Argitaratze-printzipioak

Pueblos nazioarteko bokazioa duen informazio eta eztabaida proiektua da. Elkartasunaren, lankidetzaren, kulturartekotasunaren eta, azken finean, herriek euren artean ulertzearen aldeko apustua izan nahi du. Argitaratzen dituen materialetan, dokumentatutako hausnarketak egoten dira, testuinguruan jarritako gizarte-prozesuen analisi kritikoa lortzeko asmoz.

  1. IndependentziaPueblosek uko egingo dio beste pertsona eta erakundeen influentziari hauen interesak lehen aipatutako helburuen kontrakoak direnean. Paperezko argitalpena argitaratze- batzordeak eta Erredakzio-batzordeak osatzen dute. Lehenengoa aldizkariaren abal intelektuala da eta bigarrenak zenbaki bakoitzaren edukiak eta ekoizpena koordinatzen ditu. Batzorde biek ez dute zertan laguntzaileen iritziekin bat etorri.
  2. Elkartasuna. Pueblosek, Iparraldea eta Hegoaldearen arteko menderatze-harremanak hausteko motortzat hartzen du elkartasuna. Hau proiektu politiko eta soziala da eta ez “beste”-en arazoei hurbiltze anbiguoa..
  3. Horizontaltasuna. Komunikazio proiektu honek gizartean inbrikatua egon nahi du eta informazioaren eta iritziaren ekoizpena zeharkako prozesutzat jotzen du. Honetan ez daude kontatzen duen ahotsa eta entzuten duten entzuleak, aitzitik, elkarri “kontatzeko” gaitasuna duten solaskideak daude. Proiektuak gizarte-mugimenduen ehunduran lotura izan nahi du, gure inguruko errealitateak aztertzeko tribuna. Hau da apustua: Iparralde-Hegoalde eta egile-irakurle binomioek sortzen dituzten menderatze-harremanak deuseztatu.
  4. Erantzukizuna. Erredaktoreek laguntzaileen artikuluen edukia eta estiloa errespetatzeko konpromisoa hartzen dute. Hala, espazioari edo ulergarritasunari dagokienez, hauek edizio prozesuan aldaketa txikiak egin ditzakete. Diseinua edukiaren zerbitzura egongo da.
  5. Tratamendu grafikoa. Argazkiak eta ilustrazioak gaiaren inguruan ikuspegi zabalagoa eta originalagoa emateko aukeratuko edo sortuko dira.
  6. PublizitateaPueblosen argitaratze-ildoarekin zerikusia duen publizitatea soilik onartuko da, erakunde publiko zein pribatuena.
  7. KonpromisioaPueblosek aipatutako puntu guztiak defendatzeko konpromisoa hartzen du, forman eta edukian koherentea den komunikazio proiektu bat finkatzeko helburuarekin.
Print Friendly, PDF & Email