» Urriaren 26an Ongi Etorri Errefuxiatuekin batera, gorrotaren diskurtsoari komunikabide eta sare sozialetatik nola aurre egin eztabaidatuko dugu

Komunikabideetan ohikoa da migrante eta errefuxiatuei buruzko zurrumurruak, erdixkako egiak, setsazionalismoa eta kriminalizazioa.  Hauek identifikatu eta aurre egin Xenofobiaren aurka borrokatzeko modu bat da. Urriaren 26an, osteguna, 10:00tatik 14:00tara Bilbao Aterpetxea Hostelen ospatuko den tailer honetan, xenofobiaz solastuko dugu, honi eta komunikabideen hizkuntza baztertzaileari aurre egiteko garatu daitezkeen estrategiez.

Tailerra Arantza Gutierrez emango du, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ikus-Entzunezko irakaslea, Ongi Etorri Errefuxituak (OEE) plataformako kidea eta Getxoko zurrumurruen aurkako eragilea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude