Hezkuntza Nikaraguan: dependentzia eta berrikuntza artean

Nikaraguan, azken 50 urteotan, hezkuntzak gertakari politikoen eta nazioarteko plan estrategikoen zoriaren menpe izan du bere bilakaera. Fase guztietan, erronka analfabetismoa murriz- tea eta adingabe ororen esko- latzea izan da. Baina Iraultza Sandinista aldaketa sakonak ekarri zituen, hezkuntza zabal- duz eta pertsona prozesuaren erdialdean kokatuz.
p56_nicaragua_orlando_valenzuela
Amama irakurtzen ikasten, Murra, NUeva Segovia, 1980ko martxoa. Orlando Valenzuelak egindako argazkia.

1960 eta 1980 artean, munduak bi buru zituen. Amerika Arteko Zerbitzu Kooperatiboaren  (SCIEP gaztelerazko siglen arabera) eta, 1962z geroztik, Aurrerapenerako Aliantzaren bitartez, Amerikako Estatu Batuek Erdialdeko Amerikaren hazkunde ekonomiko azkarrean eragin handia zuten, baita Nikaraguako hezkuntzan ere bai. Helburua eredu politiko eta komertzial hegemonikoa proiektatzea zen eta hau Erdialdeko Amerikako merkatu komunaren bidez gauzatu zen. Eredu honen oinarria, hezkuntzari dagokionez, hurrengo puntuetan laburbiltzen da: Hezkuntza Ministerioaren bitartez hezkuntza kudeatu, bere langileen heziketa barne; esku lan merkea trebatzearren oinarrizko eta erdi mailako heziketa teknikoaren garrantzia areagotu; eta nekazaritza eta abeltzaintzako produkzioaren iturri den eremu landatarra “zaindu”, Esteliko eskola rural normalaren eraikuntza eta hezkuntza landatarraren nuklearizazioaren bitartez.

Garai horretan, nikaraguar hezkuntza garrantzitsua bihurtzen da Hezkuntza, Zientza eta Kulturarako Erakundearen (UNESCO) aholkularitzaren laguntzaz hezkuntza buruza- gitza prestatu behar baitu.

IRAULTZA SANDINISTA ETA PROIEKTU NAGUSIA

1979ko uztailean Iraultza Sandinistak lortzen du garaipena. Honek, aldaketa sakona eragin zuen, bereziki, hezkuntzaren kasuan. “Gehiago, hobeto eta hezkuntza berria” da Alfabetatze Gurutzada Nazionaletik (1980) sortutako politika berria laburbiltzen duen leloa. Proiektu politiko eta pedagogiko honek 80ko hamarkadako hezkuntza markatu zuen, neurri handi batean. Iraultza Sandinistak hezkuntzak prozesu politikoa bere dimentsio anitzetan sostenga zezan lortu zuen. Gurutzadak, analfabetismoa ehuneko 52,5tik 12ra murrizteaz gain, herri batek bere patuaren jabe izateko duen gaitasuna irudikatzen du. Horregatik du iraupena helduentzako hezkuntza herrikoian, Nikaraguako hezkuntza herrikoiaren kontzeptualizazioa, hezkuntza bereziaren, eskolaurreko hezkuntza publiko eta komunitarioaren instituzionalizazioa, doako hezkuntza maila guztiak eta unibertsi- tatea barne. Pertsonak dira hezkuntzaren jatorria, xedea eta proiekzioa.

Giza, kultura, gizarte eta ekonomia eraldaketa prozesu honen indarra hiru elementuren bateratzean datza; mobilizazioaren, antolamenduaren eta parte-hartzearen bateratzean, alegia. Ardatz honek hezkuntza eredu berri baten eraketa piztu zuen. Hezkuntza berriaren printzipio eta helburuak zehazteko 1981an egindako erreferenduma da honen froga argiena. Honen emaitzak 1987ko Konstituzio Politikoaren VII. kapituluan aurkitzen dira, 1996an erreformatua eta indarrean gaur egun. Hau guztia oso hamarkada latzean gertatu zen; gerrak, pobrezia egoerako hezkuntza, aldaketa sakonak, baina aldi berean, klase xumeen aldeko ekintzen hamarkada izan zen.

Beste alde batetik, 1981an Ekuadoren, Quiton hain zuzen ere, du abiapuntu UNESCOk sustatutako Latinoamerika eta Karibeko Hezkuntza Proiektu Nagusiak. Jatorrian, Mexi- koko agiria (1979ko azarokoa), latinoamerikar herrietako Hezkuntza eta Planifikazio Ministroen bileraren fruitua zena. Agiriak hezkuntzari pobrezia gainditzeko helburua ezartzen dio. Proiektu Nagusiak eragin handia izan zuen latinoamerikako hezkuntzaren bilakaeran, eta politikan eta hezkuntza prozesuetan emandako zenbait aldaketa garrantzitsuren oinarria izan zen.

p56_nicaragua_ani_lopez_lendinez
Dipilton, Nikaraguan egindako hezkuntza tailerra, 2011ko iraila, Ana Isabel López Lendínez-ek egindako argazkia.

INFLEXIOA (1987-1990)

Iraultza Sandinistak indar handiz agertu zen bizitza nazional eta internazionalean aldaketa sakonak, ilusioak, sormena, erakargarritasuna eta elkartasuna ekarrik; baita gerra ere. Hezkuntzak nortasun handiko izaera garatu zuen eta hainbeste errotu zen non, oraindik ere, erroren bat hezkuntza nazionalaren eginkizunaren arteriak korritzen dituen.

Baina gerrak Erdialdeko Amerikako espazio-denbora aldatu zuen eta bake desioa astindu zuen. Erdialdeko Amerikako presidenteek, erregimen militarrak atzean utzita, bake konpromisoa hartu zuten prozesu esanguratsu eta eraginkor batean. Dena aldatzen hasi zen, baina aldaketa lortzeko, konpromiso berezi batez aparte, egoera era zehatzean ikusi behar zen eta desiratutako etorkizuna lortzeko faktoreak mobiliza zitzakeen pla- taformaren premia zegoen. Plataforma hori Sandford Txostena izan zen, Pobrezia, gatazka eta itxaropena: momentu kritikoa Erdialdeko Amerikarentzat1, titulua duena. Bertan, gerraren, desberdintasun sozialen eta pobreziaren ordez bakea, demokrazia, eta garapena aurkitzen ziren.

UNESCOk sostengatutako Latinoamerika eta Karibeko Proiektu Nagusiak, Sandford txostenaren ekarpenari esker, bere hiru helburu nagusiak suspertzea lortu zuen:

• 1999 aurretik haur guztien eskolatzea bermatzea eta 8 eta 10 urte arteko gutxieneko hezkuntza orokorra.

• Mende amaiera aurretik analfabetismoa deuseztatu eta helduentzako hezkuntza zerbitzuak garatu eta zabaldu.

• Hezkuntza sistemen kalitatea eta efizientzia hobetu beharrezkoak diren erreformen bitartez.

Hezkuntzak bi elementu giltzarri izan zituen bere eginkizun eta garapenerako: bakea eta demokrazia. Era honetan, hezkuntza ekitatera, kalitatera eta egokitasunera eta efizientziara erritmo egokian bideratu zen.

GOBERNU IRAULTZAILEAREN PORROTA

1989ko azaroan gobernuak hautezkundeak galdu zituen eta oposizioko Violeta Barrios de Chamorrok hartu zuen boterea. Aldaketa erabatekoa izan zen, instituzio guztiak zeharkatu zituen, eta gobernatzeko eta agintea eramateko era ere bai. Gobernu aldaketa hau Jomtien-en (Thailandian) egindako Hezkuntza Konferentzia Mundialarekin batera gertatu zen, 1990ko martxoan-apirilean. Konferentzia hau, Garapenerako Nazio Batuen Programak (GNBP), Haurren aldeko Nazio Ba- tuen Funtsak (UNICEF), UNESCOk eta Munduko Bankuak babestu zuten. Konferentziaren xedeek Latinoamerika eta Karibeko Proiektu Nagusiaren aktiboak zehaztu eta indartzen dituzte baina zenbait aldaketarekin; izan ere, hezkuntza pentsatu, egin eta kudeatzeko eran kontzeptu aldaketak aurkezten ditu.

UNESCOk Jomtienen hartutako konpromisoen aplikazioaren koordinazioa hartu zuen bere gain, baina, egia esan, Munduko Bankua izan zen herrien ekintza planetan politika eta planifikazioaz jabetu zena. Gauzak horrela, Munduko Bankuak protagonismo ekonomikoa, teknikoa eta ideologikoa izan zuen Nikaraguan, erakundeak berak 1996ko Hezkuntzarako lehentasunak eta estrategiak. Munduko Bankuaren azterketa argi- talpenean adierazten duen bezala.

Horrela, neurri handi batean, iraultzaren hezkuntza proiektua desegin zuten eta alderdi doktrinamendua omen zenaren ordez, ustez humanis- ta eta demokratikoagoa zen proiektu bat ezarri zen. Aldaketarekin gestioa deszentralizatu egiten da eta familia hezkuntza zentroen eginkizunetan gehiago sartzen da. Hezkuntza negozio gisa ikusi eta gestioa pribatizatzen duen neoliberalismoaren nagusitasun garaiaren hasiera da.

Eredu neoliberala, Nazio Batuen Asamblada Orokorrak leundu zuen neurri batean, Milenioko Garapen Helburuak (2000) ezarri zituenean. Hauek hainbat mundu mailako konferentziako akordioetan oinarritzen ziren eta zenbait txostenekin bat zetozen, hala nola, Hezkuntzak altxor bat gordetzen du bere barnean titulua duen Delors txostenarekin (UNESCO, 1996)2, eta Hezkuntza: XXI. menderako agenda. Giza Garapenerako bi- dean (PNUD, 1998)3, txostenarekin. Txostenek izugarri laguntzen dute hezkuntza pertsonan zentratutako gizarte ondasun publiko gisa hartzeko.

AZKEN GARAIA

Askatasun Nazionalerako Fronte Sandinistak 2005 irabazi zituen hauteskundeak eta, hortaz, 2006an gobernura itzuli zen eta 2011an gobernua berretsi zuen. Politika eta hezkuntzari dagokionez, 80ko hamarkadako zenbait elementu berpizten dira baina, oraingoan, neolibealismoak markatutako testuinguru batean, hau da, globalizazioaren influentziaz eraldatutako kultura, pentsakera, jarrera pertsonala eta sozial berriekin. Honen aurrean, beste garai batean bateraezinak ziren elementuak hurbildu edo elkartzeko beharra igertzen da. Gobernu berriaren Giza Garapenerako Plan Nazionalak (2006) argi azaltzen du hori.

Bat batean, hezkuntza publikoaren doakotasuna berreskuratzen da maila guztietarako eta eskola-autonomia eredua eremu lokalean zentratutako eredu partehartzaile berri batek ordezkatzen du. Berriro ere, “mobilizazioak, antolamenduak eta parte-hartzeak” osatutako hirukoa biziberritzen da.

Analfabetismoaren kontrako borroka sendotu egiten da, izan ere, tasa ehuneko 18 zen. “Yo si puedo” metodoar dela medio, 2009rako tasa hori 15 eta 65 urtekoen arteko tartean ehuneko 10 baino txikiagoa zen. Hala ere, herriaren iparraldeko departamendu landartarretan bereziki, lehentasunezko ekintzak jarraitzen du. Gazte eta helduen programa agertzen da, sei alternatiba eta ikuspuntu pedagogikoak dituena, trebaketa teknikoa, oinarrizkoa eta erdi-mailakoa barne.

“Gehiago, hobeto, berria eta edukazio guztiak” politikan oinarrituta, estrategiak forma anitz hartzen ditu. Estaldura 2012an 1.648 ikaslekoa izan zen, eta tasa netoak ehuneko 60 eskolaurreko hezkuntzan, ehuneko 92,3 lehen hezkuntzan eta ehuneko 74,7 bigarren hezkuntzan. Seigarren maila ehuneko 84,2k amaitzen dute. Estatuak ikasteko aukera ematen du.

Aurrekoarekin lotuta, Hezkuntza Ministerioak Nikaraguako Univertsitate Nazionalean (UNAN gaztelerazko siglen arabera) ekintzak hasten ditu. Helburua esperientzia nahikoa duten maisuak profesionalizatzea da. Aldi berean, unibertsitate diplomatura kurtsoetan (Erdialdeko Amerikako Uniber- tsitatea, UCA) hezten ditu Hezkuntza Zentroetako buru diren langileak, aholkulari tecnico-pedagogikoak, eskola- kontseilariak, graduaniztasunean adiTuak eta matematika irakasleak.

Lanean dauden maisuei zuzendutako hileroko ebaluazio, plangintza eta trebakuntza taillerak indarberritzen dira; hezkuntza-teknologia sartzen da; ingelesaren ikasketari garrantzia handia ematen zaio; azpiegitura fisikoa eta materiala asko hobetzen da; eta, azkenik, biolentziari aurre egitearren eta ikasketa sustatzearren, giro psiko-afektibo eta psikosozial egokiak lortzea bilatzen da hezkuntza zentroetan. Zalantzarik gabe, gaur egungo hezkuntzaren elementurik nabarmenena “Maitasuna” programa da. Familia, Osasun eta Bizitza Kabineteen menpe dagoen programa hau, interakzio afektiboan, elikaduran, jolasean eta ongizate kolektiboan eragitearen bidez aritzen da haurrekin.

Ahalegin guzti hauek gorabehera eta indar eta berrikuntza handiko momentuan aurkitzen garen arren, hezkuntza sistemaren zenbait adierazle eskasak dira oraindik, eta ondorioz, Nikaraguako hezkuntza bizi osorako kalitatezko hezkuntza unibertsala bihurtzea falta da oraindik ere.


Juan Bautista Arríen, representante en Nicaragua del Fondo de las Naciones Unidas para la Educación, la Ciencia y la Cultura (UNESCO).

Dosierra 56. alea. Bigarren hirulekoa. Pueblos – Revista de Información y Debate.

En castellano, “La educación en Nicaragua: entre la dependencia y la innovación”


NOTAS:

  1. Comisión Internacional para la Recuperación y el Desarrollo de Centroamérica (1989): Pobreza, conflicto y esperanza, un momento crítico para Centroamérica (Informe Sandford). Publicado en el Estado español por editorial Tecnos, Madrid.
  2. Delors, J. (1996): La educación encierra un tesoro. Informe a la UNESCO de la Comisión internacional sobre la educación para el siglo XXI. Publicado en el Estado español por Santillana, Madrid.
  3. PNUD, 1998: La agenda del siglo XXI. Hacia un desarrollo humano. Disponible en internet.

Print Friendly

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *