Archivo de la categoría: Euskera

(Eusk) Desazkundea eta Bizitze Ona Sarearen ibilbide kolektiboa

“Hedatzen ari den ekonomia baten ondasunek eta zerbitzuek laguntzen dute gizakien ongizatea hobetzen, baina neurri batean soilik. Hortik aurrera, hazkundeari lotutako gizarte- eta ingurumen-kostuen eragina hain da handia, ezen ongizate-maila murrizten baita (…), gizakien ongizateari laguntzeari utzi eta kaltegarri bihurtzen da. Hori dela eta, ezinbestekoa da garapen-eredua aldatzea: ekoizteko, kontsumitzeko, lan egiteko, bizitzeko... beste modu bat”. (Jorge Riechman)

(Eusk) Elkarrizketa Jon eta Maddi: “ERREKALEOR GERRA-MAKINA BAT, KONTRA-BOTERE MAKINA BAT DA; BAINA HEMEN EZER EZBERDINA SORTU EZEAN, EZ DA BALIAGARRIA IZANGO”

“Auzo askea”-ren gaztetxeko backstage-an bildu da HERRIAK Maddirekin (22 urte, urtebete Errekaleorren bizitzen) eta Jonekin (25 urte, horietatik 3 Errekaleorren bizitzen), kanpoko auzolanaren zaratatik urrundu nahian. Errekaleor izen aski ezagunaren atzean dagoenaz hitz egin dute: autonomia, kolektiboa, elkarbizitza eta eraisketa, besteak beste.

(Eusk) Errefuxiatua

Bagenuen, guk, jolas bat umetan: hitz bat aukeratu eta esanahia galtzen zuen arte errepikatzea: “euria, euria, euria, euria...”. Nago, gisako zerbait ez ote den gertatzen komunikabideetan etengabe entzuten dugun hainbat terminorekin; esanahiz husten, pisua galtzen, joaten direla harik eta haizeak eroaten dituen arte.

(Eusk) Elkarrizketa “Dejabu Panpin Laborategia”: “Antzerkia hitzez adierazi ezin diren sentimenduak poetikoki azaltzen duen arte bat da eta memoria historikoaz ari zarenean, jendearentzat arnasbide bat da”

Miren Alkala, Urko Redondo eta Ainara Gurrutxaga 2001ean sortutako Dejabu Panpin Laborategia euskal antzerki konpainiako kide dira. Sorkuntza eta esperimentazioa xede hartuta, plazaratutako hainbat antzezlenengatik sarituak izan dira eta horietako batzuk argitaratu ere egin dituzte.