» Venezuela eta Kubaren inguruko manipulazio mediatikoari aurre egito estrategien inguruan eztabaidatzen dugu? Hurrengo asteartean, Donostin, Cubainformación eta La Araña Feministarekin (Venezuela) hitzegingo dugu.

Nolako luzeera izango luekete egunkari eta albistegiek, Honduras eta Argentinaz hitzegiteko, Kubaz eta Venezuelaz aritzeko erabiltzen duten espazio bera erabiliko balute? Komunikabideek (eta hauen atzean dauden enpresek) erabiktzen dute zer den edo zer ez den albiste. Nahi dutena ezabatzen dute, garrantzitsuak ez diren eztabaidak sustatzen dituzte eta errealitatea desitxuratzen dute muturreraino.

Urte hauetan Venezuelaren kontrako benetako intoxikazio mediatiko bat bizi izan dugu, Kubaren kontra emandakoaren patroi berdinak jarraitu duena. Nola egin diote aurre komunikabide alternatibo eta herri-mugimenduek? Informazioa transmititzen, analisiak egiten, konpartitzen eta eztabaidatzen jakin dugu? Hobetu dezakegu?

Hurrengo asteartean, hilak 24, honen inguruan eztabaidatu ahal izango dugu Gioconda Motarekin, La Araña Feministako (Venezuela) koordinazio nazionaleko eta talde editorialaren kidea, eta José Manzanedarekin, Euskadi – Cubako komunikabideen arduraduna eta Cubainformación koordinatzailea.

Hitzaldia Egia Kultur Etxean (Donosti) izango da, urriaren 24an, 19:00tatik 21:00tara.  Ekintza doan da eta ez da aldez aurretik izena eman behar.


¿PARTE-HARTU NAHI DUZU?
Deitu 618172037 telefonora edo idatzi hurrengo helbide elektronikoetara:
parte-hartu@pazcondignidad.org
info@revistapueblos.org


 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude