» María Montiel, Colombia Informa eta Congreso de los Puebloseko kidea, Komunikazioaren Astean parte-hartuko du

María Fernanda Montiel Murillok, Colombia Informako albiste agentziako berriemaileak eta iparekilade euskaldeko Congreso de los Puebloseko komunikazio koordinatzaileak, Komunikazio Astean parte-hartuko du urriaren 23tik 29ra.

Colombia Informa  herriaren ikuspegitik gizarte eta politika errealitatea ikusarazi nahi duen komunikazio agentzia bat da, komunikabide handiek herritarren inguruan zabaltzen duten hesi informatiboa apurtzeko asmoarekin. Tokiko berriemaile eta herri-komunikazioaren kolektiboei esker elikatzen da, beraien ekoizpenak publikatuz oihartzun handiagoa lortuz herrialde eta nazioarte mailan.

Colombia Informak helburu argi bat du: gizarte justu eta berdintsu baten aldeko borrokak ikusaraztea, hauen protagonistak direnez gain. Ideien eztabaida eta gertakarien analisia sustatu nahi du, baina ikuspegi zabal, sakon, zorrotz eta kritiko batetik.

Congreso de los Pueblos izaera politiko eta soziala duen erakunde bat da, Kolonbiarako bizitza duina eta gizarte justizian oinarritutako herrialde proposamen baten eraikuntzan diharduten eragile ezberdinak biltzen dituena.

Maria Montiel Equipo Jurídico Pueblos erakundearen laguntzailea da baita ere. Giza Eskubideen erakunde honek lurraldearen defentsan diharduten komunitateekin aritzen da elkarlanean, bizitzaren suntsipenaren erantzule diren politika estraktibistei aurre egiten dieten prozesu sozialak lagunduz. Estatu-krimenen biktimak ordezkatu eta ikustarazten ditu eta arrazoi politikoengatik kriminalizaturiko erakunde sozial eta pertsonen defentsa hartzen du bere gain. 2007an eratu zenetik, Kolonbiako kartzela-egoera ere salatu du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude