Archivo de la etiqueta: bve

(Eusk) Euskal gatazkaren “argitu gabeko” kasuak eta biktima guztiek egia ezagutzeko duten eskubidea asetzeak dakarren erronka

Gai zinez zaila da euskal gatazkan «argitu gabeko» edo «egiarik gabeko» kasuak zelan kudeatu finkatzearena. Hasteko eta behin, ez dago ahobatezko irizpiderik, "argitu gabeko kasua" zer den definitzerakoan. Aipatutakoa ez da, beraz, ahobatezko termino juridikoa, eta, hartara, anbiguotasun-arazoak ekarri ahal ditu. Hala eta guztiz, Foro Sozial Iraunkorrak, duela hilabete batzuk, erabat beharrezkoa ikusi zuen alor hori jorratzea, biktima guztiek baitute eskubidea gertatu zaienari buruzko egia ezagutzeko -hori da-eta justizia eta aitortza lortzeko, eta egoera ez errepikatzeko berme nagusia-.