Testuinguru berria. Azken boladan, Latinoamerikako hainbat gobernu aurrerakoi eta, batez ere, herri klaseak pairatzen ari dira bertako eskuinaren altxamendu erreakzionarioa, intentsitate ezberdinekoa lekuaren arabera. Hori posiblea izan da zenbait aldagai uztartu baitira testuinguru berri bat sorrarazteko.
Laztanez jositako “Irabazitako hamarkada latinoamerikan” liburuak kapitalismo eta imperialismoaren politikak eta talkak Latinoamerikan hausnartzen ditu, eta hango herri eta mugimenduen borroka eta proposamen alternatiboetara hurbieltzen gaitu. Liburua Askapenak bultzatu du eta bere aurkezpenean Unai Vazquez-ekin egon ginen hizketan. Unai liburuaren ko-koordinatzailea da eta Entzutegi Nazionalak Askapenaren kontra agindutako epaiketan akusatuta dago Walter Wendelin, Gabi Basañez, David Soto eta Aritz Ganboarekin batera. Epaiketan Askapena eta beste kolektibo hurkoen ilegazioa eskatzen dute ere.