Donostian, urriak 21-23: Jardunaldiak “Komunikazioa, potereak eta demokrazia”

Manuel Castells-en hitzetan, komunikazioa eta potereen inguruan aritzen garenean, berebizikoa da honakoa kontutan hartzea: nahiz eta elkarrekin uztarturik egon eta nahiz eta potereak komunikazioa kontrolpean behar duen potere izateko, elkarrekin duten loturaz harat ere badirela. Hala ere, mundu zabalean komunikabide monopolioak dira nagusi, potere finantzarioak irentsi ostean bere menpe –eta ez publizitatearen menpe, askok uste duen bezala- bizi diren komunikabideak, komunikabideen jabetza mapek argi eta garbi erakusten duten lez. Urrutira joan gabe, Estatu Espainarrean, banketxeak, elektrikaindar enpresak eta ibestitzaile nagusiak dira komunikabideen jaun eta jabe.

1409_sem-donostia_banner_euskHorrela, komunikabideen jabeek eragin zuzena izango dute komunikabide horiek landuko dituzten (edo lantzeari utziko dioten) gaietan, komunikabideak, euren interes ekonomiko eta ideologikoen esanetara jarriz, Kolombian Uribe Vélez Presidentearekin gertatu bezala. Kasu honetan, komunikabideek presidentea demokraziaren irudi eta heredu bilakatu dute, Kolombian burutu dituen Giza Eskubideen zapalketak ezkutatuz. Kubaren kasuan aldiz, kontrako informazioa bidaltzen da. Ildo beretik, komunikabideen begietan, Afrika sarraski, gaixotasun eta hilketa gunea edota usadio bitxi eta paisaia liluragarriak dituen lurraldea besterik ez da. Kontinente itzel eta anitz bat lau klixetan laburbilduz. Gai hauen inguruan arituko dira, hain zuzen ere, jardunaldietan parte hartuko duten Ramon Reig, kazetaria eta Sevillako Unibertsitateko irakasle dena eta baita Blanca Lucía Valencia Molina ere, Kolombian Giza Eskubideen defendatzaile eta Bakea Duintasunez erakundeko kide dena.

Jardunalidetan ere, praktikotasunera jeitsi eta gaur egun lantzen ari diren ekintza eraldatzaileak ezagutzeko eta aztertzeko aukera izango dugu Laura Daudén eta Sebastián Ruiz adituen eskutik, besteak beste. Laura, Brasilen gizarte mugimenduetan parte hartuz, komunikazio alternatibak suspertu eta prozesu eraldatzaileak martxan jarri dituen emakumea da, Brasilen komunikazioaren demokratizazioaren alde egiten ari diren ekintza eta urratsen inguruan arituko dena. Sebastián berriz, Wiriko eta Puebloseko kidea, Afrikan hiriatarrek bultzatu dituzten komunikazio ekimen eraldatzaileen inguruan arituko da eta ekimen hauek gobernuengan izandako eragina aztertuko du.

Etxekoak aztertu eta hausnartzeko tartea ere izango da Jardunaldietan, bigarren eta hirugarren egunetan hain zuzen ere, ospatuko diren mahai inguruetan. Urriaren 22an, “Bada beste mundu bat: eraldaketarako komunikazioa eta GGKEak” izenpean, Silvia Pérez, Plataforma 2015 y más-eko kidea eta Silvia de Gregoria Etxabarria, Euskadiko GGKEen Koordinakundeko kidea arituko dira. Azken honek, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak pobreziaren aurka argitaratu berri dituen komunikazio ekintzak aurkeztuko dituelarik.

Urriaren 23an aldiz, Pikara Magazineko kide den June Fernández, Antxeta Irratiko Koordinatzailea, Aitziber Zapirain eta Info7 Irratiko kazetaria, Maite Bidarte Euskal Herrian garatzen ari diren komunikazio ekimen feminista eta eraldatzaileen inguruan arituko dira mahaiean.

Ekintza hauek, Urriaren 21 eta 23 bitartean eta “Komunikazioa, Potereak eta Demokrazia” izenburupean, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean ospatuko dira, Euskal Herriko Unibertsitateak Donostian duen Campusean hain zuzen ere. Egunero, arratsaldeko 16:00tatik – 20:00tara eta 2.6 Gelan. Jardunaldiak musutruk izango dira eta nahi duenak parte hartu ahal izango du, EHUko ikasleek hautuzko kreditu bat eskuratzerik izango dutelarik. Jardunaldiak Pueblos Aldizkariak eta Bakea Duintasunez Erakundeak antolatu ditu, Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.


EGITARAUA

Urriak 21, asteartea

16:00 – Akeditazioak eta ongietorria
16:30 – 18:00 – Komunikabideak eta poterea
Ramón Reig (Revista Ámbitos, Sevillako Unibertsitatea)
18:00 – 18:30 – Atsedenaldia
18:30 – 20:00 – Brasil: Komunikazio ekimenen demokratizaziorako bideak
Laura T. Dauden (Conectas.org, Brasil)

Urriak 22, asteazkena

16:00 – 18:00 – Kolombia eta Kuba: bi komunikazio heredu, bi komunikatzeko era
José Manzaneda (CubaInformación)
Blanca Lucía Valencia Molina (Bakea Duintasunez – Colombia)
18:00 – 18:30 – Atsedenaldia
18:30 – 20:00 – Bada beste mundu bat: eraldaketarako komunikazioa eta GGKEak
Silvia de Gregorio Echevarria (Euskadiko GGKEn Koordinakundea)
Silvia Pérez (Plataforma 2015 y más)

Urriak 23, osteguna

16:00 – 18:00 – Ezkutuzko Afrika: komunikazio ekimen alternatiboak Afrikan
Sebastián Ruiz, (WIRIKO eta Revista Pueblos)
18:00 – 18:30 – Atsedenaldia
18:30 – 20:00 – Komunikazio eraldatzaile eta feminista Euskal Herrian (euskaraz)
June Fernández (Píkara Magazine)
Aitziber Zapirain (Pausumedia, Antxeta Irratia)
Maite Bidarte (Info7)


Argibideak:

Maider Iriarte: gipuzkoa@pazcondignidad.org, 618078505
Andrea Gago: redaccion@revistapueblos.org, 633444866


1409_sem-donostia_cast_web


 

Print Friendly

Un pensamiento sobre “Donostian, urriak 21-23: Jardunaldiak “Komunikazioa, potereak eta demokrazia””

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *