Category Archives: Euskera

Jule Goikoetxea, EHUko irakaslea: “Ezkerrak estatuarekiko, boterearekiko eta domestikazioarekiko diskurtsoa zeharo aldatu behar du, bestela eskumak irabazten jarraituko du”

Jule Goikoetxea Mentxaka (Donostia, Gipuzkoa) filosofia, kazetaritza eta zientzia politikoak ikasi zituen Cambridgko eta Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Azken hamarkadan ikertzaile gisa ibila da Europako eta Kanadako unibertsitateetan. Gaur egun, ikertzaile eta irakaslea da EHUn, baina ezaguna da bere ekoizpen teoriko eta literarioengatik eta hedabideetan egiten dituen kolaborazioengatik, esaterako Berrian eta EITBn. Pasa den azaroan berarekin izan ginen Donostiako Elkar Aretoan bere azkenengo liburuaren aurkezpenean: "Demokraziaren pribatizazioa".

Desazkundea eta Bizitze Ona Sarearen ibilbide kolektiboa

“Hedatzen ari den ekonomia baten ondasunek eta zerbitzuek laguntzen dute gizakien ongizatea hobetzen, baina neurri batean soilik. Hortik aurrera, hazkundeari lotutako gizarte- eta ingurumen-kostuen eragina hain da handia, ezen ongizate-maila murrizten baita (…), gizakien ongizateari laguntzeari utzi eta kaltegarri bihurtzen da. Hori dela eta, ezinbestekoa da garapen-eredua aldatzea: ekoizteko, kontsumitzeko, lan egiteko, bizitzeko... beste modu bat”. (Jorge Riechman)