Argentina. Ingurumen hezkuntza eskolan hasi behar da

Argentinako legeriak irakasle eta ikasleentzako ingurumen hezkun- tza hainbat ikuspegitik aurreikus- ten du. Dauden esperientziek esparru horretako iniziatiba eta elkartrukatzeetan gero eta interes handiagoa dagoela argi erakusten dute. Era berean, programa nazio- nal baten baitan irizpideak batera- tzen dituen plataforma interaktiboa ere badago (nahiz eta guztiek ez duten ezagutzen) eta probintziek, autonomia duten neurrian, era ezberdinean egiten dute aurrera. Argi dago, dena den, gure plane- tan gertatzen denaren berri izatea eta horretaz arduratzea gero eta garrantzitsuagoa dela.
p56_medioamb_argent
Argazkia: Natalia Noemí Gómez de Olivera. Fundación Vida Silvestre (Argentina).

Argentinan, hezkuntzaz hitz egiterakoan kontuan hartu behar aro neoliberalak, azken diktaduratik (1976-1983) Carlos Saúl Menem-en gobernurarte (1989-1999), estatu-sistemaren desegitean izan zuen rola. Ordurarte, heskuntza nazionala zen eta ardatz bateratzaileak zituen. 90ko hamarkadak, ordea, oraindik ere atzeragaitzak diren ondorio latzak utzi zituen: hezkuntza zerbitzuak 24 probintzietara transferitu ziren eta nazioak eskolarik gabe geratu zen. Orain orientabide orokorra baino ez dago. Egungoa, beraz oztopo handiko egoera da eta irakaslegoaren soldatak ezartzea ere zaila suertatzen da; izan ere, erabaki guztiak barrutien eskuetan daude eta barrutien Kontseilu Federalaren akordioen menpe aurkitzen dira.

Hondamendi horren adierazle menemismoak izan zuen protesta handienetako bat daukagu, hots, irakasleen karpa zuria. Kanpamendua Kongre- suaren aurrean kokatu zen eta bi urtez iraun zuen bertan haien eskaerak defendatuz, hala nola, aurrekontuen han- ditzea, orduko legearen indargabetzea eta araudi berri baten eraketa. Araudi berri honen edukiak kanpamenduaren baitan eztabaidatu ziren, non hiru milioi pertsona hartu zuten parte. 1999ko abenduan Hezkuntza Finantzamendu Legea lortu zen eta ordurarte ez zen kanpamendua jaso.

Argentinar Errepublikako Hezkuntza Langileen Konfederazioak (CTERA) 1992an hasi zen ekologia gaietan ardura izaten. Ordutik 2009 arte hiru batzar nazional eta formazio programa bat garatu zituen. Programa honek, Comahue-ko Unibertsitatearekin lortutako akordio bati esker, Ingurumen hezkuntza master bat jarri zen martxan leku ezberdinetan eta esparru honetako maisu aditu askok ikasi zuten bertan. Guillermo Priotto Ar- gentinako Ingurumen Idazkaritzako hezkuntza unitateko koordinatzaile ohia da. Bere hitzetan: “Eskarmentu horrek ingurumen arloko latinoamerikar pentsamoldea zer den ulertzen lagundu zigun. Latinoamerikar ikuspegiak mendebaldeko zibilizazio modernoaren kontrako kritika sakonean oinarritzen da. Ingurumen krisiaren jatorriaz hausnartuz zibili- zazio krisi batez ari garela adierazten digu; mendebaldeko eredu moderno, patriarkal, zuri, antropozentrikoaren krisiaz, alegia; hau da, mito edo suposizio okerrez abiatutako ereduaz, azken finean”.

Priottoren ustez, pentsamolde horrek dituen uste okerren artean bi dira nagusiak, hots, “planeta amaitezinean” bizi garela eta garapen ekonomikorako hazkundea beharrezkoa dela. Ikuspuntu epistemologiko batetik abiatuta “modernitateak zoritxarreko zatiketa eragin zuen, hain zuzen, gizarte-zientzia eta ingurumen-zientzien artekoa”. Hortaz, gizakiok, naturalak ezean, ingurua eraldatzen dugun izakiak gara, betiere gure behar, handinahi eta zekenkerien arabera. Ezagutzaren zatiketa hori diziplinen isolamenduan islatzen da”. Ezagutzaren iraultzek ez dute eraginik izaten zientzia fisikoetan eta, are gutxiago hezkuntza zientzietan. Beraz, “oraindik ere, hezkuntza sistemak gaur porrot egiten duen modernitate horren irudikapenak ditugu”.

