Paraguaiar kilomboaren erreplikak

Menudo quilombo! Hau izan zen esaldirik errepikatuena Fernando Lugoren azken eta Federico Francoren lehenengo orduetan Paraguaiko presidentzian. Estatu kolpe parlamentarioa esan nahi du kilomboak, ulertzeko zaila dena baina ia jende guztiak ulertzen omen zuena nahiz eta ez justifikatu. “Sostengurik gabe gobernatzen zuen”, “herria gidatzen duten kazikeei aurre egin die”, “bakarrik zegoen”… hausnartu zuen ahots betez herri batek non, 24 orduz aparte, lasaitasuna izan zen nagusi.

Txoko eta bazterretan, jantoki herrikoi eta supermerkatuetan galderak dantzatzen ziren: zergatik horren azkar eta zergatik momentu horretan. Bederatzi hilabete besterik ez ziren falta gobernuaren kolore aldaketaz abisatzen zuten hauteskundeetarako. Patria Querida alderdi paraguaiarreko Harreman Internazionalen idazkariak, Mario Paz Castaingek, asuntoa argitzen du espektro politikoaren eskumaldetik: Lugoren gestio akatsak Curuguatyko sarraskiaren ostean egin ziren nabarmen, non 17 pertsona hil ziren. “Jarduera txarraz errudun”-tzat jo eta Presidentzia kendu zion epaiketa politikoaren sostengua 1992ko Konstituzioan datza, bi alderdi tradizionalek, Alderdi Liberala eta Partido Colorado-a, babesten dutena (eta hau ez da garrantzirik gabeko gauza).

Argazkia: Jairo Marcos.

Gertatutakoaren legitimitate eta legezkotasuna (beste txikikeri inportantea) hizketaldietan presente zegoen. Betiko politikarien hizketaldietan eta futbola eta tererea artean “estresatzera” ohituta dauden paraguaitarren hizketaldietan ere. “Legala da, ‘legala’ hitzak legeak betetzen dituela esan nahi badu. Baina ‘legitimo’ hitza hartzen badugu bidezko eta ekitatibotzat, epaiketa politikoa ez da legitimoa izan; erabili dituzten argudioak oso maila intelektual baxukoak izan dira, erantzuteko aldiak izan diren bezala. “Zentzu horretan prozesua ez da presidente batentzat bidezkoa izan” adierazten du Oscar Muñozek, nazioarteko kooperazio erakunde batean gobernagarritasun gaietan aditua dena. Herriari bere ordezkari nagusia, bere presidentea, hautatzeko legitimitatea lapurtu zitzaion.  “Liberalak eta colorado-ak dira prozesuan onuradun agertu direnak”, nabarmentzen du Patria Querida alderdiko idazkariak.

“‘Demokrazia’, ‘herritartasuna’ edo ‘gobernagarritasun’ hitzak handi xamarrak dira Paraguairentzat. Gertatutakoa biztanleriaren gehiengoarentzat da onuragarria, oso kultura ‘prebendarioa’ baita eta gehienak Partido Colorado-koak edo Alderdi Liberalekoak batira. Lugok sostengu gutxi edukitzeaz aparte diru gutxi dauka” azpimarratzen du Muñozek pauso bat haratago.

Parentesiaren ideia analista politikoen artean da orain nagusi. Partido Colorado-ak boterean eman dituen 61 urteren ostean –Stroessneren 35 urteko diktadura barne– Lugoren gobernua gutxi batzuk baino gehiagok egoera koiunturaltzat hartzen dute. Bitartean Alderdi liberalak, bigarren alderdia lehian, bandera urdinekoa, boterean dihardu bakardadean (colorado en bultzadari aurre egiteko Lugorekin osatzen zuten gobernua) .

Porrot instituzionalak aldaketa ahaleginak geldiarazi ditu eta Hondurasen duela hiru urte gertatutakoa gogorarazi du. Dozenaka artikuluk erlazionatzen dituzte gertaera biak. Bai Paraguain eta bai Hondurasen, momentu hartako presidenteek herriaren aldetik zeukaten sostengua handitzen zuten, sostengu politikoak galtzen zituzten abiadura berean. Bai Hondurasen eta bai Paraguain hauteskundeak etorkizun hurbilean aurkitzen ziren. Egia esan, aditu askorentzat Asuncion, Tegucigalparen jarraipena da eta.

Paraguaiko kilomboak kontrol instituzional mota berriak martxan jartzen ari direla erakusten digu, herri-subiranotasuna ez dutena adierazten, mozorro demokratikoa jantzita ere. Hauteskundeei erakutsitako mesprezuak adierazten du gero eta urrunago daramatela kontrol instituzionala. Batzuek seinalatu ere egiten dituzte Venezuela 2002, Bolivia 2008 eta Ekuador 2010, norabide bereko (arrakastarik gabeko) adibideak bailiran. Buenos Aireseko Unibertsitateko Gizarte Zientzietan Doktorea eta ekonomialaria den Julio Gambinak[1] klase boteretsuen partetikherri-dinamikari iniziatiba kentzeko intentzioa existitzen dela uste du.

Latinoamerikaren bihotzean kokatuta, guarani-herrialdeak kontinentean leku estrategikoan aurkitzen da. Eta hori dela eta bere egoera politikoa ere leku estrategikoan aurkitzen da. Nazioarteko lehenengo erantzuna oso esanguratsua izan zen: Paraguai, Unasur eta Mercosuren parte hartzeko eskubidea ukatzea, Venezuela Mercosuren sartzen zen bitartean. Bi beto zeinen kontra Paraguaiko herritarren zati batek nazionalismo gogorra adierazi du. “Baliteke Paraguaik bere nazioarteko politika eta bere sarrera bidea nazioarteko merkatuan aldatu behar izatea; baliteke bere burua beste potentziekin merkatu librea helburu duten itunak sinatzera behartuta ikustea, hala nola Europar Batasunarekin edo Estatu Batuekin”, ohartarazten du Paz Castaingek.

“Zenbait aktore batu dira Paraguairen kontrako kolpean, Hondurasen bezala. Eskumaren kontraerasoan bide-erakusle dira herri biak. Paraguai oztopo deserosoa bilakatzen da Hego Konoaren Batasunean eta buruko minak dakarkizkio Brasili nagusiki (…) Hau ikusi behar dugu, ez Paraguaiar demokraziaren kontrako eraso bat bezala bakarrik, baizik eta herrialde batasun prozesuen kontrakoa ere” idatzi du Giza Eskubideak babesten dituen Orlando Castillo[2] abokatuak.

Paraguai, Argentina eta Brasil erraldoien artean uzkurtuta balego bezala bizi da. Bere ekonomia soja, kasu askotan transgenikoa, eta abeltzaintzaren menpe dago. Produktu hauek inportatzen dituzten alboko herrietako enpresariek kontrolatzen dituzte negozioak. Lurraren kontrolak feudalismo europarraren antza marrazten du (lurraren ehuneko 85a jabeen ehuneko 2aren menpe dago; zehazteko zailak dira datu hauek ez baitira kontrolatzen jabetza tituluak) eta bitartean XXI. Mendeko borroka neoliberalak irudikatzen ditu (uretan aberats den lur paraguaiarren kontrolak kilomboa osatzen du).

Honi guztiari herriaren izaera gehitu behar zaio. “Berria ez den kalitate demokratikoa txartzearen aurrean aurkitzen gara; Paraguain dozenaka presidenteordekok laguntza militarra dela medio lortu zituzten haien postuak”, argitzen digu Milda Rivalora historialari eta soziologo paraguaiarrak. Porrot demokratikoa, Estatu kolpe parlamentarioa eta beste zenbait hitz-jokuk saiatzen dira gertakizuna hori defi nitzen; denborak emango dio izen aproposena. Ondorioen artean, hurrengoak: “diskurtso diktatorialaren berreskuratzea”, aurreko gobernuak kontratatutako langileen kaleratzea, dekretuen bidez ingurumenari buruzko araudien biguntzea edo telebista publikoaren proiektuaren suntsiketa, Rivaolaren esanetan.

2013ko Apirilaren 21a da Paraguain hurrengo hauteskundeetarako azpimarratutako data (Gorriz? Urdinez? Beste parentesi batez?). Rivarolak argi ikusten du: “Absentismo handia eta operatzaileen aldeko eskusartze altua (ustelkeria elektorala) eta finantzamendu “beltza” ez araututa aurreikusten dira. Lehia handiena colorado era liberalen artean egongo da. Ezkerrak, batasuna lortzen badu, presentzia parlamentario handiagoa lortu dezake baina bere zatikapen egoeran ez dauka aukerarik”.


Mª Angeles Fernandez eta J. Marcos nazioartean espezializatutako freelance(foto) kazetariak dira. www.desplazados.org.

Itzulpena Iñigo Gallastegik egin du.

Artikulu hau  “Hego Amerika Erronkak eta aukerak” (54 zenbakia – Laugarren hiruhilekoa – 2012) dosierrean argitaratu da.

Nº 54 de Pueblos – Revista de Información y Debate, Cuarto trimestre de 2012.


1. Zayas, Osvaldo: “Paraguay expresa el interés de las clases dominantes del mundo”, E’a. Periódico de interpretación y análisis, Asunción, 24 de julio de 2012. Eskuragarri hurrengo helbidean: ea.com.py
2. Castillo, Orlando: ‘La patria sojera y la USAID están detrás del golpe de Estado’, ALAI, América Latina en Movimiento,30 de junio de 2012, Eskuragarri hurrengo helbidean: alainet.org.


Print Friendly

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *