Kataluniako Donestech emakume taldearen eskutik. Donestech (emakumeak+teknologia) 2006 urtean jaio zen Katalunian, emakumeon eta teknologien arteko erlazioak aztertu, irudikatu eta sareak sortzeko asmoarekin. Donestecheko lantaldeak teknologiak ditu lantresna eta lanaren helburu, eta teknologien gaitasunak sustatzen ditu lanerako, sorkuntzarako, elkartrukerako, bizipenak sortzeko eta edukinak zabaltzeko.
Noticia en castellano: www.revistapueblos.org/?p=15878
Aktibismo Feminista 2.0ren Oinarriak
Bilbon. 2014ko Maiatzak 16, ostirala, Boluntan (Ronda Kalea, 12, Alde Zaharra), goizeko 9 t’erdietatik eguerdiko 2tara.
Donostian. 2014ko Maiatzak 17, larunbata, Emakumeen Etxean (Okendo Kalea, 9), goizeko 9 t’erdietatik eguerdiko 2tara.
Norberak teknologiekin izandako lehen bizipen eta oroimenak. Horiexe izango da gure abiapuntua. Ni neu eta teknologia. Noiz deskubritu nuen lehenengoz teknologia? Nolakoa izan zen bizipen hura? Eta bakarkako bizipenaren hausnarketa egin ostean, gure gizartean emakumeok urteetan teknologiekin izandako erlazioak ezagutuko ditugu, 70eko hamarkadaz geroztik mugimendu feministek garatutako teoría ezberdinei gainbegiratua emanez. Horrela, teknologia, zientzia eta generoaren arteko erlazioak ikuspuntu aunitz eta anitzetatik aztertuko ditugu. Tailerraren azken txanpan Web 2.0/3.0 delakoaren inguruan arituko gara lantresna berri honek aktibismoari eskeitzen dizkion aukerak ezagutzeko.
Bideoaktibismoa eta genero ereduak
Donostian. 2014ko Maiatzak 31, larunbata, Emakumeen Etxean (Okendo Kalea, 9), goizeko 9 t’erdietatik eguerdiko 2tara.
Streaming izenpean ezagutzen dugu audioa nahiz bideoa Internet bidez bat batean igortzeari. Teknologia berri honek, komunikaziorako bide berriak zabaltzen dizkigu, ekintza, gertaera, sentipen eta pertsona ezberdinak zuzen zuzenean harremanetan jarriz. Streaminaz gain, saio honetan plataforma digitaletan sortutako edukinen ekoizpen eta zabaltze prozesuetan burujabetza lortzea izango dugu helburu; hala nola, edukinen erregistro, edizio eta zuzen zuzeneko emisioa, edota edukinen pilaketa (mediabase) eta argitarapena (embedding) sustatuz. Hortaz gain, edukinak segurtasunez blogosferan zabaltzeko aukerak eta teknika ezberdinak partekatuko dira, hau da, ikusentzunezko edukinen gehitzaileak edota Twitter, Facebook edo N-1 sare sozialak, besteak beste.
Aktibismoa eta segurtasun neurriak sarean
Donostian. 2014ko Ekainak 7, larunbata, Emakumeen Etxean (Okendo Kalea, 9), goizeko 9 t’erdietatik eguerdiko 2tara.
Bai aktibismoa eta baita segurtasuna Sarean ere ikusmira feminista batetik aztertuak izango dira saio honen baitan, pribatutasun-ikuspen eta partekatzea-segurtasuna binomioen inguruan eztabaida suspertu eta ziber-jazarpenaren aurrean zer egin hausnartuz. Ekintza feministak Internet bidez era seguru batetan indartzeko tresnak eta bideak aztertuko dira ere, hala nola, blogen eta sare sozialen erabilera estrategikoa, edota baimenak lortzea, besteak beste.
IZEN EMATEA: info@revistapueblos / [email protected]
ARGIBIDEAK: www.revistapueblos.org / www.pazcondignidad.org
ANTOLATZAILE:
Pueblos – Revista de Información y Debate
Asociación Paz con Dignidad / Bakea eta Duintasuna
BABESLE:
Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo / Ganapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
Diputación Foral de Gipuzkoa / Gipuzkoako Foru Aldundia


