Latinoamerikar hezkuntza herrikoia: gaurko testuinguru eta erronkak

Paulo Freire-ren Herri Kulturaren Mugimenduak bultzatutako hezkuntza askatzailearen proposamenean oinarrituta, Hezkuntza Herrikoia (HH) XX. mendeko 60ko hamarkada hasieran Brasilen sortzen den pe- dagogia korrontea da. Ondorengo hamarkadetan, Latinoamerikan zehar milaka maisuk, irakaslek, hezi- tzailek, kultura eragilek, militante sozialek, erakunde zibilek eta sa- rek Freireren ideiak garatu eta aplikatzen dituzte eta, ondorioz, HH hezkuntza mugimendua bilakatzen da. Egun, borroka politiko eta sozialaren adierazpen berrien aurrean, HHk ibiltzeko zenbat falta den galdetzen dio bere buruari.

p56_paulo_freire_paulaEsparru horren inguruko ikuspuntuak, ekintza eremuak, subjektua eta praktikak anitzak direla jakinda ere, hezkuntza herrikoiari izaera eta indarra ematen dioten zen- bait ezaugarri eta ideia laburbiltzea posible da [1]:

  • Gizarte ordenaren interpretazio kritiko sutsua eta hezkuntza sistema hegemonikoaren ugaltze rolaren inguruko eztabaida.
  • Xede etiko-politiko askatzailea: bidegabekeriak, mendekotasunak, bazterketak eta ekitate eza gain- ditzen dituzten gizarteak sortzeko asmoa.
  • Alderdi herritarrak, euren anto-lamendu eta borrokak sendotuz, eraldaketa subjektuak bihurtzen lagundu.
  • Ekintza pedagogikoa den heinean, esparru subjektiboan izan nahi du eragina (konzientzia, kultura, sinesmenak, interpretazio markoak, emozionaltasuna, borondatea eta gorpuztasuna).
  • Lan metodologia partehartzaileak eta eztabaidarako irekiak sortu eta aplikatu; adibidez, ezagutza era kolektiboan sortzea edo jakintzen arteko elkarrizketa.

ARLOAK , AKTOREAK ETA EREMUAK

Hezkuntza ekintza askatzailea denez, HHk korronte anitzekin izan du erlazio estua, hala nola, askapen-teologiarekin, komunikazio alternatiboarekin, feminismo herrikoiarekin eta ikerketa-ekintza partehartzailearekin. Horrela, hezkuntza jarduera herrikoiak ekonomia, politika eta kultura esparruetako beste hainbat proiektu, prozesu eta gizarte mugimendurekin daude lotuta. Hortaz, Latinoame- rikan, hezkuntza herrikoiaren balantzea egiteak espazio, aktore eta praktika ezberdinak identifikatzea eskatzen du.

Lehen momentu batean, HHren ardatz nagusia alfabetatzean eta gazte zein nagusien hezkuntzan zetzan. Handik gutxira, ordea, gizarte mugimendu eta erakundeetako buruen heziketan hasi zen, baita osasun, komunikazio, genero, ingurumen eta elkartasun-ekonomia alorretako lanetan. XX. mende amaierako demokratizatze prozesuekin batera, HH eskola formalean sartu zen eta parte-hartze lokala, hezkuntza hiritarra eta giza eskubide heziketa lantzen hasi zen. Gaur egun, esparru berriak agertzen dira, esate baterako, elikadura burujabetza, agroekologia, kulturartekotasuna eta justizia komunitarioa.

Hasieratik, HHn hainbat profesional konprometituk osatutako erakunde zibilek aritu dira. 80ko hamarkadatik aurrera, horietako batzuk sareak osatu dituzte. Hau da Latinoamerikako Hezkuntza Herrikoi Kontseiluaren (CEEAL) kasua, HH kontinente mugimendua bihurtzen lagundu duena. Haien asmo askatzailea dela eta, HHko praktikak herri zanpatuetan zentratu dira, hau da, nekazarietan eta auzo xumeetan.

80ko hamarkadatik aurrera “sektore xumeek” emakume gazte eta oinarrizko komunitate kristauen aur- pegiak zituzten. Gaur, ikuspegiaren zabaltzeari esker, HHk hezkuntza formaleko irakasleria eta ikasleriarekin, buruzagi eta agintari lokalekin, LGBT kolektiboekin, eta herri indigena eta afroekin egiten du lan.

HHk gizarte erakunde eta kolektiboen trebakuntzarako tailer, kurtso eta kanpainak lehenesten ditu. Era berean, agintarien formazioa eta hezkuntza materialen sorrera bultzatzen du. Zenbait zentrok ikerketa sozial eta pedagogikoari ere zuzendu dira, eskarmentuen sistematizaziora, bereziki.

