» “Ojo de Agua Comunicación” (Mexiko) Luis Alonso Salvadorrek ordezkatuko du Komunikazio Alternatiboaren Astean

Luis Y. Alonso Salvador, Komunikazio Zientzietan lizentziatua,  Ojo de Agua Comunicación elkartean egiten du lan, kamara eta soinu laguntzaile, irrati eta bideo multimedia editatzen eta haurrentzako irratigintza tailerren dinamizatzaile gisa. Bideo dokumentalen ekoizpenetan parte-hartzen du eta baita, gizarte eragile eta komunitate indigenen prozesuak laguntzen duten irrati-sorten ekoizpenetan ere. 

Ojo de Aguak herri komunikabideen proiektuen kudeaketan, trebakuntzan, ekoizpenetan eta jasangarritasunean laguntzen du. Komunikazio tresnen erabilera eta jabetzea sustatzen du, Mexikoko aniztasun kulturala, onarpena eta errespetua bultzatzen duten adierazpenak sortuz.

Mexikar erakunde honek topaketak, foroak, jardunaldiak, erakusketak eta jaialdiak antolatzen ditu, besteak beste, herri-komunikazioa eta indigena sustatzeko. Era berean, bakearen kultura, genero ekitatea, lurraren mantenua eta ingurugiroaren zaintza garatzen du, hala nola, herri indigenen garapena beraien ikuspuntu eta proiektuen arabera.


Facebooken:

https://www.facebook.com/ojodeaguatv

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude