Archivo de la categoría: Euskera

Nazioarteko finantza arkitektura berria: krisiaren aurrean Latinoamerikatik sortutako erantzuna

Nazioarteko finantza-sistemak herrien oparotasuna eta herritarren bizi-baldintzak hobetzen laguntzen al du? 2008an agertutako nazioarteko finantza-krisiak, mundua, bereziki Europa, astintzen jarraitzen du gaur egun. Krisiak, nazioarteko finantza-instituzio eta nazioarteko finantza-sistema osoaren rolei buruzko eztabaida mahigaineratu du; sistema honek, enpresen interesak eta gutxi batzuen irabaziak babesteko helburuarekin, arauketen ahultzea bultzatu du eta.

Bolivia: oparoaldi ekonomikoaren ameskeria

Boliviako gobernua protesta sozial handiko momentu batean aurkitzen da. 2010etik gatazkak izugarri ugaritu dira, 25 urteko errekorra gaindituz[1]. Aro erreboltari berriak Evo Moralesek sostengu elektoral izugarriaren bidez lortutako bigarren legealdiaren legitimitate galera erakusten du. Bere gobernu indigena eta anti-neoliberalaren kalitatearen inguruan zalantza-oldea sortarazi dute bi elementuk: batetik, bere gobernu-programa, Ama Lurrari errespetua erakusten omen dion diskurtsoak eta erauzketa-industriaren lagun den gestio publiko eraginkorraren arteko kontraesanak; besteti, asaldaketa-egoerari aurre egiteko errepresio gogorrak, TIPNIS-eko (Isiboro-Secure Lurralde indigena eta Parke nazionala) indigenen mobilizazio baketsuaren kontra emandakoak bezala.

Paraguaiar kilomboaren erreplikak

Menudo quilombo! Hau izan zen esaldirik errepikatuena Fernando Lugoren azken eta Federico Francoren lehenengo orduetan Paraguaiko presidentzian. Estatu kolpe parlamentarioa esan nahi du kilomboak, ulertzeko zaila dena baina ia jende guztiak ulertzen omen zuena nahiz eta ez justifikatu. “Sostengurik gabe gobernatzen zuen”, “herria gidatzen duten kazikeei aurre egin die”, “bakarrik zegoen”… hausnartu zuen ahots betez herri batek non, 24 orduz aparte, lasaitasuna izan zen nagusi.

Dosier “Hego Amerika: Erronkak eta aukerak” – 54 zenbakia – Laugarren hiruhilekoa – 2012

Dosier honek, azpikontinente hegoamerikarran jartzen du begirada; momentu honetan, bere oraina eta etorkizunerako funtsezkoa den bidegurutzean aurkitzen da eta. Paraguaik, Boliviak, Peruk eta Argentinak, ikuspuntu ezberdinetatik uzten dute agerian nola martxan jartzen ari diren kontrol instituzional mota berriak; mozorro demokratikoa jantzita ere, herri-subiranotasuna adierazten ez dutenak. Horrela beraz, mugak ganditzan dituen protesta oldea sortzan da.

Dosier “Ingurune justizia eta garapena” – 53 zenbakia – Hirugarren hiruhilekoa – 2012

Garapenari buruz hitz egin dezakegu ingurumen-ondare eta inpaktuen banaketa kontuan izan gabe? Eta, etika baztertu barik, gainerako bizidunak ere aintzat hartzen baditugu? Etnikoki diskriminatuta dauden edo txirotasunean bizi diren populazioek, poluzioaren eta baliabide naturalen gabetzearen zamarik larrienak pairatu ohi dituzte. Ingurune-justizia mugimendua, egoera hauen aurka sortu diren eztabaiden, politiken eta ekintzen ardatz zentrala bihurtu da. Txosten honek aurrerantz jarraitzeko bultzada berri bat izan nahi du.