#01 Herriak – 2017ko abendua

Jada, hemen duzu Herriak aldizkariaren ale berria. Herriak, Bakea eta Duintasuna Elkartearen proiektu bat da: euskara hutsean ekoiztutako aldizkaria. Pueblos aldizkariak lantzen dituen gaiak osatzen ditu, baina tokian tokiko gaiak jorratuz ikuspegi internazionalista eta feminista batetik.

Komunikazio-tresna honen helburua nazioarteko lankidetzaren agendan dauden erronkak tokiko arazo eta aldarrikapenekin bat egitea da.

Azalaren diseinua: Unai Zorriketa.

Herriaken zuzendaritza-taldea orain arte proiektua babestu izan duten lagunek osatzen dute: Alfre Elgezabal, Jule Goikoetxea, Jon Gonzalez, Maddi Goikoetxea, Agus Hernan, Koldo Alzola, Edurne Bengoetxea, Andrea Gago, Ander Bolibar eta June Fernández.

Aldizkarian aurkituko dituzun edukiak www.revistapueblos.org atarian ere egongo dira eskuragarri.

Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu ale hau osatzeko kolaboratu duten pertsona eta kolektibo guztiei, besteak beste, Miren Amuriza, Luismi Uharte, Mugarik Gabe, Errekaleor, Goiener, Maskilu Kontserbak eta Elkar Argitaletxeari. Baita AEKri ere, beraiek egin baitute euskarazko zuzenketa.

Aldizkariaren koordinazioa Eneko Calle Garcíak egin du; diseinu eta maketazioa, Kalaka Komunikazio Parekideak; eta azalaren diseinua, Unai Zorriketak.

Informazio gehiago:
info@revistapueblos.org

Jarrai gaitzazu:
@revista_pueblos
@pazcondignidad


EDUKIAK:

SARRERA

MIHI–LUZEAK

SAKONEAN

GENEROA

GURE HEROIAK

TXIKITIK HANDIRA

KULTURAKTUA

  • Musika: D’Capricho duo kubatarra.

  • Liburua: Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak. 

SARETZEN

HERRIEN AGENDA

Print Friendly, PDF & Email

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude