Nazioarteko finantza arkitektura berria: krisiaren aurrean Latinoamerikatik sortutako erantzuna

Nazioarteko finantza-sistemak herrien oparotasuna eta herritarren bizi-baldintzak hobetzen laguntzen al du? 2008an agertutako nazioarteko finantza-krisiak, mundua, bereziki Europa, astintzen jarraitzen du gaur egun. Krisiak, nazioarteko finantza-instituzio eta nazioarteko finantza-sistema osoaren rolei buruzko eztabaida mahigaineratu du; sistema honek, enpresen interesak eta gutxi batzuen irabaziak babesteko helburuarekin, arauketen ahultzea bultzatu du eta.

Latinoamerikan, duela zenbait urtetik hona, finantza-erakunde internazionalen egitura era funtzionamendua erreformatzeari buruz hitz egiten ari da. Finantza arkitektura berria eratzeari dagokion eztabaida, integrazio ekonomikoaren aldeko apustua da, eta aldi berean, Latinoamerikako integrazio politikoaren alde, gizarte zibiletik egindako apustuaren parte ere bada.

Paula Cabildo

Mundu osoa suntsitzear egon ziren bi mundu guerren ostean, nazioarteko finantza-orden berri bat ezarri zen. Honen egitura, 1944an diseinatzen hasi zena, hurrengo bi instituzio naguasiak zituen bere barne: Nazioarteko Diru Funtsa (NDF) eta Munduko Bankua (MB).

80ko hamarkadaren erdialderantz, merkataritza harremanen liberalizazio orokorra hasi zen. Finantzamerkatu domestikoaren desarautzearekin batera, 90ko hamarkadan, nazioarteko kapitalfluxuak era esponentzialean hasi ziren. Bi fenomeno hauek garrantzi handiko aldaketa eragin zuten nazioarteko finantza-sistemaren funtzionamenduan, eta aldaketa hau herrien finantza-egonkortasun ezaren oinarrian dago.

1997ko asiar krisia eta Mexikar, Brasildar eta Errusiar krisiak fi nantzaezegonkortasun honen adierazpenetariko batzuk izan ziren. Hauek, zenbait elementu kontutan hartuta, nazioarteko finantza-instituzioei buruzko lehenengo eztabaida bat sorrarazi zuten: alde batetik, instituzio horien egiturari buruzkoa, eta bestetik, nazioarteko finantza-egonkortasuna lortzera eta garapen baxuko herrien pobrezia murriztera zuzendutako neurriei dagokiena.

GLOBALIZAZIOA ETA KRISIA

Honek, nazioarteko finantza-sistemaren ezgaitasuna utzi zuen agerian, ez baitzen, mundu ekonomia krisietaz babesteko gai; eta krisiek inpaktu handia zeukaten jende askorengan, bereziki pobrezia egoeran aurkitzen zirenengan. Mundu krisiak kapitalismoaren zati banaezina izanda, 80 hamarkadako zor-krisiaz geroztik haien maiztasuna hazi dela ikusi ahal izan da.

Globalizazioa dela eta, ekonomia eta merkatuen arteko interakzioak era nabarmenean hasi dira; bai merkatu errealei, bai finantza-merkatuei dagokienez. Finantza arloko berrikuntzek eta finantza-fl uxuen liberalizazio progresiboak, salerosketa finantzarioak igoaraziz aparte, lurrunkortasuna bultzatu ere egin dute.

Elkarrekiko menpekotasun ekonomikoaren sakontzea, hazkunde iraunkorra dagoen kasuetan onuragarria izan daiteke; baina oraingo testuinguruan, boomerang baten antzera kolpatu ditzake ekonomia ahulenak garapen baxuko barne merkatuak dituztenak eta  esportazio dibertsifikatutak ez dituztenak (azken hau da Latinoamerikako ekonomia askoren kasua, erauzketa-industriaren menpe daudenak). Ekonomia batetik besteriko extrernalitateen kutsatze eta arraste efektuak etengabe ematen dira fi nantza-globalizazioak markatutako jokaleku honetan, hala nola, 1929ko eta 2008ko krisien kasuetan.

Azken krisian, mundu ekonomiaren oinarria izan ohi den dolarra, ezegonkorra eta konfi antza gutxikoa bilakatu dela hauteman daiteke; bai ordainbide gisa, bai erreserba aktibo gisa. Mundu ekonomia dolarrean oinarrituta dagoenez, eta Estatu Batuek sostengu erreala ez duten dolarrakjaulki dituztela kontutan hartuta, mundu osoa, gero eta gutxiago balio duen moneta baten pisua jasaten ari da. Artikulu honetan fi nantza arloa azpimarratzen den arren, krisi hau, finantza krisi arrunta ez den premisatik abiatzen da. Krisi hau, konplexuagoa, oraingo ereduaren agortzea adierazten duen heinean, zibilizazio-krisia izan liteke. Aldi beran, munduan, botere oreka berria agertzen ari da Estatu Batuak, Europar Batasuna eta Japonen gainbehera eta BRICS[1] taldearen urgaineratzea dela eta. Krisi hau, bada, adierazpen anitzak dauzka.

Finantza arlora itzuliz, hazkunde aroetan, fi nantza esparruko aktoreek arriskuak gutxietsi dituztela egiaztatu dezakegu; adibidez, zorpretze maila altuei dagokionez. Horri esker, zorraren arazoa, lehen Hegoaldeko herrietan kontzentratuta zegoena, gaur egun, mundu osoko problematika bihurtu da, eta herri aberatsenak dira zor handienak dituztenak.

GERO ETA KRISI SAKONAGOA, GERO ETA INTEGRAZIO HANDIAGOA

Latinoamerikako gizarte, politika eta ekonomia integrazioa indartzeko zenbait iniziatiba sortu ziren eskualde horretako Estatuetatik. Jarraian, horietako bakoitzari buruzko aipamena.

Ameriketarako Bolibartar Alternatiba (ALBA). Erakunde hau, Estatu Batuek sustatutako Ameriketako Merkataritza Askeko Eremuari (ALCA) aurre egiteko jaiotzen da. Hasieran Venezuelak eta Kubak osatuta, gero Antigua eta Barbuda, Bolivia, Dominika, Ekuador, Nikaragua, Saint Vincent eta Grenadinak, Bolivia eta Honduras gehitu ziren (azken hau Zelaya presidentearen kontrako kolpe ostean utzi zuen erakundea). Nazio ezberdinen abantailak ustiatzeko moduko mekanismoak eratzea du helburu, herri hauen arteko asimetriak orekatzeko asmoz. Konpentsaziofuntsak erabili, eta Herrien Merkataritza Hitzarmena (TCP) aplikatzen ditu.

Andeetako Nazioen Komunitatea (CAN). 1969an Cartagenako Akordiotik jaiotako eskualde-erakundea. Orain Boliviak, Kolonbiak, Ekuadorrek eta Peruk osatuta. Herri andetarren elkartearen bidez garapen integrala, orekatuta eta autonomoa lortzea du helburua. 1976. urtean, Txilek utzi zuen (Augusto Pinochet-en diktadura pean). Geroago (2006), Venezuelak utzi ere egin zuen, Kolonbiak eta Peruk sinatutako Merkataritza Librearen Hitzarmenen (MLH) aurkako protesta gisa.

Latinoamerikar eta Karibetar Estatuen Komunitatea (CELAC). Eskualde mailako gobernuen arteko erakundea da. Latinoamerikako herrien garapena eta integrazioa sustatzen du. 2010eko Latinoamerika eta Karibearen Batasunaren Gailurrean eratuta, “elkartasun, elkarlan, osagarritasun eta adostasun politikoa”-ren esparruan, latinoamerikar eta karibetar herrien integrazioa sakontzea du helburu, potentzia handien tutoretza alde batera utzita[2].

Hegoaldeko Merkatu Komuna (MERCOSUR). 1991ean sortutako azpieskualde blokea, Argentinak, Brasilek, Paraguaik[3], Uruguaik eta Venezuelak osatuta. Bestalde, Bolivia, Txile, Kolonbia, Peru eta Ekuador ditu lagun. Helburuen artean, hurrengoak ditu: kideen arteko ondasun, zerbitzu eta produkziofaktoreen zirkulazio librea; kanpo muga-zerga  komuna eta merkatalpolitika komuna; Estatu kideen arteko politika makroekonomiko eta sektorialen koordinaketa; eta integrazio prozesua indartzeko, legedien amortizazioa[4].

Hegoamerikar Nazioen Batasuna (UNASUR). Eskualde mailako erakundea da. Hegoamerikar identitate eta herritartasun baten eraketa, eta eskualde eremu integratuta garatzea ditu helburu. Hamabi Estatuk osatuta dago. Estatu hauen biztanleria, 400 miloi pertsona, Latinoamerikako ehuneko 68a da.

Esperientzia hauek, latinoamerikar integrazio eta adostasun politikorako eremuak eratzeko borondatea nabarmendu dute. Ikuspuntu politiko ezberdinak egon arren (bereziki UNASURen), espazio hauetan, Latinoamerikaren interesak laguntzen dituen finantza-entitate propioak sortu beharra planteatu ere egin da.

ESKUALDE-ERANTZUNA ARAZO GLOBAL BATEN AURREAN

Testuinguru honetan, Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) rola jartzen da zalantzan; krisiak kudeatzeko duen gaitasuna, batez ere gertatu berrienak; eta era berean, diru publikoarekin bankuak erreskatatzeko operazio garestietan izan duen funtsezko rola. Honen aurrean, latinoamerikar gizarte zibiletik, nazioarteko fi nantza arkitekturaren eskualderatzea  proposatu egiten da, garatzen ari diren eskualde-integrazio iniziatibak indartzeko intentzioarekin.

Izan ere, Zor, Garapen eta Eskubide Sare Latinoamerikarretik (Latindadd) eskualde finantza arkitektura berria proposatzen da; era araututa eta gardenean funtzionatzen duena, egonkortasun eta integrazio ekonomikoaren sustapenerako. Era berean, lehengaien merkatu espekulatiboak, batez ere elikagaienak, desagertarazten saiatzen den arkitektura; zor ilegitimo eta jasanezinak baliogabetzen dituena; herri, eskualde eta mundu osoko garapena eta ekitatea sustatzen duena; kapital-mugimenduen kontrol mekanismoak eratzen dituena; paradisu fi skalak eraisten dituena eta, azkenik, mundu fi nantzen eskualdetzearen aldeko apustu irmoa egiten duena.

ESKUALDE FINANTZA ARKITEKTURA BERRIAREN INSTRUMENTUAK

Instrumentuen artean hurrengoak aurkitzen dira:

Integraziorako Hegoaldeko Funtsa. Aintzat hartu beharko lituzke eskualdeko herrien nazioarteko erreserbak. Momentu honetan, 90ko hamarkadako pilatze eta superabit politikei esker, erreserba horiek maila altuan aurkitzen dira, eskualdera zuzendutako nazioarteko lankidetzaren zenbatekoaren gainetik ere. Honek, kanpo-fiantzamenduarekiko menpekotasuna gainditzea ahalbidetuko luke, bere baldintzapekotasuna garaitzea eta dirua edukitzea, pagamendubalantza arazoetarako, krisiarako, etab.

Hegoamerikar Batasun Monetarioa. Egonkortasuna eskaini eta eskualdetik kanpoko merkataritzari lotutako lurrunkortasuna murriz lezake. Honek, dolarraren menpekotasunetik kanpo salerostea ahalbidetuko luke, dolarrak dakartzan kostuak desagertuta. Ondorioz, eskualdeko barne merkataritza indartuko litzateke. Kontu unitate hau bultzateko erabaki bateraturik ez dagoen arren, banku zentralen politiken koordinazioari dagokionez aurrerapenak ikus daitezke.

Hegoaldeko Bankua[5]. Bere funtzionamendua, iniziatiba txikiak, enpresa txikiak eta produkzio txikia fi nantzatzera zuzenduta egongo litzateke. Era berean, beste printzipiotan sostengatutako enpresa-oinarri berria sortarazten saiatuko litzateke. Hau ingurumenaren aldetik iraunkorra izan beharko litzateke eta behinbehineko lan ezegonkorrak dituen gehiegoarentzako lanpostuak eratzen lagundu beharko luke.

Eskualdeko finantza arkitektura berriaren aldeko apustua, praktika eta diskurtso kontrahegemonikoak planteatu ohi dituzten mugimendu eta sareen hausnarketa, ekintza eta proposamenen norabide berean dabil. Ekonomia solidarioa, buen vivir edo bizitze ona, postextractivismo-a, ekonomia feminista eta ekologia politikoa, dira Latinoamerikatik proposatzen diren aukeretako batzuk neoliberalismoaz beste egin dezagun.


Giancarlo Castiglione Guerra Red Jubileo Perú sarearen koordinatzailea da. Espazio honek, Zor, Garapen eta Eskubide Sare Latinoamerikarra (Latindadd) osatzen du aldi berean.

Itzulpena Iñigo Gallastegik egin du.

Artikulu hau “Hego Amerika Erronkak eta aukerak” (54 zenbakia – Laugarren hiruhilekoa – 2012) dosierrean argitaratu da.

Nº 54 de Pueblos – Revista de Información y Debate, Cuarto trimestre de 2012.


1. BRICS izenaz, hurrengo herriek osatutako taldea ezagutzen da: Brasil, Errusia, India, Txina eta Hego-Afrika.
2. www.publico.es/internacional/410348/america-latina-se-sacude-la-tutela-de-eeuu-y-europa-al-crear-la-celac
3. Orain, Lugo presidentearen uzkailtzea dela eta zigortuta dago, Usuaia-ko Protokoloaren Klausula Demokratikoa urratzen baitu.
4. www.mercosur.int
5. Hegoaldeko Bankuaren Osatze Hitzarmena sinatu zuen Uruguaik 2012ko Apirilean. Horrela lortzen da hitzarmen hau indarrean egoteko exigentzia legala. Argentinak, Boliviak, Ekuadorrek eta Venezuelak lehendik zuten hitzarmena sinatuta. Uruguaiek sinatu duenez, Hegoaldeko Bankuak 2013ko Aprilan hasiko da lanean.


Print Friendly, PDF & Email

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *