Ikasleriaren lan prestakuntza: kubatar hezkuntzaren erronka

Kubako hezkuntza sistema Iraultzaren lorpen handienetarikotzat hartu ohi da; analfabetismoa desagertarazi, eskolatze-tasa oso altuak lortu, ikerketa arlo ezberdinak (era berezian medikuntzan) sustatu eta hezkuntza metodo internazionalistak bultzatu zituen. Baina gizarteak aldatuz doaz eta gaur kubatar hezkuntzak zenbait erronkari aurre egin beharko die: Nola bateratu gazteen itxaropen eta helburuak eta herriaren garapenerako beharrak? Nola hobetu, lan prestakuntzaz ari garenean, ikasketa eta lanaren arteko lotura?
p56_cuba_01
Argazkia: Jesús Antonio Coto Chávez, Hezkuntza Ministerioa, Kuba.

Gaur den egunean, politika ekonomiko eta sozialentzat zehaztutako ildoak [1] jarraituz, gizarte  kubatarra bere eredu ekonomikoaren eguneratzean murgilduta aurkitzen da. Proiekzio horrek herri borroka, tradizio eta nortasunean errotutako eredu soziala mantentzeko erabakia berresten du. Benetako justizia bilatzen duen eredu sozialaz ari gara Errepublikako Konstituziaren 1. artikuluak azaltzen duen bezala: “Kuba langileak osatutako Estatu sozialista independiente eta subiranoa da, guztiokin eta guztion onerako Errepublika demokratiko eta unitario gisa antolatzen dena, askatasun politikoaz, justizia sozialaz, ongizate indibidual eta kolektiboaz eta giza elkartasunaz gozatu ahal izateko” [2].

Gizarte hau hezkuntzan oinarritzen da baina hau kontraste handiko munduan gertatzen da. Alde batetik, ezagutzaren, zientziaren eta teknologiaren aurrerabideak gizaki guztiei elikadura, hezkuntza eta ongizatea eskaintzeko eta norbera garapenaren aktore eta partaide izateko aukera eskaintzen du. Bestetik, munduko orden ekonomiko hegemonikoa, globalizazio neoliberala, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren esparruetako joera berriak, eta bazterketari eta ingurumenaren hondamendiari zuzendutako elkarbizitza patroi berriak ditugu.

Mundu mailan dauden gatazkak bloke sozialistaren porrotaren ondorioz larriagotu ziren. Gizarte kubatarra justiziarako bidean zegoen, “okerren eta joera negatiboen zuzenketa” burutzeko asmoarekin, baina 50 urteko blokeoaren gogortzeak eta Estatu Batuen agresibitateak kontraesanak sorrarazi ditu gizartearen baitan.

90ko hamarkadako krisi ekonomikoaren aurrean hartutako neurriek kontrol, eraginkortasun eta disziplina eza sortu zuten. Aspaldi gainditutako desberdintasun sozialen itzulia eta bizio berrien sorrera eragin zuen. Egoerak gehiengoaren bizi baldintzak okertu zituen eta, orokorrean, garapenerako beharren asebetetzean lanak zuen ezinbesteko rola hondatu zuen.

p56_cuba_02
Argazkia: Jesús Antonio Coto Chávez, Hezkuntza Ministerioa, Kuba.

BEHAR ZAHARRAK, ITXAROPEN BERRIAK

Argi izan behar dugu analisi honetan familiak, eskolak eta gizarteak itxaropen eta helburu berriak sustatu dituztela gazteengan. Itxaropen eta helburu berriek ez dute ulertzen lana aberastasun material eta espiritualaren oinarrian dagoela eta ezjakintasun horrek, Kuba herri pobrea, azpigaratua eta blokeatua izanarekin batera, ase ezinak bihurtzen ditu hauek. Gazteek, euren guraso eta aiton-amonek baino asmo handiagoak dituzte eta gizartearen arazoei aurre egiteko era ezberdina ere bai.

Horretan datza, hain justu ere, hezkuntzak aurrez aurre duen zailtasun handienetako bat: testuinguru nazional eta internazional konplexu eta kontraesankorrak kontuan hartuta, nola lortu belaunaldi berriek eredu sozialarekin bat egin dezaten; edo beste era zehatzago batera esanda, nola garatu, hezkuntzaren bidez, haien ekoizle konzientzia munduko kontsumismoaren aurrean, hau da, nola indartu haien lanerako motibazioa.

Iraultzaren garaipenaz geroztik, ikasketa eta lanaren arteko lotura Kubako hezkuntza politikaren oinarrian egon ohi da eta lotura hori Jose Marti-ren pedagogia inguruko ideie- tan sostengatzen da. Printzipio hau gauzatzeko askotariko tresnak erabili ziren. Horietako bat, ikasleak nekazaritza lanetara mobilizatzean zetzan, hala nola, azukre-kanaberaren mozketara, kafearen uztara eta tabakoaren inguruko lanetara. Era berean, lehen hezkuntzako ikasleekin ortu lanak hasi ziren.

60ko hamarkadan “Eskola landara” esperientzia sortu zen. Bertan, erdi mailako ikasleek, urtean behin eta 45 egunez, nekazaritza plan ezberdinetan parte hartzen zuten.

Pauso bat harago, 70ko hamarkada hasieran oso esperientza iraultzailea burutu zen eta 1975tik aurrera, hezkuntza sistema nazioanalaren hobekuntzarekin atera, orokor bihurtu zen: “Landa eskola”. Instituzio honek Marti eta Marx-en ideietatik hartzen zuen inspirazioa, lan emankor eta sortzailean arreta jarriz. Era berean, doako hezkuntza publiko unibertsal horretan, ikasleek, euren ahalmenen arabera, herriaren gara- pen planei lagun ziezaieten posible egin zuen.

Nekazaritza garapen programa handien baitan hezkuntza zentroak eraiki ziren. Horietan, erdi-mailako ikasleek hiriko ikasleen ikasketa plan bera egiteaz gain, nekazari lanak egiten zituzten, eta kultur eta kirol ekintza programa oparoa ere bazuten. Aukera handia izan zen hura, prestakuntza oso bat lortzeari dagokionez. Hain izan zen handia, non Silvio Rodriguezek abesti bat ere dedikatu zien, bere hitzetan “arraza berri baten habia” ziren zentro hauei [3]: “Estos son sus jardines; / estos, sus semilleros / hechos con adoquines / de vergüenza, piedra y lucero”.

Eskola politeknikoa eta lan esparruaren bateratzea, ikasketa eta lanaren arteko loturaren adierazpen praktikoa da, lotura hau hezkuntza politikaren oinarria izanik. Ikasleek euren lan errealizazioa lortzeko helburuen aldeko ekintzak garatu ahal dituzte. Hau da, lanerako trebetasunak praktikaren bitartez lortzen dira, arazo profesionalen konponbidera zuzendutako jarduera dela medio.

EREDUAREN ERALDAKETAK

Aro iraultzailean zehar milioi bat profesional prestatu dira unibertsitatean eta kubatar biztanteriak hamar hezkuntza-gradu inguru lortu du. Baina, egoera berriak espezilitate ezberdinetarako matrikulen eta ekonomia eta gizartearen beharren arteko korrelazioa eskatzen du.

Gaur egun, profesionalen ehuneko 15, gutxi gora behera, ez daude ikasi zutenarekin zerikusia duten lanpostuetan. Herriak lan piramidearen distorsioa pairatzen du, oinarrian egon beharko liratekeen tekniko eta langileen kalterako. Beraz, gaurko eskariarekin bat datorren prestakuntza bultzatzeko eta goi eta erdi mailako tekniko eta langile gaituen prestakuntzaren deformazioak zuzentzeko beharra dago. [4]

Gainera, etorkizunean egin beharreko egokitzapenak eta berregokitzapenak aurrekistea da gaurko erronka funtsezko bat; izan ere, egungo ekonomia ereduak kanpoko inbertsio mota berriak, kooperatibak (lehen eta hirugarren sektoreetan), nekazaritza esplotazio txikiak, usufruktua, alokairua eta lan autonomoa bultzaten ditu.

Aurrekoari lotuta, ekonomiaren deszentralizazio prozesuak, garapen eta proiektu lokalak sustatzeaz gain, langile gaituen eta teknikarien eskaria handituko du.

HEZKUNTZA SISTEMAREN ERANTZUN BATZUK

Aldaketa hauen guztien aurrean, Kubako hezkuntza sistemak ikasleen lan prestakuntza hobetzeko darabilen estrategia ikasketak bizitzarekin lotzean datza, inguru sozial eta produktiboarekin erlazionatuz, komunitatearen arazoak klasean eztabaidatuz eta konponbideak ikasgaien edukien aplikazioaren bitartez bilatuz. Honen helburua garapenerako hezkuntza lortzea da, produktiboa, eta funtsean lan-hezkuntza.

Aurreikusitako ekintzat burutu ahal izateko zuzendaritza koadroak hezkuntza-teknikariak, adituat eta maila ezberdinetako langileak hezi beha izan dira. Aipatutako ekintzen artean lehentasuna duena irakasleak curriculumeko ikasgaien edukiak lan prestakuntzaren arabera aprobetxatzeko prestatzea da, programen edukiak eta lan ekintzak lotuz, ikasleen eguneroko bizitzaren adibideak erabiliz eta haien ezagutzak aplikatzea eskatzen duten arazoen aurrean jarriz, produkzio prozesuak ezagutu, haien emaitzak, interes zirkulu, zientzia elkarte eta kurtsoko lanetan partehartzea sustatu, etab.

Irakaskuntza tekniko eta profesionalan, eratxikitako gelak dira neurri eraginkor bat. Gela hauek produkzio, zerbitzu edo ikerketa erakundean dauden espazioak dira. Bertan eskola teoriko zein praktikoak ematen dira, potentzialtasunak erabiltzen dira, hala nola tek- nologiak, ekipamendua, materialak eta eskarmentua duten pertsonak. Pertsona hauek ikasleen prestakuntza teoriko-praktikoa indartzeko gai dira eta ikasleek eginez ikas dezaten sustatzen dute metodo gisa.

Kuban, egiten jakitea eta nola egin jakitea bultzatzen duen prozesutzat daukate lan prestakuntza. Eta hori, gizartearen arazoak aztertu, ulertu eta konpontzeko behar diren baloreak, arauak, ezagutzak, gaitasunak, prozedurak eta estrategiak trasmitituz lortzen da. Herriaren etorkizuna desoreka makroekonomikoak eta eraginkortasun arazoak konpontzearen menpe dago eta honek erabakiko du, aldi berean, ikasleriaren lan prestakuntzak zein neurritan laguntzen duen gazteen lan kultura indartzen.


Lesbia Cánovas Kubako Pedagogen Elkarteko presidentea da.

NOTAS:

  1. Lineamientos de la política económica y social del Partido y la Revolución, VI Congreso del Partido Comunista de Cuba. La Habana, 2011.
  2. Constitución de la República de Cuba. Capítulo I Fundamentos políticos, sociales y económicos del Estado. Ediciones Pontón, Caribe S.A., La Habana, 2005.
  3. Lineamientos de la política económica y social del Partido y la Revolución, VI Congreso del Partido Comunista de Cuba, La Habana, 2011. Lineamiento No. 150.
  4. Ídem, Lineamiento No. 172.
  5. “La formación laboral de los escolares como vía para el desarrollo de la conciencia de productores”, en Seminario Nacional para dirigentes de educación, Tema X, págs. 249-282. Editora Pueblo y Educación, La Habana, 2010.

Print Friendly

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *