Goiener S.Coop. 2012an Ordizian sortutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba herritar bat da eta energia % 100 berriztagarria sortu eta kontsumitzeko eratu zen.
“Hedatzen ari den ekonomia baten ondasunek eta zerbitzuek laguntzen dute gizakien ongizatea hobetzen, baina neurri batean soilik. Hortik aurrera, hazkundeari lotutako gizarte- eta ingurumen-kostuen eragina hain da handia, ezen ongizate-maila murrizten baita (…), gizakien ongizateari laguntzeari utzi eta kaltegarri bihurtzen da. Hori dela eta, ezinbestekoa da garapen-eredua aldatzea: ekoizteko, kontsumitzeko, lan egiteko, bizitzeko... beste modu bat”. (Jorge Riechman)
“Auzo askea”-ren gaztetxeko backstage-an bildu da HERRIAK Maddirekin (22 urte, urtebete Errekaleorren bizitzen) eta Jonekin (25 urte, horietatik 3 Errekaleorren bizitzen), kanpoko auzolanaren zaratatik urrundu nahian. Errekaleor izen aski ezagunaren atzean dagoenaz hitz egin dute: autonomia, kolektiboa, elkarbizitza eta eraisketa, besteak beste.
Jada, hemen duzu Herriak aldizkariaren ale berria. Herriak, Bakea eta Duintasuna Elkartearen proiektu bat da: euskara hutsean ekoiztutako aldizkaria. Pueblos aldizkariak lantzen dituen gaiak osatzen ditu, baina tokian tokiko gaiak jorratuz ikuspegi internazionalista eta feminista batetik.