Zer da?

Komunikazio kritikoa interesatzen zaizu? Argentina, Brasil, Kolonbia, Mexiko, El Salvador edo Venezuelako proposamenak ezagutu nahi dituzu? Gorrotoaren diskurtsoari, gerra kapitalismoari edo multinazionalen zuriketari aurre egiteko dauden estrategien inguruan eztabaidatu nahi duzu? Komunikazio feminista bat bilatzen duzu? Urriaren 23tik 29ra Bilbo, Donosti eta Gernika artean, Komunikazioaren Astea ospatuko dugu. Izena-eman ezazu antolatutako tailer, eztabaida jardunaldi, hitzaldi edo bisitaren batera!

OINARRI POLITIKO-PEDAGOGIKOAK

  • Kutsatze internazionalista. Asteak topaketarako gune bat izan nahi du, munduko herri-komunikazio esperientzien arteko kutsatzea eta elkarren arteko ikasketak sustatzeko. Euskal Herrian burutzen denez, bertako komunikazio eta herri ekimen batzuk zuzenean ezagutzeko aukera ere egongo da.
  • Danok dakigu, danok irakasten dugu. Egitarauak formaziorako, gogoetarako, elkartrukerako eta errelitate zehatzen analisirako espazioak aurreikusten ditu, pertsona guztiak bizipenez betetako motxilak dakartzagulako eta danok komunikazio eta emantzipaziorako sujetoak garelako.
  • Kritika eta autokritika munduari buelta emateko. Desberdintasunak areagotzen dituen eta kolapso ekologiko batera garamatzan sistema baten aurrean, asteak, inguratzen gaituen errealitatearen kritika sakona sustatuko du, era berean, prozesu emantzipatzaileetara zabalduko dena modu eraikitzale batean.
  • Zaintzatik pentsatu. Astea espazio autogestionatu moduan pentsatu da zeinetan taldea prozesuaren sujetoa izango den, pertsona guztien parte-hartze ekitatiboa eta kalitatezkoa bermatuz. Era berean, harreman berdintsuak, justuak eta horizontalak sustatuko dira.
  • Komunikatzen aritu, oinak lurrean izanda. Difusiorako komunikazio materialak ekoiztuko dira taldean (irudiak, audioak, bideoak, artikuluak eta erreportaiak).

Azken bidalketak

Iruzkin berriak