Berez, HH bazen garrantzitsua eta anitza CEAAL baino lehenago. Baina ehun bat zentro baino gehiago duen sare honek testuinguru, tentsio, ezta- baida eta erronkak antzemateko lana errazten du. Ondoren, 2002tik 2012ra La Piragua [2] aldizkarian argitaratu- tako zenbait artikulutan oinarrituta, azalduko ditut HHren gaur egungo testuinguru eta erronkak.

90ko hamarkada erditik aurrera, Latinoamerikako herri gehienek diktadura amaitu berri zuten arren, sineskeria neoliberalaren ondorio latzek gogoa kendu zioten erreforma demokratikoek sortutako zirrarri. Pobrezia eta desberdintasun sozialak izugarri hazi ziren eta langabezia, ezegonkortasuna eta formaltasun eza lan esparruaren adierazgarriak bilakatu ziren. Aldi berean, estatuaren modernizazio politikak gorabehera, plutokrazia, ustelkeria eta legitimitate krisia larriagotu ziren.

Jendearen bizi baldintzen okertzearen aurrean erresistentzia eta protestak berpiztu ziren. Mende hasierarekin batera Ekuador, Bolivia, Brasil, Kolonbia, Argentina eta Mexikoko zenbait mugimendu indigena, nekazari eta herrikoi gora egin zuten politikan. 2000tik aurrera biltzen den Mundu Gizarte Foroak aldaketa giro hori irudikatu du “beste mundu bat posible da” lelopean.

Era berean, inkonformismo orokorraren adierazpide, demokrazia oligarkikoei ezkerrekoak omen diren gobernuek jarraitu zieten. Estatu Batuek eta Nazioareko Diru Funtsak aurreko hamarkadetan inposatutako politikekin konparatuta, Brasil, Boli- via, Argentina, Venezuela, Ekuador, Uruguai, El Salvador eta Peru politika alternatiboak sortzen ari dira.

Eraldaketa eta egoera berri hauen jakitun, CEAAL sareko zentroek haien indar kritiko eta utopikoa zaindu nahi dute. 2003z geroztik erronka berriak aurreikusten dituzte: HH paradigma askatzaileen barnean berretsi, gizarte mugimenduekiko antolamendua sakondu, demokratizazioa, aniztasuna sustatu eta gizarte baz- terkeria eta diskriminazioa gainditu. Erronka horiek helburu eta ardatz hartu zituzten 2004ko eta 2008ko asambladetan, Recifen eta Cocha- bamban, hurrenez hurren.

HH paradigma askatzaileen barnean berretsi

HHk korronte kritikotzat jotzen du bere burua eta, hortaz, bere ikuspegi politikoak aldaketa berriei egokitzen saiatzen da, baita pentsamolde neoliberalaren aurrean ere. Gainera, CEAALren praktikak bideratzen dituzten zentzu politikoek ere sareko kolektibo batzuk kezkatzen ditu, gehienbat erretorika liberalak markatu- tako aro baten ostean.

HHk bere buruari aurkeztu zion erronkaren inguruan adostasunak badaude. Horietako bat paradigma izaera zentzu epistemologikoaz aparte zentzu orokorrean ulertzeko beharrean datza, hau da, kulturaren jatorrian. Handik abiatzen dira kolektiboak, errealitatearekin erlazionatuz eta, bertan, subjektibitateak funtsezkoak dira. Askatzaile izateko “orden hegemonikoak sortzen dituen desberdintasun eta asimetrien kontra eta gizarte justu eta gizatiarraren alde egiten duten ikuspegiak barneratu” behar du paradigmak.

Bigarren adostasunaren arabera paradigma askatzaileek dimensio gnoselogikoa (interpretazio kritikoa), dimentsio politikoa (aukera alternatiboa) eta dimentsio praktikoa (ekintza indibidual eta kolektiboak gidatzen dituena) dituzte. Paradigmak berritzeko konzientzia kritikoa eta subjektibitate matxinoak indartu behar dira.

Hirugarren adostasuna hau da: HH ez da askatzailea den guztiaren jabe. Aitzitik, HH pentsamolde kri- tiko eta utopikoen eremu zabalean aurkitzen da, filosofia, teologia, etika eta askatasun-psikologia eta beste batzuekin batera.

Azken adostasuna da HHk berezko ondare teoriko eta praktikoa duela, eta hau, gizarte mugimendu latinoamerikarren esperientziarekin batera, berreskuratu eta sistematizatu behar dela. Pentsamolde pedagogiko gisa lortutako ondareaz aparte, praktikatik sortutakoa ere bada.

GIZARTE MUGIMENDUEKIKO ANTOLAMENDUA HOBETU

Hasieratik, HH bizi baldintza duinak aldarrikatzen dituzten antolatze prozesu eta herrimugimenduei lotuta egon da. Mugimendu horien inguruan diskurtsoak eraiki ziren; hain zuzen, aldaketa sozialaren subjektu historikoaren inguruan, nortasun kulturalen berrestearen inguruan eta subjektu horren sorreran HHk euki behar duen rolaren inguruan.

Alabaina, 90ko hamarkada erdial- detik aurrera CEAALko hainbat zentrok eta idazkaritzak berak transizio demokratikoarekin batera sortutako instituzio eta politiketan eragitea bi- latu zuten, oinarri erankundeekiko eta herri-mugimenduekiko lotura historikoak zaintzeari utzita. Bitartean mungimendu eta erakunde hauek, euren aldetik, demokrazia berri hauen gabeziak utzi zituzten agerian.

Haien berpizte prozesuetan, herri-mugimenduek hezkuntzaren garrantzia barneratu zuten eta proposamen pedagogikoak soru zituzten. Proposamen hauek Freire eta HHren ekarpenak aitortzen zituzten arren, erreferente berrietan oinarritzen ziren, hala nola, Brasilgo Nekazaarien lurraren pedagogian, zapatismoaren pedagogia matxinoan edo kolonbiako herri indigenen berezko pedagogian. HHk harremanak errekuperatzen ditu gizarte mugimenduekin; ezagutzak elkartrukatzeko, elkarrengandik ikasteko eta elkarrekin pentsamolde pe- dagogikoa eta hezkuntza estrategiak sortzen jarraitzeko.

HH ETA DEMOKRATIZAZIOA

Eskualdeko demokraziei “intentsitate baxukoak” edo “murriztuak eta mu- rriztaileak” esan ohi zaie; izan ere, hiritarren parte-hartzea botoa ematera mugatzen dute eta errenta banaketa desberdintasunak estaltzen saiatzen dira. Hori dela eta, gizarte mugimenduek eta gizarte zibil antolatuak “demokraziak demokratizatu” behar direla gogorarazten dute; hau da, hauek errora eraman, agintea herriari itzuli eta osotasuna bilatu, hazkunde ekonomikoa justizia sozialarekin eta partehartzearekin lotuz. Borroka horretan hiritar-zaingo, gobernu demokratiko lokal eta kolektibo esperientziak bi- derkatu dira.

HH, giza eskubide eta parte-hartzerako hezkuntza demokratikoa den heinean, demokratizazio prozesu honi lagundu dio. Hala ere, kritikoa eta alternatiboa den berezko planteamendua garatzea falta zaio, pentsamolde liberal hegemonikoaz harago.

DIBERTSITATEA ETA BAZTERKETA AURREZ AURRE

Bai herri indigena eta afroek, bai emakumeen mugimenduek eta bai aniztasun sexualaren inguruko mugimenduek eskubide gisa aldarrikatu dute ekitatea dibertsitatean; nortasunak eta adierazpideak definitzen dituen desberdintasunaren aurrean errespetua. Haien borrokek eta eskaerek bete betean jo dute esplotazio eko- nomikoa eta manipulazio politikoaren diskriminazio eta mendekotasun logikan. Kultura, erlijio eta gizarte eredu hegemonikoetan giza duintasuna ukatzen duten logiken mamira joan dira. Egunerokoa atera dute borroka politikoaren agertokira eta horrela, hartzen ditugun rolak eta sortzen ditugun harreman sozialak errotik berrikusiarazten digute.

HHk giza askapenaren dimensio hauek, hots, borroka sozial eta politikoaren adierazpen berri hauek onartu behar izan ditu. Beraz, hezkuntza herrikoiaren praktikak berrikusiz galdetzen diogu gure buruari zenbat falta den ekitatea lortzeko eta diskriminazioa gainditzeko bide honetan.‰


Alfonso Torres Carrillo kolonbiar herri hezitzailea da eta Universidad Pedagógica Nacional-eko irakaslea eta ikertzailea.

Itzulpena Iñigo Gallastegik egin du.

Dosierra 56. alea. Bigarren hirulekoa. Pueblos – Revista de Información y Debate.

En castellano: “La Educación Popular latinoamericana: contextos y desafíos actuales”.


NOTAS:

  1. Torres, Alfonso (2007): La educación popular. Trayectoria y actualidad, El Búho, Bogotá.
  2. Informazio gehiago eta aldizkariaren aleak PDF formatuan deskargagai hurrengo weborrian: www.ceaal.org.

 

Print Friendly, PDF & Email

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *