Category Archives: Euskera

Errefuxiatua

Bagenuen, guk, jolas bat umetan: hitz bat aukeratu eta esanahia galtzen zuen arte errepikatzea: “euria, euria, euria, euria...”. Nago, gisako zerbait ez ote den gertatzen komunikabideetan etengabe entzuten dugun hainbat terminorekin; esanahiz husten, pisua galtzen, joaten direla harik eta haizeak eroaten dituen arte.

#01 Herriak – 2017ko abendua

Jada, hemen duzu Herriak aldizkariaren ale berria. Herriak, Bakea eta Duintasuna Elkartearen proiektu bat da: euskara hutsean ekoiztutako aldizkaria. Pueblos aldizkariak lantzen dituen gaiak osatzen ditu, baina tokian tokiko gaiak jorratuz ikuspegi internazionalista eta feminista batetik.

Elkarrizketa “Dejabu Panpin Laborategia”: “Antzerkia hitzez adierazi ezin diren sentimenduak poetikoki azaltzen duen arte bat da eta memoria historikoaz ari zarenean, jendearentzat arnasbide bat da”

Miren Alkala, Urko Redondo eta Ainara Gurrutxaga 2001ean sortutako Dejabu Panpin Laborategia euskal antzerki konpainiako kide dira. Sorkuntza eta esperimentazioa xede hartuta, plazaratutako hainbat antzezlenengatik sarituak izan dira eta horietako batzuk argitaratu ere egin dituzte.

Musika: “La Basu. Izotz Erregina”

Bilbon jaioa eta hazia, Elena Caballero, La Basu moduan da ezaguna. Musikaren maitale leiala da, berezeki rap, soul, dancehall, reggae, R&B, rock, punk eta flamenkoa. Hip hop kultura 90. hamarkadan ezagutu zuen eta 1999an bere lehenengo emakumeen rap talde bat sortu zuen, “Jungla Urbana”.