Bolivia: oparoaldi ekonomikoaren ameskeria

Boliviako gobernua protesta sozial handiko momentu batean aurkitzen da. 2010etik gatazkak izugarri ugaritu dira, 25 urteko errekorra gaindituz[1]. Aro erreboltari berriak Evo Moralesek sostengu elektoral izugarriaren bidez lortutako bigarren legealdiaren legitimitate galera erakusten du. Bere gobernu indigena eta anti-neoliberalaren kalitatearen inguruan zalantza-oldea sortarazi dute bi elementuk: batetik, bere gobernu-programa, Ama Lurrari errespetua erakusten omen dion diskurtsoak eta erauzketa-industriaren lagun den gestio publiko eraginkorraren arteko kontraesanak; besteti, asaldaketa-egoerari aurre egiteko errepresio gogorrak, TIPNIS-eko (Isiboro-Secure Lurralde indigena eta Parke nazionala) indigenen mobilizazio baketsuaren kontra emandakoak bezala.

Evo Moralesen gobernuak, “oparoaldi ekonomikoa” erakusteko asmoz, eztabaidaezinak omen diren datu ekonomikoak aurkezten ditu: muturreko txirotasun datuak jaitsiaraztea (ehuneko 38,2tik 2005ean 5,5era 2011an) eta txirotasun moderatua murriztea (ehuneko 60,6tik 2005ean 48,5era 2011an); per cápita BPGren igoera (1.010 dolarretik 2005ean 2.238ra 2011an);  gutxienezko soldataren igoera (440 bolivianotik 2005ean 815 bolivianora, 64 dolar inguru; eta langabezi irekiaren jaitsiera (ehuneko 8,1etik 2005ean 5,5era 2011an). Nola uler daitezke orduan ezohiko gatazka sozio-politikoek gatazka ekonomikoen erdian egotea?[2]

Ilustración: Paula Cabildo.

Arreta 2011 eta 2012 artean mobilizatutako sektoreetan jartzen badugu, langileen sektorea, eta horietatik publikoak (bereziki maisu eta osasun-langileak) ageri dira. Lantegi langileen mobilizazioen berpiztea ere ikusten da. Hauek soldata igoera eskatu zuten, arrakastarik gabe, haien eros-ahalmena okerrera jotzen zuelako, beste arrazoien artean Gobernuak 2010eko Abenduan agindutako hidrokarburoen prezioen igoera dela eta. 2011 urtean, bereziki Urtarrila eta Maiatza artean, protestak ia Bolivia osoan ugaritu ziren, gauza oso berria, hamarkada bat baino gehiago baitzen Central Obrera Bolivariana-k (COB), bere kideen artean, horrelako mobilizazioa ez zuela lortzen.

Lehia honen aurrekariak 2010koak dira; urte horretan aurreko sektore berek antzeko soldata igoera eskatzen baitzuten. Eskaera horrek ez zuen erantzunik jaso. Gobernuaren maniobrari esker, mobilizazioa banatu zen; alde batetik igoera nabarmena lortu zuten sektore urriak (Huanuni-ko meatze-langileak) eta bestetik igoera lortu ez zuen gehiengoa kontra jarriz. 2011 eta 2012ko gatazkari antzeko estrategia banatzailearen bitartez eman zitzaion irtenbidea, baina kasu honetan salatutako COBeko agintarien “traizioaz” aparte, gobernuak sektore mobilizatuak deskontuekin zigortu zituen, nahiz eta COB-eko ordezkariekin hori ez egiteko akordioa zeukan. Funtsezko kontraesanak agerikoak izan ziren. Gobernua oparoaldi ekonomikoaz harro agertzen bada, zergatik ez zituen langileen eskaera justuak bete?

Nahiz eta gobernua irabazi, soldata-gatazken koste politikoa oso altua izan zen. Hain izan zen horrela ezen COB ofi zialista, adiskide zuena, agintarien gogoz bestera eta oinarriko sektoreen eraginez, gobernuaren politiken kontrako oposizio alderdia bihurtu zen.

Kontrako norabidean, Moralesen gobernua bere aurkaria zenari hurbiltzen saiatu zen: Confederación de Empresarios Privados de Bolivia (CEPB) eta bere sektore kontserbadoreenari, nekazal industriako enpresaburuena Cámara Agropecuaria del Oriente-ren (CAO) barnean batuta zegoenari.

2011 urte gatazkatsua amaitu eta gobernuak segidan, “sektore sozialen proposamen eta eskaerak jasotzeko” gailur soziala iragarri zuen. Egon ez zirenen artean COB barneko soldatako sektoreak izan ziren. Bestalde, gobernuak CEPBren presentzia nabarmena gailurrean goraipatu zuen, eta enpresaburuen elkarte honek pozez hartu zuen iniziatiba eta bertara “gobernuarekin itun” bat lortzeko proposamen sorta eraman zuen[3]. Gailurrean aurkeztutako eskaera eta emaitzen artean geratzen da erabat agerian akordio baten sorrera, enpresarien agenda errespetatzen duena, hau politika publiko berrietan transforma dadin. Neurrietako lehenengoa, egia esan, aliatu berriekiko, gobernuaren borondate politiko onaren adierazgarria izan zen: nekazal jabetzarako Funtzio Ekonomiko eta Sozialaren (FES) egiaztapena bost urtez gelditzea onartu zien. Honi esker, latifundistek ez dute haien diruaren erabilera produktiboa, hurrengo bost urteetan gutxienez, frogatu beharko[4].

Nekazal-industriako enpresariekiko hurbiltze prozesuak 2011. urtearen erdialdera eduki  zuen bere momenturik nabarmenena, Nekazaritza eta Abeltzaintzako Iraultza Produktibo Komunitarioaren Legearen (Ley de la Revolución Productiva Comunitaria Agropecuaria) bitartez, soja eta etanol esportazio negozioaren oinarri diren hazi eta laborantza transgenikoak legez onartu zirenean. Oraindik orain, 2012ko Abuztuan, gobernuak, sektore hori poztu dezakeen neurri berria eman du jakitera, nekazal muga handitzea 11 miloi hektareatan ezarriz (bost bider baino gehiagoko handitzea!)

Gobernuak, nekazaritza eta abeltzaintza sektorea era zuzenean bultzatu bitartean, lurralde indigenen kontrako kanpaina latifundio ezproduktibo berrien akusaziopean jarri zuen  martxan. Gobernuaren eta bere nekazal-erakunde adiskideen mehatxu zabalek, lurralde indigenen “funtzioa soziala” ikuskatu eta hauek birbanatzeko mehatxuek, indigenen mobilizazioa jaso dute erantzun gisa. 2011ko Ekainetik hona, haien lurralde mehatxatuen defentsan dihardute, besteak beste, esportazio azpiegiturei aurre egiten, Villa Tunari-San Ignacio de Moxos errepidearen kasuan bezala, Isiboro-Sécure Lurralde Indigena eta Parke Nazionala (TIPNIS) zeharkatzen duena.

Gobernua bere eraikuntzan tematzen da, nekazari kolono eta brasildar interes esportatzaileen alde eta lurralde indigena honen biztanleen oinarrizko eskubideen urraketaren kontura. Gatazkak dirauen 15 hilabetetan, erakunde indigenak haien historian ez bezala, bata bestearen kontra jarrarazi dira. Berriro ere, gobernuaren aliatuak eta prozesuaren sostengu sinbolikoa ziren horiek beren aurkari gogorrenak izatera pasatu ziren, gobernuaren esanetan.

OPAROALDIA KRISI GARAIAN

Duela gutxi arte, gobernuaren diskurtsoa, nazioarteko krisiaren gestio onaz harrotu ahal izan da; gaur egun aldiz, egoera aldatu da, boliviar ekonomiaren kalteberatasun handia agerian utziz.

Gatazka sozialek oparoaldi aroaren mugak erakusten dituzte. 2010ean Boliviako  esportazioen ehuneko 89,59a hiru sektoretan biltzen da: hidrokarburoak (43,22%), mineralak (35,12%) eta nekazal-industria (11,25%). Horietako lehenengoan helmuga nagusia Brasil da, ehuneko 35,03arekin; atzean Argentina, ehuneko 8,02arekin. Bigarrenean, Estatu Batuak, Japon, Belgika, Hego Korea, Txina eta Suitza dira mineral boliviarren helmuga nagusiak. Nekazalindustriaren kasuan, Peruk erositako Kinua, Europa eta Estatu Batuetara biresportatzen dena, ehuneko 5,75a da, eta Venezuela eta  Kolonbiarako sojak ehuneko 8,34a. Laburbilduz, herri sorta batek erabakitzen du produkzioa (herri horietakoak baitira erauzketa enpresa nagusiak, PETROBRAS gas naturalaren erauzle nagusia dena, edo japoniar SUMITOMO, berun, zilar, eta zink esportatzaile nagusia dena) eta, aldi berean, boliviar esportazioen helmuga nagusia da.

Azken urteotan (2004-2011), hartu-eman baldintzetan onuragarri den aro berri batetik abiatuta, boliviar ekonomia Lehen Sektorera itzultzen joan da, eta honek, boliviar ekonomiaren kalteberatasuna azaltzen du Krisiarekin sortutako kanpo-fenomenoen aurrean. Aurreikus daitezken aldaketa garrantzitsuetariko bi hurrengoak dira: alde batetik lehengai estrategikoen prezioen jaitsiera eta bere efektua esportazioen igoerari dagokionez, hau beharrezkoa prezio baxuak konpentsatzeko; defi zit fiskalaren handitzea hidrokarburoen errentarekiko dependentzia dela eta, bai aurrekontu nazionalean bai eskualdeko aurrekontuetan; gastu publikoaren sostengaezintasuna (“txiroen aldeko” zenbait politiken aurrekontuak Munduko Bankua bezalako erakundeen diru-ematearen menpe daude); eta finantzabide publikoaren dependentzia erakunde internazional eta Brasil eta Txina bezalako herriekiko. Beste alde batetik, merkatu espekulatiboek bultzatuta, inportatutako infl azioaren gehitzea ikusten da, nekazal-industriaren insumoen igoera konstantearen bidez adierazita. Insumo hauek produktoreek hartzen dituzte, nekazari txiki txiroek zein produktore handiek, eta ondorioz prezioen igoera ematen da familientzako  elikagaietan.

Aurreko denboraldian zehar, prezioen igoera zela eta, petrolio-transnazionalen zerga-ordainketa altuagoa ezartzeko moduko zirkunstantzia onuragarriak eman ziren[5]. Petrolioaren errentak sostengatu zituen politika birbanatzaile berriak edo neoliberalismoaren garaian sustatutakoen garatzea[6]. Oraingo gestioan, defi zit fiskalaren laurden bat inguru balioztatu da[7]. Egoera honetan, askoz zailagoa bilakatzen da eskaera sozialak betetzea eta errazagoa errepresioaren bidea hartzea hauei aurre egiteko, 2000 eta 2005 arteko krisi politikoan gertatutakoa bezala.

Krisi mundialak oparoaldi ekonomikoa eta pobreziaren aurkako borrokan ematen diren lorpenen iragankortasuna agerian uzten du. Pobrezia datuak berriro ere neurri kezkagarriak lortu arte igo litezke elikagaien prezioen igoera mantentzekotan. Era berean, mineralen prezioen jaitsierak (eztainu libera finaren kasuan 14 dolarretik 2011n 9,01  dolarrera 2012an jaitsi zen) lanpostu galera esanguratsua ekar lezake sektore honetan, azken urteotan hazkunde handienetariko bat izan duena[8].


Marco Gandarillas soziologoa, ikertzaile soziala eta Boliviako Dokumentazio eta Informazio Zentroko (CEDIB) zuzendari exekutiboa da.

Itzulpena Iñigo Gallastegik egin du.

Dosier “Hego Amerika: Erronkak eta aukerak” – 54 zenbakia – Laugarren hiruhilekoa – 2012.

Publicado también en castellano, nº54 de Pueblos – Revista de Información y Debate, cuarto trimestre de 2012.


1. Fundación Milenio: Informe nacional de coyuntura, número 146, 11 de mayo de 2012.
2. Hauek bizi-kostearen igoeraren ukoa, diru-sarrera igotzeko eskaerak eta lan eta soldata gaietan biltzen dira, eta baita baliabide naturalen kontrolean, garapen familiarra, lokala edo eskualdeko garapen dinamizatzaile gisa. Eskuragarri hemen: UNIR: Informe de la conflictividad en Bolivia. La conflictividad económica. Enero a junio 2011.
3. CEPB: Para un crecimiento sostenido, con equidad y menor pobreza: pacto nacional por la producción, la inversión y el empleo, diciembre de 2011.
4. Nekazal Erreformaren Bideratze Komunitariaren Legea, Morales berak 2006an sustatuta, eta Konstituzio Politiko berria urratzen duen disposizioa.
5 .Brasilerako gasaren prezioa 2,59 dolarretik BTU milakoa 2005ean 5,86 dolarrera 2010ean igo zen.
6. Ezagunena, oraingo Duintasun Errenta (Renta Dignidad), hasieran Bonosol, urtean 1.800 bolivianokoa (200 euro inguru) errenta edo erretiroa kobratzen ez duten 60 urtetik gorakoentzat.
7. Fundación Jubileo-ko datuen arabera, petrolio eta meatze-errenta gabe 2011ko defizit fiskala, ehuneko 0,8koa izan zena, 9,6ekoa izan zitzateken. Jubileo: ‘Sin los actuales ingresos por hidrocarburos la situación económicasería crítica’, número 23, junio-agosto 2012.
8. Sektore Publikoan bakarrik, COMIBOL enpresak 315 langiletik 2005ean 5.732 2011n pasatu zen. Ministerio de Economía y Finanzas Públicas y Ministerio de Desarrollo Productivo y Economía Plural: Las empresas estatales en el nuevo modelo económico de Bolivia, 2012.


Print Friendly

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *