– Nola sortu zen liburua egiteko ideia?
Aspaldian geneukan liburu hau egiteko gogoa, azken finean, Latinoamerikan gertatzen ari zen guztia irudikatzeko, itzela izan delako. Hau ez da historian zehar beste inoiz eman;Sobietar Blokea erortzen denetik ez dago Amerika Latinan sortzen den modukoren ezer, eta bereziki ALBAk jasotzen duelako transmititzen dituen herri hoien sentsazio guztiak. Eta han aldaketak, transformazioak eta iraultzak posibleak izan dira noiz eta momentu batean zeinetan Europan maldan behera gauden.
Bestaldetik, Europan daukagun egoera ikusita eta borrokarako indarrak gogortu eta pizteko asmoz, Latinoamerikan 80 eta 90 hamarkadetatik sortatuko herri eta mugimenduek jasandako politika neoliberalak eraldatzeko eta liburuak irabazitako hamarkada lortzeko liburu idaztea okurritu zitzaigun. Azkenik, TTIPa aplikatzeko nahia gainean dugula ikusita, bere garaian ALCAren bidez Latinoamerikarekin TLCa handitu nahi izan zutenean hango mugimenduek geldiarazi izan zutela erakustarazi nahi izan dugu.

– Gaur aurkeztutako liburua “Irabazitako hamarkada Latinoamerikan”, kapitalismo eta imperialismoa Amerika Latinan hausnartzen du, eta batez ere hainbat herri eta mugimenduen erresistentzia, borroka eta sortatuko proposamen alternatiboak. Ze prozesu edo istorio topa ditzakegu liburu honetan?
Liburua formakuntza ikuspuntu batetik egin dugu, horretarako lehengo atala euskaraz eginda dago eta edukiz betetzeko erabiltzen ditugun hitz larri handi horiek aipatzen ditugu: imperialismoa, globalizazioa, sistema patriarkala, etabar. Kontzeptu hauek marko teoriko gisa hausnartzen ditugu, gero hurrengo ataletan erralitate praktikoetara joateko eta inperialismoak Latinoamerikan nola jokatzen duen sakontzeko. Horrela, Amerika Latinako azterketa orokorra geopolitikaren ikuspuntutik egiten dugu, eta gero 80ko hamarkada, galdutako hamarkada deitutakoa, zeinetan garaiko troikak egindako murrizketen bidez hainbat herritan egon ziren ondorioen analisia eta horren kontrako borroka orokorra edo globala nola gauzatu zen, bereziki ALCAren kontrakoa, aztertzen dugun; eta puntu bat harago joanda alternatibak eraikitzeko azmos, ALBAren sorreraz eta helburuetaz aipatzen ditugu ere. Jarraian, herriz herri prozesu ezberdin batzuk hausnartzen ditugu Mexikotik Argentinaraino: Kolonbia, Bolivia, Kuba, Venezuela, etabar. Eta azkenik, zer nolako irakaspenak izan ahal ditugun iparraldetik edo naziorik gabeko herrietatik aztertzen dugu.
– Lehen esa duzun bezala gaur egun Europako herriak, 80eko hamarkadan Amerika Latinak jasan zituen politika neoliberalak, sufritzen ari dira. Zer ikasi ahal dugu Latinoamerikako herri eta mugimenduetaz?
Objetiboki antzekotasun handiak daude Europan gaur egun bizitzen ari garen momentua eta Latinoamerikan galdutako hamarkada horien artean. Bakarrik ikusi behar da zenbat belaunaldi dauden langabetu, nahiz eta formatu eta prestatutak egon, eta ez daukate aukerarik ez hemen ez saltzen duten moduan atzerrira ere joateko ogibide bila. Europan mugimendu handi eta indartsua sortzen dugu edo larri ibiliko gara, eta gaur aurkezten dugun liburuak horretan lagundu nahi du ere.
– Liburua, esan duzun bezala, Askapenaren elkartasuna eta internazionalizmoaren ondoria da. Honekin lotuta, 2010ean Aspakenako 7 lagunoi atxolitu zintuzten, gehienak 6 hilabete inguru egon zineten preso, eta orain, bost urte geroago epaiketa hastear dago, zelan dago momentu honetan prozesua?
Momentu honetan Askapenako bost kide gaude prozesatuak eta horretaz gain Askapena, Askapeña eta Elkartuke – Bidezko Merkataritza, eta beste eragile batzuen ilegaliazioa eskatzen dute.
Azken finean, liburuan plazaratzen duguna eta Askapenak egunerakotasunean egiten duena berdina da. Normalean, ahalik eta instituzio gehienekin lankidetzan gauzak egiten saiatzen gara. Askapenaren helburua ez delako internazionalismoa modu sektorial batean lantzea, baizik eta modu integralean. Eta hortaz, beti esan dugu Askapena desagertzeko jaio zela, ba sektorialki ez delako landu behar internazionalismoa, eta argi dugu ere ez dela desagertuko, epaile batek Entzutegi Nazionalean holan agintzen duelako; nola edo hala aurrera jarraituko dugu liburu honekin edo halako ekintzekin, bereziki herri borroken protagonistei ahotsa ematen.

– Egoera hau ikusita, zein izango da Askapenaren defentsaren oinarria?
Askapenaren kontrako akusazioan gure ekintzak agertzen dira: brigadak, gizarte-langintzako ikasleak praktikak Latinoamerikan egitea, Coca-Cola edo Israel kontrako boikot kanpainak sustatzea, etabar. Ekintza hauengatik epaitzen gaituzte eta internazionalismoari eraso zuzena da. Aitzaki gisa ipintzen dutena, eta beraien lerro-nagusia, ekintza horiek ETAren aginduz egiten zirela da, eta horregatik gure ekintzak zilegitasuna galtzen zutela. Guk argi dugu Entzutegi Nazionalera joango garela, Askapenako kideak garela, ez dugula deus ezkutatzeko eta harro gaudela gainera hainbat ekintzez bidez bultzatzeaz.
– Azken hilabete hauetan hainbat ekintza ikusi ahal izan ditugu Askapena eta epaituko duten pertsonen alde, zelan jaso duzue elkartasun hori eta nola baloratzen duzue?
Beno ba indartsu. Ekintza guzti hauek Entzutegi Nazionalak markatu duen tesiari aurre egiteko indarra ematen digute .Alde batetik Euskal Herri gehienean mozioak aurkeztu eta onartu dira, eta horretaz gain instituzioen aldetik, adibidez, Nafarroako Parlamentuan egon gara, zeinean UPN eta PP salbu, denak nola edo hala, PSN barne, epaiketaren jarraipen bat egiteko konpromisua adierazi zuten; hortaz gain, kuatripartituak, Askapaneran printzipioekin bat egin edo ez, internazionalismoa ulertzeko modua zilegizko zela babestu zuen, gure proiektuarekin aurrera egiteko eta pertsonalki gure Eskubide Zibil eta Politikoak bermatuak izan daitezen aldarrikatuz.
40 herri baino gehiagotan ekimenak antolatu dira Espainiar Estatu Inperialista epaitzeko, eman den egoerari buelta emateko asmoz, non epaituak garenok epaileen parte izatera gonbidatu gaituzte herritarrak garen einean. Eta hori dana urriaren 12an batu egin zen, hispanitatearen egunean, Irunean herri-epaia emanez eta 5.000 pertsona bildu zituelarik manifestazio indartsu eta erraldoi batean. Herri-epaian bost lerro izan dira nagusi estatuaren izaera inperialista salatzeko: OTANen kide izanagatik parte hartutako guda inperialisteta, Ukraina edo Siria direla kasu; Sahararen okupazioarekiko duen ardura; Latinoamerikan orain dela 500 urte burututako genozidio eta inbasioa eta gaur egun, empresa transnazionalak egiten ari diren lapurreta; estatua berak herrien kartzel bat bilakatzeagatik estatu mailan dauden hainbat herrietarako, Euskal Herria noski, baina baita Galizia, Katalunia, Andaluzia, Gaztela edo libre bizi nahi duten beste herrientzako; eta azkenik, eta zalantzarik gabe, Giza Eskubideen eta Eskubide Zibil eta Politikoen urraketak. Gainera, baita Caracas, Montevideo, Buenos Aires, Amerika Latinako beste hiri batzuetan, Europan eta estatu mailan Askapenarekin elkartasun ekintzak egon dira. Gure atzean hainbat jende dagoela ikusita indartsu eta harro goaz herriaren babesa izan dugulako!
Javier Gonzalez Alvarez-ek Pueblos – Revista de Información y Debate koordinatzen du.

