Archivo de la categoría: Euskera

(Eusk) Txaramela Pasta Agroekologikoa

Zenbait urtez ingurumen hezkuntzan lan egin ondoren, Txaramela Pasta harrizko errota zahar bat leheneratzeko eta Bizkaiko kultura eta tradizioa den zerealaren laborantza berreskuratzeko ilusioarekin sortu zen. Horrela, antzinako bizibide hau berreskuratuz, gaur egungo behar bati erantzuten diogu, hots, pasta produkzioari, hau etxean beti izaten dugun produktua baita.

(Eusk) Ainara Kaltzakorta eta Bego Zuza: “MUNSTROARI JATEN EMATEN EZ BADIOZU, EZ DAGO MUNSTRORIK”

Zubietako erraustegiaren kontrako jardunak lotzen ditu Ainara Kaltzakorta ondarroarra eta Bego Zuza hernaniarra. Biek ala biek uste dute erraustegia eraikitzeko beharrik ez dagoela, baina nork beretik egiten dio kontra: Ainara Gipuzkoa Zutiken dabil, eta Bego, berriz, Hernani Zero Zaborren. Borroka bereko bi profil bildu ditugu beren ekina azal diezaguten.

(Eusk) Erein, landatu, zabaldu. La Via Campesinaren VII. Biltzar Nagusia

2017ko uztailaren 16tik 24ra bitartean, Derion, Euskal Herrian, La Via Campesinaren VII. Biltzar Nagusia egingo da. Azken hilabeteotan prestaketa eta antolaketa lanetan murgilduak gaude, 5 kontinenteetatik etorritako 600 baserritar, delegatu, aliatu, itzultzaile… gurean beren etxean bezala egoteko Biltzarrak dirauen artean. Sinetsita gaude memento berezia izango dela, bertako baserritarrontzat ez ezik, Elikadura Burujabetzaren inguruan lanean ari diren eragile nahiz norbanakoentzat ere. Aukera aparta izango da gure aldarrikapenak lehen lerroan jarri, elkarrengandik ikasi, egiten dugun lan lau haizetara zabaldu eta, nola ez, gozatzeko.