Saharaz azpiko Afrikak komunikatzen digunean

Komunikazioa, bere letra eta ahultasun guztiekin, amets egiten uzten diguten espazio urrietako bat bilakatu da; 'itsumustuan' bada ere. Beste ereduekin, beste goiburu, beste jarrerekin kaosaren aurrean, beste orri-oin eta beste hedabideen gestio ezberdinekin amets egiten uzten digu. Gaingiroki, komunikazioa parte-hartze kolektiborako espazio bat da eta, espazio honetan, kontsumo uniformatzailea eta telegidatua soilik sustatzen duten hedabideetako enpresarien interesek eragin maila ezberdinak dituzte.
Argazkia: Sebastián Ruiz.

Argazkia: Sebastián Ruiz.

Baina espazio bikoitza dago, su- matzen ez den letra tartekatua. Sumatu ez baina hor dagoena. Eta hura aspalditik dago metamorfo- sian. Egi bilakatutako ametsak kon- trabotere gisa aritzen da, atril huts eta zuzen gisa: jendarte zibila ohiukatze- ko batzen da, kalea hartzeko, prentsa- ri lapurtutako denbora itzultzeko, boterea nork duen beste modu batera azaltzeko, kopiatuak izango diren sis- tema iraultzaileen bitartez sistemaren merkatuan eztanda egiteko; afrikar kontinentea behetik aurkezteko. Orri hauek sortzen dituzten egi- leen asmoa horraino bidaiatzea da, Mendebaldetik isildutako errealitate horretaraino. Artikuluetako lehenen- goa, José Carlos Sendínek idatzitakoa, Afrikako komunikazioaren inguruan hitz egiteko beharrezkoa den bahea egiten du. Izan ere, gure ikuspegi inu- zentetik, demokrazia eta hedabideen artean simbiosia dagoela uste dugu. Baina uste hori gainbeheratzen da eta, hala ere, garapena neurtzeko estatis- tiken oinarrizko adierazlea da. Tesi hau bakarra eta ezin bor- txatuzkoa ez dela ikustean, ikusten ez duguna erakutsiko duten beste hainbat igorle agertzen da. Ahalik eta heterogeneoena den ikuspegia izate- ko ezinbesteko elementu bilakatzen dira hauek: kolonizazioaren sustrai historikoak herri desberdinetan, hiz- kuntzaren berezitasunak, hedabideen estatu-kontrola edo ahozko tradizioa bezalako beste zenbait aldagai kontuan hartzea. Castells-ek Comunica- cion y poder (2009) liburuan adierazi bezala, boterea komunikazioa baino gehiado da eta komunikazioa boterea baino gehiago da, nahiz eta boterea komunikazioaren kontrolaren menpe dagoen.

Afrikar tam-tam teknologikoa eta bere ondorioak

Aspaldiko garapen-teoria batzuren ustez, hedabide kopuru handiagoak berez ekarriko zituen demokrazia eta informazio aniztasuna eta garapen bidean dauden herrien aurrerapena. Teoria hauen porrotaren ostean joera berriek teknologia sektorea hartzen dute “garapenaren eta diru-sarrera- ren eramaile”tzat (gutxi batzuentzat bakarrik baino ez bada ere). Munduko Bankuak gai honen inguruan argi- taratu duen azken txostenean, hots, Garapenerako Informazioa eta Ko- munikazioa 2009: Irismena zabaldu eta inpaktua handitu txostenean, hau azpimarratzen da: Informazio eta Ko- munikazio Teknologia (IKT) berriek, bereziki, abiadura handiko internetak, empresen negozio moduak aldatzen, zerbitzu publikoen prestazioa eralda- tzen eta berrikuntza demokratizatzen ari dira. Baina, hala al da? Baiezko kasuan, jendarte zibiletik zer erantzun sortzen ari da eta zeintzuk dira jarrai- tzeko adibideak?

Lucía Benítez Eyzaguirrek gako batzuk eskaintzen dizkigu horren inguruan eta Afrikan egindako mu- gikorrerako aplikazio eta software berriak aurkezten dizkigu. Kapitalis- mo harrapakariaren aurrean (honek hego hemisferioan bere aurpegi latze- na erakusten du) eta osasun arazoen, argi-indar faltaren edo mugikorraren bidez banku kontraturik gabeko tran- sakzio ekonomikoak ahalbidetzen dituzten sistemen aurrean alternati- bak bilatzeko beharretik sortzen dira tresna berri hauek. Komunikazio sistemez ari gara, azken finean. Ala- baina, Internet World Stats-en arabe- ra, internetaren sartze-tasa Afrikan, 2013ko abenduaren 31an, % 21,3 da, hots, eskualde geografiko guztietako tasarik baxuena, Latinoamerikatik (% 49,3), Europatik (% 68,6) edo Ame- rikako Estatu Batuetatik (% 84,9) oso urrun dagoena.

Egia da, formula teknologikoak, arazo guztien erantzun gisa, erakar- garriak direla eta ematen du proposa- men politikoak ahaztu egiten direla, ez badute mezu modernizatzailea eta mordoilo teknologikoa sartzen. Era berean, klik konputerizatuan oinarri- tutako espiralaren atzean dagoen ba- liabide erauzketa eta bere inpaktuak ingurumenean ere oharkabean joaten dira. Hala, demografia-hazkundeak erabiltzaile gehiago, erosle gehia- go eta hazkunde ekonomikoa ekar litzake, baina datuek, berriro ere, politika publikoen planifikazioa es- katzen dute. Urbanizatzea % 3 haz- ten da Afrikan (% 15 1950ean; % 37 2005ean; %45 2015ean; % 54 2025ean), baina hirietan % 66 pobrea da eta gehienak egonleku informale- tan (slum) bizi dira.

Ziber-kazetaritza: arraila

Hedabideen bereganatze eredua, bai estatu bai enpresa monopolioaren bi- tartez, eremu pribatuaren hesia alan- bratzean oinarritu da, Habermasek azaldu zuen bezala. Kapital handia- rentzat baliogarria den informazioa zirkuitu txiki eta mugatuetan ibiltzen zen. Haatik, azken hamarkadan arrai- la ageriagoa izan da eta difusio kana- lek, adibidez, sare sozialek, #fallos- delsistema horren berri ematen dute. Adibide argiak dira hauek: Wikileaks, amerikar administrazioaren kontrako lantza gisa, mundu mailan oihartzu- na duena; edo Baba Jukwak Zimba- bwuen egiten dituen filtrazioak.

Hedabideak berak praktika hauek barneratzen ari dira, beraz, zehaztu behar da zenbateraino xurgatzen du- ten tradiziozko hedabideek kazeta- ritza herritar berri hau eta balioztatu behar da azken honen balio demokra- tikoa. Gauzak horrela, hurrengo ar- tikuluan geldituko gara, Senegaleko, Zimbabweko, Eritreako edo Kenyako aktibismo digitalaren azken joerak aztertzeko Carlos Bajo Erroren esku- tik. Azken artikuluan, kontinenteko hiriburu teknologikotik, hau da, Nai- robitik sare sozialak nola erabiltzen ari diren hausnartzen lagunduko digu Naliaka Wafulak, eta bere eskutik ulertuko dugu tuit edo post batek ezin duela kale borroka ordezkatu.

Argi geratuko da kazetaritza he- rritar honek testuinguru ezberdinetan jarduten dela herrialdetik herrialdera, eskualdetik eskualdera. Magreb-eko eskualdea, Afrikako beste hainbat le- kurekin erkatuta, erabat desberdina da eta hedabideak ez dira hor horren libre eta demokratikoak. Hala ere, te- knologiak, komunizakio tresna gisa, gehiago sartu dira, antza denez, es- kualde horretako herrietan Afrikako beste lekuetan baino. Honek froga- tzen du gobernu-politikek zerikusi handia dutela teknologiaren sartze- mailarekin. Hala, bada, azpimarratu behar da askatasuna eta teknologia elkarrekin joan behar dutela: tekno- logia sartze-maila handi batek ez du ezer bermatzen ez badago pareko as- katasun maila.

Behekoa den komunikazio eredu hau ez dago isolatuta sistema kapi- talistaren makinerian; aitzitik, gi- zarte egitura baten barruan dago eta, praktika demokratikoetara zuzendu- tako babes instituzional egokiarekin, (loturarik gabeko) kazetaritza soil bi- laka daiteke.

Dosier honek biltzen dituen ar- tikuluek afrikar kontinentetik gauzak egiteko beste moduak planteatzen dituzten mugimendu eta dinamikak erakutsi eta aurkeztu nahi dizkigute, hausnarketarako lagungarriak izan- go direnak: Nola ari dira erantzuten, Afrikan ohiko hedabideak kazetaritza herritarraren fenomenoari? Nola sus- tatu eta oztopatzen dituzte gobernuek dinamika hauek? Zein da sare sozialen eragina demokazian eta garapenean? Nola ikusten dute herritarrek euren gaitasuna botereari aurre egiteko? Zein da teknologiaren garapenaren aztarna ekologikoa? Dosier hau haus- narketa 2.0 egiteko, aktibismorako eta ohiko hedabideetan aurkezten duten Afrikaren estereotipoari kritika zo- rrotza egiteko pentsatua dago.


Sebastián Ruiz kazetaria eta Saharaz azpiko Afrikako komunikazio eta zinema gaian aditua da. Wiriko.org atariaren sortzaileetako bat eta Pueblos – Informazio eta Eztabaidarako Aldizkariko kolaboratzailea da.

Ver en castellano “Cuando el África subsahariana nos comunica”.

Artículo publicado en el nº63 de Pueblos – Revista de Información y Debate, cuarto trimestre de 2014.


Print Friendly

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *