Proiektua

Pueblos – Informazio eta Eztabaida Aldizkariak munduko errealitate sozial, politiko, ekonomiko eta kulturalak era kritikoan aztertzen ditu, elkartasunaren aldeko apustua eginez. Hau Paz con Dignidad / Bakea eta Duintasuna erakundeak argitaratzen du, argitaratze- eta erredakzio-batzordeetan parte hartzen duten pertsona eta erakundeen laguntzaz. Aldizkariak gizarte eraldaketa prozesuen alde lan egiten duten Iparraldeko eta Hegoaldeko erakundeen arteko loturak sustatzeko komunikazio-tresna izan nahi du.

Pueblos 1995. urtean sortu zen (bigarren aldia 2002an) eta argitalpen digitala (www.revistapueblos.org) eta paperezkoa du. Paperezkoa urtean lautan argitaratzen da (urtarrilean, apirilean, uztailean eta urrian). Pueblos aldizkariak beste zenbait material ere sortzen du, hala nola, bideoak, irratsaioak, koadernoak eta zenbaki bereziak.

Paperezko edizioan argitaratutako artikulu guztiak edo ia guztiak originalak dira eta aldizkariak ez du artikuluen egileen iritzien erantzukizuna. Hemen ikus dezakezu lizentziaren inguruko informazioa.

Pueblosen argitalpen digitalean, webean bakarrik topa daitezkeen artikuluak argitaratzen dira, baina paperezko argitalpeneko artikulu, argazki eta ilustrazio guztiak ere argitaratzen dira, hau bazkideen artean eta ohiko salmenta puntuetara banatu ostean. Edizio digitalaren bidez, Pueblosek egindako beste hainbat material ere banatzen da, esaterako, bideoak eta irratsaioak.

Hauetaz aparte, argitalpen digitalean beste zenbait hedabidek edo erakundek sortutako testu eta materialak argitaratzen dira.

Pueblos harpidetzen, liburu-denden bidezko salmentaren eta instituzio publiko desberdinen laguntzaren bidez finantzatzen da. Laguntza hau garapenerako hezkuntza, gizarte-eraldaketarako hezkuntza eta nazioarteko lankidetza proiektuen bitartez ematen da.

Print Friendly, PDF & Email