“Komunikazioa eta eskubideak” irratsaio-sorta

Demokrazia, botereak eta generoa aztertzen dituen irratsaio sorta aurkezten dizuegu jarraian, Antxeta eta Oiartzun Irratiek egina, Pueblos - Bakea eta Duintasuna Elkartearen laguntzarekin. Irratsaio sorta honek 5 atal ditu eta aipatutako gaietan adituak diren pertsona ezberdinak parte-hartzen dute: Oihana Etxebarrieta (Bilguna Feministako ekintzailea), Maite Asensio (Berriako kazetaria), Eneko Calle (Bakea eta Duintasuna Elkarteko kidea), Koldo Alzola (Hala Bedi Irratiko esataria) eta Mikel Otxotorena (ON:GIZ Elkarteko kidea). Bestetik, irratsaio-sorta Aitziber Zapirainek (Antxeta Irratia) eta Mirari Martiarenak (Oiartzun Irratia) zuzentzen dute.

1. Komunikazio Feminista. Feminismoak komunikazio eta komunikabideei egin diezazkiokeen ekarpenak izan dira Oihana Etxebarrietarekin jorratutako gaiak, ekintzaile feminista eta Bilgune Feministako  kidea. Komunikabideen eredu klasikoa izan da aztergaia, izan ere, feminismoak komunikazioaren botere harremanen inguruan hausnarketa ahalbidetzen duelako. Bestetik, emakumeek komunikabideetan duten presentziaz ere aritu da. Eta azkenik, GaBILtza Emakume Adituen Datu – Basea aurkeztu du Oihanak.

1507_oihana-etxebarrietaOihana Etxebarrieta Legrand, Kazetaria eta Haur Hezkuntzako irakaslea. Mugimendu Feministako kidea, azken urteetan bere ikasketa, ikerketa eta orduak azterketa eta ekintza feministari eskaini dizkio. Hezkidetza, Komunikazio parekidea, harreman afektibo sexualak… Alor ezberdin asko lantzen ditu, baina guztiak oinarri bera dute, sistemaren oinarrizko tresna direla patriarkatuaren mantenurako baina aldi berean eraldaketarako tresna indartsuak iruditzen zaizkio. Komunikazioari dagokionean Gabiltza, emakume adituen biltoki digitala osatzen ibili da azken urtean.


2. Komunikabide alternatiboen egoera. Euskal Herriko Komunikabide alternatiboen egoera jorratu du Maite Asensiok, Berria egunkariko kazetaria. Hegemonikotasunetik ateratzea ezinbestekoa dela komunikazio alternatiboa egiterakoan eta feminismotik, komunikazio hegemoniko hori sexista dela esaten da ere. Komunikabide alternatiboek kontrakoa eskaintzen dute, generoa, arraza, hizkuntza,… bezalako irizpide guzti horiek uztartzen duten komunikazioa, alegia.

1507_maite-asensioMaite Asensio. 1983an Bilbon jaioa da Maite Asensio Lozano, baina duela urtebetetik Donostian bizi da. Berria egunkarian dihardu, kazetari. Feminista da, eta genero gaietan espezializatuz egin du bere lan ibilbidea; horregatik Argia aldizkariak prentsa idatziko saria eman zion 2014an. Egun, Gizartea saileko koordinatzailea da.


3.  Kolonbiako egoera politikoa bake prozesuan. Kolonbiako bake prozesuaren inguruan mintzatu da Eneko Calle,  Bakea eta Duintasuna Elkarteko ordezkaria Gipuzkoan. Bestetik, bake prozesua ematen den bitartean biolentziaren gorakadaren inguruko gogoetak egin ditu ere. Kolonbiako bizimoduaz aritu da eta  Kolonbiako eredu hegemoniko politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalaren aurka borrokan daudenen herri ekimenen inguruan ere.

1507_eneko-calleEneko Calle. Gizarte Hezkuntzan diplomatua eta Garapenerako Hezkuntza arloko teknikaria Bakea eta Duintasuna Elkartean. Estaturik gabeko herrien eta munduan justizia sozialaren aldeko ekintzailea da.  Palestina, Sahara, eta Kolonbian izan da bertako egoerak ezagutzeko eta baita bake prozesuek gatazka politikoei amaiera jartzeko sortzen dituzten aukerak aztertzen ere.


4. Palestinako okupazioa eta Israeli Boikota. Palestinaren inguruan ibili dira solasaldian Koldo Alzolarekin, Hala Bedi irratiko Uhintifada saioko esataria. Gaur egungo egoera politikoa, pasa den urtean estatu sionistak Gazaren aurka burututako eraso militarraren ondorioak eta okupazioari amaiera jartzeko abian dagoen Boikot, Desinbertsio eta Zigorren (BDS) kanpaina izan dira jorratutako gaiak, besteak beste.

1507_koldo-alzolaKoldo Alzola. Medikuntzan Lizentziatua (EHU) eta euskara irakaslea IKA euskaltegietan. Ibilbide luzeko militantea da, besteak beste, mugimendu antimilitarista eta internazionalistan. Hala Bedi irratiko informazio zerbitzuetako kidea da. Horrez gain, beste zenbait komunikabietan ere egiten ditu kolaborazioak, hala nola, Gara, Berria edota Hirineten. Halaber, Uhintifada proiektuko bultzatzailetakoa da, Palestinako aktualitateari eta BDZ mugimenduari buruzko asteroko irrati-albistegia.


5. Maskulinizazioa aztergai. Maskulinizazioaz aritu da Mikel Otxotorena, ON:GIZ Elkarteko kidea. Gizonen parte-hartzea berdintasun gaietan txikia dela oraindik azpimarratzen du, oraindik ere asko dagoela egiteko. Maskulinizazio ereduak aztertzen ditu, gizonek badutelako zer landu gizarte kapitalista eta patriarkal honetan. Gizon izate eredu argi bat dago mundu osoan, zeinetan botere harremanak argi azaltzen diren. Nola ikasi ezberdin harremantzen?

1507_mikel-otxotorenaMikel Otxotorena. Soziologian lizentziatua (UPV/EHU). Gerora, nazioarteko garapen lankidetzarako masterra egina (HEGOA) eta emakume eta gizonen arteko berdintasun masterra ere (UPV/EHU). Azken urteetan, (2005tik aurrera) berdintasunaren inguruan lanean, bereiziki maskulinotasunaren eraikuntza sozialarekin zerikusia duen gai ezberdinetan ikuspegi LGTBQI eta feminista batetik. On:Giz Elkartearen sortzaileetariko bat. Besteak beste, formazioak, ikerketak, eta aholkularitza lanak izan dira nagusiki egindakoak. Emakume eta gizonekin lan egitea du gustuko baina bereiziki gizonezkoekin.


1507_irratsaio-sorta_komunika


INFORMAZIO GEHIAGO: Pueblos – Revista de Información y Debate Paz con Dignidad / Bakea ta Duintasuna Cardenal Gardoki, 9, 5ºD. 48008. Bilbao – Bizkaia 946552944 / 633444866 euskadi@pazcondignidad.org / info@revistapueblos.org Txara 1-Gizagune, Paseo Zarategi 100, -1sotoa 20015 – Donostia (Gipuzkoa) 618172037 – gipuzkoa@pazcondignidad.org


Print Friendly, PDF & Email

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude