Tag Archives: euskera

#01 Herriak – 2017ko abendua

Jada, hemen duzu Herriak aldizkariaren ale berria. Herriak, Bakea eta Duintasuna Elkartearen proiektu bat da: euskara hutsean ekoiztutako aldizkaria. Pueblos aldizkariak lantzen dituen gaiak osatzen ditu, baina tokian tokiko gaiak jorratuz ikuspegi internazionalista eta feminista batetik.

#00 Herriak – 2017ko ekaina

Hilabete honetan jada, Herriak aldizkaria jaio berri da. Herriak, Bakea eta Duintasuna Elkartearen proiektu bat da: euskara hutsean ekoiztutako aldizkaria. Pueblos aldizkariak lantzen dituen gaiak osatzen ditu, baina tokian tokiko gaiak jorratuz ikuspegi internazionalista eta feminista batetik.

Euskararen biziberritzea: ezina ekinez egina

UNESCO erakundearen arabera, mende honetan munduko hizkuntzen erdiak baino gehiago gal litezke. Hizkuntza bat galtzen denean, harekin batera herri baten ikuskera ere galbidean geratzen da. Hizkuntza bat ez galtzeko, ezinbestekoa da hiztunak harro egotea euren mintzairaz. Baldintza hori beteta, jarraian etorriko dira gainerakoak (transmisioa, erabilera, plangintzak...). Gurera etorrita, euskarak Euskal Herriaren izaeran eta nortasunean duen garrantzia itzela da. Ezin da ulertu Euskal Herria euskararik gabe; gure hizkuntza da, eta ez da beste inon erabiltzen. Haren biziberritzea euskal herritarron esku egon da, dago eta egongo da.

Un acercamiento a la identidad de la cooperación La cooperación lingüística como clave para la soberanía cultural

La gestión de las identidades populares y el aporte que ésta puede hacer en la construcción de una sociedad más justa apenas ha sido recogida en el núcleo de los planteamientos políticos de los últimos siglos. Hablamos de las identidades de pueblos pequeños, minorizados, dominados y sin vocación imperial; el avivar esas identidades no se ha considerado históricamente elemento esencial de las reivindicaciones teóricas de una sociedad libre e igualitaria. Desde los paradigmas transformadores se ha dejado de lado la defensa de las culturas y modos de vida originarios, se ha relegado a la periferia de las luchas por un mundo mejor e incluso se ha visto como un obstáculo para su consecución. En unas ocasiones, se ha practicado la asimilación de naciones en nombre del paternalismo blanco, en otras como pura demostración de poder; tanto en un caso como en el otro, esta asimilación se ha dado a la sombra de una inflexible jerarquización identitaria que ha ido apropiándose del imaginario colectivo.

“Komunikazioa eta eskubideak” irratsaio-sorta

Demokrazia, botereak eta generoa aztertzen dituen irratsaio sorta aurkezten dizuegu jarraian, Antxeta eta Oiartzun Irratiek egina, Pueblos - Bakea eta Duintasuna Elkartearen laguntzarekin. Irratsaio sorta honek 5 atal ditu eta aipatutako gaietan adituak diren pertsona ezberdinak parte-hartzen dute: Oihana Etxebarrieta (Bilguna Feministako ekintzailea), Maite Asensio (Berriako kazetaria), Eneko Calle (Bakea eta Duintasuna Elkarteko kidea), Koldo Alzola (Hala Bedi Irratiko esataria) eta Mikel Otxotorena (ON:GIZ Elkarteko kidea). Bestetik, irratsaio-sorta Aitziber Zapirainek (Antxeta Irratia) eta Mirari Martiarenak (Oiartzun Irratia) zuzentzen dute.