Kooperazioaren identitatera hurbilduz. Hizkuntza-lankidetza kultura-subiranotasunerako gako.

Herri identitateen kudeaketa eta honek gizarte justuagorako bidean egin dezakeen ekarpena ez da ia jaso azken mendeotako planteamendu politikoen ardatzetan. Herri txiki, gutxitu, menderatu eta inperio-bokaziorik gabekoen identitateez ari gara; horien hauspotzea ez da kontsideratu izan, historikoki, jendarte libre eta berdinzaleen aldarri teorikoen osagai funtsezko. Paradigma eraldatzaileetatik bazter kokatu izan da jatorrizko kulturen, bizimoduen, defentsa, mundu hobeago baten aldeko borroken periferian, haren erdiespenerako trabatzat hartu izan ez denean. Batzuetan paternalismo zuriaren izenean praktikatu izan da jatorrizko nazioen asimilazioa, besteetan botere erakustaldi soil gisa. Kasu baten zein bestean, imajinario kolektiboa bereganatuz joan den identitate-hierarkizazio zurrunaren itzalpean.

Disculpa, pero esta entrada está disponible sólo en “Euskera”.

Print Friendly

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *