Archivo de la etiqueta: bizikidetza

(Eusk) Euskal gatazkaren “argitu gabeko” kasuak eta biktima guztiek egia ezagutzeko duten eskubidea asetzeak dakarren erronka

Gai zinez zaila da euskal gatazkan «argitu gabeko» edo «egiarik gabeko» kasuak zelan kudeatu finkatzearena. Hasteko eta behin, ez dago ahobatezko irizpiderik, "argitu gabeko kasua" zer den definitzerakoan. Aipatutakoa ez da, beraz, ahobatezko termino juridikoa, eta, hartara, anbiguotasun-arazoak ekarri ahal ditu. Hala eta guztiz, Foro Sozial Iraunkorrak, duela hilabete batzuk, erabat beharrezkoa ikusi zuen alor hori jorratzea, biktima guztiek baitute eskubidea gertatu zaienari buruzko egia ezagutzeko -hori da-eta justizia eta aitortza lortzeko, eta egoera ez errepikatzeko berme nagusia-.

(Eusk) Josetxo Arizkuren (EPPK): “ERABAKITASUN HANDIZ ARI GARA MUGITZEN ETA JOKABIDE HORREK HARRIDURA ETA NAHASMENDUA ERAGITEN DU GOBERNU, ESPETXE ERAKUNDE ETA ORGANO JUDIZIALETAN”

2011n ETAk jarduera armatuaren amaiera iragarri zuenetik Euskal Preso Politikoen Kolektiboak urratsak ematen joan da bakegintzaren bidean, eszenatoki berriari ekarpenak eginez, besteak beste, eragindako mina aitortzeko adierazpenak. Dena den, bide hori ez da erraza izan kolektiboarentzat, dispertsioa eta atxiloketak bitarte, barne-eztabaida bat abiatu zuten. Horren ondorioak ezagutu eta urtebetera, Kolektiboaren osasuna ezagutzeko Herriak aldizkaria Josetxo Arizkuren Ruiz (Iruñea, 1958) elkarrizketatzeko aukera izan du. Arizkuren, 72 urteko zigorra ari da betetzen Murcia I espetxean ETAko kidea izanagatik eta 2012tik Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) zuzendaritzako kidea da.