ESKOLAN

Argentinan gizarte maila guztietako pertsonak joan daitezke eskolara. Haur eta nerabe gehienak eskolara joaten dira eta hezkuntzara zuzendutako dirua, gaur egun, Barne Produktu Gordinaren (BPG) ehuneko 6,7 da. Hezkuntza Ministerioaren arabera, 2007 eta 2008an 10.280.289 ikasle zegoen (1.485.899 lehenengo mailan, 4.664.025 lehen hezkuntzan, 2.153.329 bigarren hezkuntzako oinarrizko zikloan, 1.369.803 bigarren hezkuntzako ziklo orientatuan, 607.233 unibertsitatez kanpoko goi mailan, 1.567.519 unibertsitate mailako pregrardu eta graduan, eta 68.273 posgraduan).

Ikasle guzti hauek hezkuntza ekologikoa jaso beharko lukete Konstituziaren 41. artikuluaren arabera. Eduki hauek sustatzen dituzten beste bi lege ere badaude; bietako bat Hezkuntza Nazionalaren Legea (26.206) da. Honen arabera Hezkuntza Ministerioak, Kontseilu Federalarekin batera, “maila guztietan ingurumen hezkuntza bermatzeko tresnak eskaini beharko ditu”. Horretarako, 25.675 legearen “koordinazio mekanismoa” erabiliko da, “curriculumeko edukietan eta lehentasuna duten ikasketetan ingurumen hezkuntza barneratzeko politika eta estrategiak, baita irakasleen trebatzea ere”. Ingu- rumen Arau Orokor honek azaltzen duenez ingurumen irakaskuntza “ingurumen orekatuarekin bat datozen balio, jokabide eta jarrerak sorrarazteko oinarrizko tresna da; baliabide naturalen kontserbazioa sustatu eta biztanleriaren bizi baldintzak hobetzen dituztenak”.

Priotto-ren ustez, hezkuntza formalean baino ez daude planetan gertatzen ari denari buruzko hausnarketa espazio urriak. “Eskolan eztabaidatu beharko lirateke garapen ereduak. Es- kolan ez bada, non?”

INIZIATIBAK

Argentinan, Hezkuntza Ministerioak, Ingurumen Idazkaritzak, Kabinete Bulego Nagusiak eta Presidentziak bultzatuta Ingurumen Hezkuntza Iniziatiba sortu zen. Iniziatiba honek, edukiak eta ekintzak eskaintzeaz aparte, internet bidez eskarmentuak elkartrukatzeko plataforma ere eskaintzen du.

Beste alde batetik, barrutiek era ezberdinean egin dute lan. Entre Ríos, erdiekialdean, bere programa gehien garatu duen probintzietariko bat da, lan taldeen eta jarraitutasun ekintzen bidez (hezkuntza ekologikoari buruzko liburua, zientzia azoka, argazki txapelketak,…), hain zuzen; Chubut-ek, Patagonian, ingurumen hezkuntza zuzendaritza bat dauka eta hondakinei zuzendutako programa ere bai; Santa Cruz-ek, hau ere Patago- nian, ingurumen hezkuntzari buruzko aldizkaria argitaratu zuen; Chaco-k, ipar-ekialdean, ingurumen hezkuntza lan talde probintzialak ditu; La Riojak, ipar-mendebaldean, ekologiari buruzko hezkuntza testua sortu zuen; eta Rio Negro-k, hegoaldean, lan talde ederra antolatu zuen. Hauek kasu konkretuak izanik eta probintzien erabakiak gorabehera, orokorrean irakasle eta ikasleek klaseetara eramaten dute klima aldaketaren inguruan du- ten jakinmina.

Gobernuz kanpoko inizitiatiben artean, Fundacion Vida Silvestre Argentina (FVSA) eskoletan sartu zen Hezkuntza Kaxa proiektu baten bidez. Momentuz, proiektua Misiones eta Capital barrutiei baino ez dago zuzenduta. FVSAko partaidea den Juan Manuel Ojearen aburuz, ingurumen irakaskuntzan lau dira erronkak: edukien aplikazioa (maisuen esku baitago), laguntza testuen ekoizpena, kalitatezko materialak lortzea eta irakasleen formakuntza. “Erronka hauei erantzuna ematen hasi nahi dugu” dio Ojeak. Helburu horrekin, FVSAk klasean egiteko 70 ekintza biltzen dituen liburua, flora eta fau- nari buruzko liburua eta beste zenbait material sortu zituen, aipatutako hezkuntza kaxan daudenak. Hezkuntza kaxa banku baten eta posta enpresa baten sostenguaz, hiriburuko eskola publiko zein pribatuetan banatu zen eta Ojearen ustez, oso feedback ona izan zuen.‰


Rosaura Audi kazetaria da.

Itzulpena Iñigo Gallastegik egin du.

Dosierra 56. alea. Bigarren hirulekoa. Pueblos – Revista de Información y Debate.

En castellano: “Argentina. La educación ambiental empieza por la escuela”.


Print Friendly, PDF & Email

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *