Category Archives: Euskera

Manchesterretik Bangladeshera. Mundu mailako modaren trapu zikinak

1857ko martxoaren 8an ehungintzako zenbait emakume langilek New Yorkeko auzo aberatsenetatik ibiltzen ziren. Beraien lan baldintzen kontra protestatzen ari ziren. 1908ko martxoaren 8an, 146 emakume langile hil ziren New Yorkeko Cotton lantegian apropos eragindako sute baten ondorioz. Orduz geroztik, martxoaren 8an Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatzen da. XIX. mendearen erdialdera eta XX. mendeko lehenengo hamarkadetan, Amerikako Estatu Batuetako eta Europako emakume langileek 10 orduko lanaldia, amatasun eta edoskitze baimenak, haur-lanaren debekatzea, lanbide prestakuntzarako eskubidea eta sindikatuan parte-hartzeko eskubidea eskatzen zituzten. XIX. mendeak “manchesterreko kapitalismoa” terminoa sortu zuen. Kapitalismo hutsaren esplotazio krudelaren eredua, hiri ingeles horretako lantegi-jardueraren bereizgarria. 2013an Manchester Bangladeshen dago.

Emakumeen enplegua eta krisi ekonomikoa. Erantzun feminista

Nola liteke bizitza egunero lau ordu zaintza lanetan, lau ordu lan ordainduan, lau ordu auzolanean eta lau ordu musika, irakurketa edota kirolean emango bagenitu? Duela mende bat, zortzi orduko lanaldia eskuraezina zirudien, baina langileen mugimenduaren borrokak amets hori egia bihurtu zuen munduaren zati batentzat. Neoliberalismoak markatutako garai honetan, iparraldean ere desberdintasunak areagotzen dira. Horren aurrean, feminismoaren erantzunak oinarrian kokatzen ditu gizakia eta bizitza.

El Salvador. Maquila industrian lan egiten duten emakumeen baldintzak duintzeko aukera

El Salvadorko Legebiltzarra, Eremu Franko eta Komertzializazio Legearen erreforma prestatzen hasi zen pasa den urtean. Arau honek produkzio eremu horietako funtzionamendua erregulatzen du, baita bertan instalatutako enpresen etekinak eta betebeharrak ere. Merkataritza Mundu Erakundeak (MME) subsidioen inguruko arauak ditu eta El Salvadorko legeriak horietara egokitu behar du. Hargatik, Legebiltzarra norabide horretan aztertzen ari da aurkeztutako proposamenak. Gaur egun, El Salvador eta beste hamazortzi herriko eremu frankoetan diharduten enpresek esportazioetarako subsidioa jasotzen dute, baina 2015eko Abenduaren 31rako, garapen bidean dauden hemeretzi herri horiek diru-laguntza kendu beharko dute.

Oinarri herritar argentinarra eta antolaketa soziala

Argentinar gizarte mugimenduak, 90ko hamarkadako neoliberalismoaren aurrerakadaren aurrean bizirauteko sortutak, 2001az geroztik, haien politika eta antolamendurako ahalmena indartu zuten. Gaur egun, erakunde ezberdinek oinarri herritar heterogeneoa osatzen dute elkarrekin: alde batetik, Cristina Fernandezen gobernuaren aliatuak diren zenbait erakundek; bestetik, sostengua eskainita ere aldi berean baztertutako sektoreentzako pilatze handiagoa eskatzen duten erakundeek; eta azkenik, eredu aldaketarik ikusi ezean kontran agertzen direnek. Era berean, baliabide natural eta herri indigenen esplotazioaren kontrakoak diren herritar egitura pluralak ere indartu dira.

Ollanta Humalaren lehenengo urtea: ilusioei azpiak jaten

Hamahiru hilabete gestio ondoren eta momenturarte ministro-kabinetean hiru aldaketa egin dituelarik, Ollanta Humalaren gobernuak ikusi du nola egiten zuen okerrera bere irudiak; zin egindako norabidea aurkitu gabe jarraitzen baitu eta mesfidantza, haserre, frustrazio, ezadostasun eta desengainu handiak zabaldu baititu bere hautesleen artean.