Propaganda berria pentsamolde aldaketa gisa

Azken asteotan, hamaika ahizpak osatutako Flos Mariae musika taldea arrakasta izugarria izaten ari da interneten. Abestiek maitasunaz, ezkontzaz, familiaz, esfortzuaz, amatasunaz eta espiritualtasunaz dihardute ikuspegi katoliko integrista batetik. Txarto abesten badute ere, horrek grazia du pentsamolde hori ez duenarentzat. Bai, barregarria da. Baina talde hori hemen behean gertatzen ari den aldaketa erraldoi baten adierazlea dela ohartzean barregura desagertzen da. Artikulu hau, izan ere, barregura ezabatzeko saiakera da.
p61_propaganda_pepa

María José Comendeiro.

Taldea ikertzean, familia horrek interneten egiten dituen beste zenbait jarduera desestaltzen dira: Bibliaren gaineko meditazioak dituen web orrialdea, ezkongabeen artean ezkontzara zuzendutako harremanak sustatzen dituen beste web orrialde bat eta katolizismo pack-ari lotutako berriak ematen dituen azken bat. Nahaste-borraste horretan espero ez den zerbait somatzen da, aldaketa izugarri baten zantzuak. Beharbada, katoliko horiek ez dute jakingo, baina protestanteak dira. Hau da, ustez katolikoa den kosmobisio batetik, AEBko beste hainbat web orrialde erlijiosok egiten duten funtzio bera (eta genero, hitz, tonu eta ondorio berak erabiliz) egiten ari dira. AEBko webak protestantismo berri, erabateko, erradikal eta politiko batek sortzen ditu, Tea Party deitzen den horren barnean egon ohi dena. Tea Party nahasi eta anitza era baldarrean sortzen hasi zen 60 eta 70ko hamarkadetan. Bere indibidualtasuna Reaganen lehenengo legealdian (berak Revolution deitzen zuen garaian) eskuratu zuen eta erabakigarria izan zen askatasuna edo demokrazia kontzeptuak berdefinitzeari dagokionez. Ordutik hona, kontzeptu horiek hazten eta modulatzen jarraitu dute. Tea Partyk errepublikar hautesleen zati handi eta antolatua hartzen du bere gain. Hortaz, Alderdi Errepublikarra (lau urtetik lau urtera desagertzen den egitura ahul hori) benetan kezkatuta dago.

Bitxia da Pennsylvaniatik milaka kilometrora, talde katoliko batek katolizismoa zabaltzen ari dela uste izatea. Izan ere, estatu batuar sentimendu erlijiosoa, AEBko anarko-indibidualismoa eta beste zenbait input arraro barneratzen dituen iraulta intelektuala zabaltzen ari dira. George Lakoff-ek azaltzen digunaren arabera, kontua think tank laborategi amerikarretan eratzen hasi zen Reagan garaia baino azkoz lehenago. Milioka dolarreko aurrekontuaren bidez, hizkuntza berri bat ikertu eta sortu zen. Hala, nagusitasun demokrata eta hau garaitzeko gai ez zen errepublikar hizkera oinarrizko, zuzen, basati eta autoritarioa alde batera utzi ziren. Ahalegin intelektual horren fruitua Reaganek lortu zuen. Reaganek, lexiko ikaragarria zuen gizonak (aktoreak) kontzeptu erlijiosoak eta kontzeptu demokratiko erradikalak, baita libertarioak ere, nahasten zituen; hain zuzen, horretan zetzan berritasuna. Askatasuna eta demokrazia gauza guztien ardatz bilakatzen dira. Euren izenean Darwinen teoriei uko egiten dien eskola konfesionala sor daiteke, eskubide asko atzeratzeko aukerak sortzen dira (adibidez, haurdunaldia etetea) eta, gehienbat, estatua desegin eta garbi daiteke. Franklin D. Roosevelten garaian, aberatsenek, errentaren gaineko zergaren bitartez, dolar bakoitzeko 95 zentimo ematen zioten estatuari. Gaur egun, Reagan eta bere hizkera iraultzailearen ondoren, egoera, literalki, guztiz kontrakoa da.

Aberastasunaren banaketa eta zerbitzuak hainbeste hondatu dira AEBn non biolentziarik gabe edo, hobeto esanda, propagandarik gabe egitea ez den posible. Izan ere, Chomskyk adierazi bezala, propaganda demokraziaren biolentzia da. Biolentzia/ propaganda denbora errealean, politikoak esaten duenaren kontrakoa egiten duen bitartean. Ez dugu somatzen ikusleok hitz eta logika beran mugitzen garelako. Beraz zure txiro  tasuna intelektualizatu nahi baduzu, zure patuan edo zure erruan bilatu behar duzu. 70ko hamarkadako iraultza kontserbadore horren partaide den Margareth Thatcherrek Reaganen hizkera bera izan zuen, baina horretan ahalengindu gabe (izan ere, ez dago britaniako eskuinaren eta errepublikar think tanken arteko harremanen). Beharbada, Thatcher amerikarrek liluratuta eta Spencer (ingeles toriak eta bartzelonako anarkistas soilik irakurtzen zuten tipo hori) bezalako liberal klasikoak irakurtzearen eraginez heldu zen diskurtso horretara. Esaldi ezagun batean laburbiltzen du propaganda guzti hori: “25 urterekin metroz bidaiatzen bazara azter ezazu zure bizitza, galtzailea zara”. Ez bazara aberats bilakatzen, zer edo zer ez dabil ondo. Eta ondo ez dabilen hori zu zara. Flos Mariae taldeak jainkoarekiko maitasunari, birgintasunari eta 25 urterekin metroan ez bukatzeko behar den esfortzu pertsonalari abesten diote eta, mezu horien bidez, egiturak baino, arazoa gure aukerak direla transmititzen digu. Nola heldu zen iraultza kontserbadore hori Gironara, Flos Mariae taldea bizi den herrira?

Aznarren lehenengo legealdi amaieran inork erreparatu ez zion albiste labur bat agertu zen egunkarietan. FAES fundazioak eta Republican Partyk hizkuntza elkar trukatzeko hitzarmena hartu zuten. Albiste hau irakurri zuenak biraoak trukatuko zituztela pentsatuko zukeen eta gero ahaztuko zukeen albistea. Baina ondorio latzak izan ditu. Bigarren legealdian (legealdi horren erdialdera errepublikar tekniko batek onartu zuen Espainia izan zela errepublikar hizkeraren iraultza “ehuneko ehunean gauzatu zuena”), demokrazia eta askatasuna kontzeptuak gauza guztien erantzun bilakatu ziren. Botereak nahaste eta sumin eraginkorrak sortzen zituen gizartean eta, demokrazia eta askatasunaren etengabeko defentsaz haratago, ez zuen azalpen gehiagorik ematen.

Neoliberalismoak (zergatik ez diogu deitzen postliberalismoa?) urrezko aroa izan zuen, Estatuaren itzalpean negozio handiak egiteko garaia, besteak beste, gerra. Españak, alderdi popularraren eskutik, bere hizkuntzairaultza handia izan zuen. Hala, bada,  sozialdemokrazia hizkerarik gabe geratu zen, haren ondarea hitzek baino ez baitzuten osatzen. Izan ere, sozialdemokraten politikek ezin izan zuten jasan 70ko hamarkadako olde kontserbadorea: bere askatasuna, bere demokrazia, zergak murriztea. Miterrand izan zen hauteskundeetako programan bankuen nazionalizazioa jaso zuen azken alderdi sozialista.

Flos Mariae izate hutsa pentsamolde aldaketa sakonaren adierazlea da. Estatuaren propagandan eragina du baina ez du estatuak sortzen. Edo ez soilik estatuak. Partikularrek ere sor dezakete. Zuk ere zor zenezake, erruaren bitartez, 25 urte baino izanik metroan zoazenean. Espainia, horrela esatearren, katolikoa izateari utzi dio. Baina ez Azañak esaldi hau esaten zuen zentzuan, Weberrek katolizismoa eta protestantismoaren arteko dikotomia azaltzen zuen zentzuan baizik. Dagoeneko, diruduna izatea ez da bekatua. Aitzitik, bekatua, diru nahikoa ez izatea da, hau da, metroan bidaiatu behar izatea.

Hau guztia garrantzitsua da. Epe labur eta ertainean propaganda nora ibiliko den adierazten digu. 78ko erregimenak, kultura bertikalki igortzeko gaitasuna zuen europar estatu bakarrak (hiru egunez, M11 ondoren, gobernuak nazioarteko hedabideek emandako informazioaren kontrakoa eman zuen eta tokiko hedabideek ez zuten ezeztatu) gaitasun hori galdu du 2011tik aurrera, M15 izenez ezagutzen dugun kultura-iraultza jazo zenetik.

2012ko konstituzioaren erreforma espres delakoaren eraginez, estatuak ongizatea sortzeari utzi dio zor-biltzaile bilakatuz. Egitura-aldaketa hau hain da garrantzitsua non 78ko erregimena 2012ko erregimen bilakatu beharko litzatekeen. Kultura bertikalean oinarritutako propaganda metodo zaharrek, beharbada, ez dute balio izango honezkero. Etorkizun postdemokratikoan propaganda onena, merkeena eta helduena hau da: askatasunaz eta demokraziaz etengabe hitz egiten duten gobernu eta enpresek ez dutela errua sinesterazten diguna. Errua gurea da. Gure ohiturena, gure patuarena. Dagoeneko, badira hau azaltzen diguten abestiak.


Guillem Martínez kazetaria eta idazlea da.

Dosierra n 61 alea Bigarren hiruhilekoa n 2014.

Artículo publicado en el nº61 de Pueblos – Revista de Información y Debate, segundo trimestre de 2014, monográfico sobre comunicación, poder y democracia.

En castellano: “La nueva propaganda como cambio de mentalidad”


Print Friendly

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *