baten ikuspegi feministaz hitz egitean, alderdi formalak gainditzeaz ari gara (hizkuntza ez sexistaren erabilera edo emakumeen hautaketa iturri aditu moduan, esaterako) komunikabideen ekoizpenetan logika feminista bat ezartzeko. Tailer honetan, Pikara Magazine, La Araña Feminista (Venezuela) eta Argentinako Komunikatzaileen Elkarteak (Comuna), komunikazio feministarako garatu dituzten proposamenak azalduko dizkigute.
Hizlariak: Andrea Momoitio (Píkara Magazine), Gioconda Mota (La Araña Feminista) eta Rosaura Audi (Comuna).

